Txikipedia:Perrexil
Perrexila (izen zientifikoa, Petroselinum crispum), landare belarkara biurtekoa da . Oro har, sukaldaritzan erabiltzeko landatzen da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4f/Perrexila_sorta.jpg/220px-Perrexila_sorta.jpg)
Nolakoa da?
aldatu30 cm-ko altuera du eta 60 cm-tik gorako zurtoin loredunak izan ditzazke. Zurtoin tente eta zilindrikoa dutenak. Hostoak berde disdiratsuak dira, peziolo luze bat dute eta linboa bi edo hiru segmentutan banatuta dago. Lore txikiak ditu hori-berde eta beltz kolorekoak. Perrexilaren ezaugarri bat bere usain bizia da.
Non aurkitzen da?
aldatuPerrexila baratzetan, lorategietan, eta batzuetan bide bazterretan, hormetan etab. aurkitu daiteke. Europa osoan eta Asiako zati batzuetan ere. Amerikako gune epeletan ere hazten da. Euskal Herrian ere badago, batez ere Nafarroan. Lehorteak ondo jasaten ditu.
Bitxikeriak
aldatuEkuadorren, untxi emeei ematen zaie erditze huts bat dutenean, mastitisa sahiesteko.
Greziarrek perrexila ugari jaten zuten alkohola edan aurretik, honela, honen ondoriorik okerrenak ekiditeko asmoz.
Loraldia
aldatuPerrexilaren loraldia udako hilabetetan izaten da.
Erabilera
aldatuPerrexila duela hiru mila urte baino gehiago ezagutzen da, eta mundu osoko sukaldaritzan erabililtzen den landare usaintsuenetako bat da. Jadanik greziar eta erromatar garaian erabiltzen zuten.
Perrexil mota guztien hostoak bitamina eta mineral ugarikoak dira, egosita bitamina-osagaien zati bat galtzen da. Perrexil freskoak K bitamina, C bitamina eta A bitamina maila altuak ditu. Horregatik, hainbat erabilpen izan ditzazke sendabelar gisa:
- Perrexilak espinakak baino burdin kantitate bikoitza du. Horregatik, anemiari aurre egiteko eta prebenitzeko lagungarria da.
- Perrexila digestio txarretarako erabiltzen da eta antiinflamatorioa da.
- Hilearen hazkuntza suspertzeko ukendu gisa ere erabiltzen da.
- Giltzurrunarentzat, digestio aparatuarentzat eta kalanbreak arintzeko ere erabiltzen da.
- Minbiziaren aurkako belar bezala erabil daiteke. Hala ere, inongo ikerketa zientifikok ez ditu efektu horiek frogatu.
Ba al dakizu?
aldatuBere hostoak eta sustraiak jangarriak dira.
Perrixilaren jatorria Cerdeña uhartean dago.
Perrexila aintzinatik izan da gehien erabiltzen den espeziea.