Heskaia material naturalak erabiliz (zuhaixka biziz, eta batzuetan zuhaitzez eginiko hesia da. Landa lurren bioaniztasuna hobetzen dute, landare eta animalientzat babesleku eta janleku egokiak eratuz. Aintzinatik erabili izan dituzte nekazariek beraien lurretan.

Abantailak

aldatu

Animali eta bertako landareei babesa (eguzkiaz, haizeaz…) emanten die, baita ere janaria (hostoak, fruituak…), loratzean intsektu polinizatzaileak erakartzen ditu, lurraren zatiketa sahiesten du eta bukatzeko animaliak ihes egitea eragosten du.

  • Heskai naturala; aske hazten dena, tokiko baso landareekin.
  • Heskai bizia; aske hazten dena, baina jatorri anitzeko landareekin, batzuetan exotikoak.
  • Heskai moztua; kontrolatuta hazten da, mozketa edo inausketa periodikoetan.
  • Heskai horma; oso kontrolatuta hazten dena, mozketa ugariekin landare-horma geometriko antzekoa eratzeko. Lorategi edo etxe-inguruetako ohiko heskaia da, 1 eta 2m garai bitartekoa.