Gorostia (Ilex aquifolium), Akifoliazeoen familiako zuhaitz txiki edo zuhaixka da. Hogei metroko altuera izatera irits daiteke eta bostehun urte bizi, baina normalean ez da ehun urtetik pasatzen.

Gorosti (ilex aquifolium)

Nolakoak dira? aldatu

Zuhaixka hau funtzionalki dioikoa da, hau da, ale batzuk emeak eta beste batzuk arrak dira. Normalean 6 edo 15 metroko altuera izaten du, enbor zuzenarekin eta piramide-itxurarekin, gainera, bizitza osoan zehar azala leuna du.

Hasieran kolore berdexkakoa izan ohi da eta bigarren edo hirugarren urtetik aurrera behin betiko tonu gris iluna hartzen du.

Hostoak;

 
Gorostiaren hostoa
  • Berde distiratsua
  • Iraunkorrak
  • Oso zurrunak
  • Sinpleak
  • Txandakatuak
  • Obalatuak
  • Ertz arantzatsu sendoa dute gazteetan eta adar baxuagoetan helduetan
  • Gorostien hostoek bost urte inguru irauten dute
   Ba al dakizu    

Gorostia apiriletik ekainera bitartean loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira.

Loreek 9 mm-ko diametroa izan dezakete, emeek zertxobait gehiago; bakartiak edo tontor trinkoagoetan daude. Emeak dialipetalak (petaloak dituena) dira, eta arrak errutazeoak (oso hodi motzarekin eta petalo zabalarekin), guztiak zuri edo arrosa kolorekoak eta batzuetan morez zikinduak. Lauzpabost sepalo eta petalo kopuru berdina dute.

Emeek fruitu ez oso haragitsua dute (drupa), hasieran berde kolorekoa da eta gero gorri distiratsua edo hori bizia bilakatzen da eta oso berandu heltzen da (urria edo azaroa aldera). Zuhaitzean luzaroan irauten du, sarritan negu osoan zehar. Barruan lauzpabost hazi ditu.

Nola ugaltzen dira? aldatu

   Ba al dakizu    

Gorostia landare doikoa denez, dituen loreak unisexualak dira, hau da, ugalketa-organo soilik maskulinoak edo soilik femeninoak ditu.

Komeni da gorostia hazkuntza garaian ongarritzea eta atseden-garaian biguntzea.

Erraz ugaltzen da izkira, hazi, mentu eta zatiketen bidez, baina ez ditu ongi jasaten transplanteak. Lehen esan bezala, landare dioikoa da, hau da, ale batzuk emeak dira eta beste batzuk arrak dira. Emeek baia gorrien ezaugarriak dituzte eta, fruitua emateko, lore arraren polenarekin polinizatu egin behar dituzte.

Non aurki ditzakegu? aldatu

 
Banaketa mapa

Asiako mendebaldea eta Europa dira hauen ohiko kokapenak.

   Ba al dakizu    

Gorostia desagertzeko arriskuan dagoela, beraz, delitua dela Gorosti basati baten adar bat moztea

Batzuetan, espezie nagusi gisa sastraka trinko bat osatzen dute. Beti giro heze eta itzaltsuak behar dituenez, basoen barruan edo mendi-hegaletan hazten da. 2000 metrotik gora igotzen da, eta beti zoru fresko eta solteetan, batez ere silizeoetan.

Zertarako erabil dezakegu? aldatu

Medikuntza aldatu

Medikuntza tradizionalean antzinatik erabili izan da gorostia sendagaile gisa. Hosto egosien infusioa sukarraren kontra erabiliz.

Lorezaintza aldatu

 
Gorostiaren hostoak eta fruituak

Lorezaintzan erabilera garrantzitsua ere du gorostiak, hostoetan eta fruituetan duen edertasunagatik. Neguan bere fruituak gorri distiratsuak eta bere hostoak berde ilunak direnez, kontraste xarmagarria eskaintzen du gainontzeko zuhaitz eta zuhaixkek hostorik ez dutenean. Horrek lorezaintzan oso preziatua den landarea bihurtzen du.

 
Gorostia eta Gorostidia Xolko mendian Biriatu

Gorostiaren landarea, Gabonetan etxeetan apaingarri gisa erabiltzen da. Tradizionalki neguan erabil izan da Europako iparraldean eta erdialdean, garai horretan fruituak izaten baititu.

Ebanisteria aldatu

Gorostiak egur preziatua du ebanisterian, hau da, gorostiaren egurrarekin altzariak egitea. Honen egurra, oso gogorra eta trinkoa da, ez du uretan flotatzen, baina ez du marrazkirik eta zaila da material honekin lan egitea.

Babestutako espeziea aldatu

Gorostia medikuntza, apaindura, ehiza eta ebanisteria-erabileretarako biltzeak kalte ugari eragin dizkio, leku askotan galzorian egoteraino.

   Ba al dakizu    

Araban Gorostia babestuta dago. Lehen gabonetarako apaingarri bezala asko erabiltzen zenez desagertzeko zorian egon zen.

Gaur egun, Europako hainbat herrialdetako eremu zabaletan babestutako espeziea da. Espainiako lurralde osoan ere babestuta dago.

Fruituak neguan heltzeak balio ekologiko handia ematen dio landare honi, elikagai iturri berezia baita espezie askorentzat, bereziki txorientzako, urtarorik gogorrenean, baliabide urriagatik.

Zeren antza dauka? aldatu

 
Mihura (Viscum album)
 
Gorosti (Ilex aquifolium)

Askotan Mihura gorostiarekin nahasten da antzeko erabilerak dituztelako. Bitxia bada ere, biak erabiltzen dira sendabelarrak direlako, Gabonetako apaingarri moduan erabiltzen dira eta ehizarako. Hala ere, bi landareek ez dute ezer komunean eta oso ezberdinak dira.

Mihura (Viscum album) landare parasito bat da, bere zurtoinak, 50 cm inguruko luzera dutenak eta bere zuhaitz apopiloaren enbor eta adarretatik igotzen dira.

Fruituak, baia formakoak eta mahats-ale zurien antzekoak dira, baina txikiagoak eta zeharrargiak.

Esteka interesgarriak aldatu