Ireki menu nagusia

Tuterako juduen historiak mila urte baino gehiago ditu. Hiri horretan Erresuma osoko komunitate judurik antzinena eta zabalena izan zen.

Eduki-taula

AntolaketaAldatu

1119an Alfontso Bataiatzaileak hiria musulmanen eskuetatik bereganatu zuenean, judu biztanle asko zituen.[1] Izan ere, bertoko judu ospetsu asko musulmanen garaian jaio ziren (Benjamin Tuterakoa kristau konkista baino pixka bat beranduago jaio zen baina Abraham Ben Meir Ibn Ezra edo Yehuda Halevi aurrekoak izan ziren. Ibn Shaprut, berriz, XIV. mendekoa izan zen).

Juduek ez zuten begi onez 1121ean emandako forua ikusi eta, bere segurtasuna zalantzan ikusi ondoren, ihes egitea erabaki zuten; Alfontsok Tuteran gera zitezen bere erlijiokideek Naiaran zituzten eskubide berak bermatu zizkien.[2] Edonola ere, Antso Jakitunak 1170ean Alfontsok emandako eskubideak berresteaz gain, judutegia gotortzeko baimena ere eman zien. Horretarako, lezda ez ordaintzeko zerga-salbuespen bat eman zien bere harresiak mantentzearen truke; Antsok antzinako judutegian zituzten etxebizitzak saltzea onartu zien eta baita hiritik at hilerri bat eraikitzea ere.[3]

Judutegiak sinagoga nagusi bat (1401ean zaharberritua) eta zenbait sinagoga txiki zituen. Aljamak bere epaileak- bi presidente eta hogei zinegotzi (regidoros)- zituen. Hauek arauak sortzen zituzten, zigorrak ezartzen zituzten eta komunitatetik egozteko baimena zuten. 1359an Karlos II.aren anaia zen Luis Nafarroakoari bere arau erlijiosoak hautsi zituztenei zigortzeko eskubidea izatea eskatu zioten. 1363ko martxoan aljamaren ordezkariek emandako arautegi baten arabera, gezurrezko salatzaileak zigortzea erabaki zuten. Yom Kippur egunean, jendaurrean irakurri zuten sinagoga guztietan eta 1400. urtean beste berrogei urteko epe baterako berritu zuten.[3]

Jarduera ekonomikoakAldatu

Tuterako juduek hainbat lanbide izan zituzten: aleak, artile, oihalak eta, musulmanen agintaldian, esklaboak ere salerosten zituzten. Larru-ontzaileek urtero 35 sou ordaintzen zizkioten erregeari Ebron zuten zurrategia erabiltzeagatik; Zapatagilek eta urregilek bere dendak plaza batean izateko 1269an 1.365 sou ordaindu zizkioten Tibalt Gazteari. Gainera, motalafla izeneko erakundea zuten, non pisu eta neurriak ofizialki ikuskatzen zituzten. Mailegu-emaileak ere baziren eta horietako batzuk - adibidez, Joseph eta Ezmel Ablitaskoak[4]- mailegu-etxe handiak zituzten. Zerga-bilketaz ere aritzen ziren: Salomon eta Jacob Baco eta Ezmel Falaquera zerga-biltzaileak ziren eta Nathan Gabai zerga-biltzaileen nagusia izan zen.

Tutera hainbat erudituen jaioterria izan zen, ospetsuenak Yehuda Halevi (c. 1075-1141) eta Benjamin Tuterakoa (1130-1173) izanik. Chayyim ben Samuel ("Tzeror ha-Chayyim"en egilea), Shem-Tob ben Isaac Shaprut (filosofoa) eta Minir leinuaren kide batzuk bertan jaio ziren. Abraham Abulafia kabalistak hirian igaro zuen bere gaztetasuna.[5]

Tutera zenbait rabbi ospetsuen jaioterria ere izan zen: Joshua ibn Shuaib XIV. mendeko sermoigilea; Joel ibn Shuaib Bibliaren iruzkingilea edo XV. mendeko Chasdai ben Solomon. Iturriak guztiz fidagarriak ez badira ere, Abraham Ibn Ezra ere bertan jaio zen, nahiz eta badaude Toledo jaio zela esaten dutenak.

Bere aitonak Joseph eta Moses Aben Samuel juduak medikutzat hartu zituen moduan, Antso Jakitunak Solomon deituriko mediku bat izan zuen. Baroi izendatzeaz gain, Tuteratik gertu dauden bi herritan orube eta mahastiak ere eman zizkion. Gainera, 1193an, hilabete batzuk hil baino lehen, Solomoni Albazaresko atearen aurrean zegoen bainuetxe bat eman zion.

Gainbehera ekonomikoaAldatu

Tuteran bizi ziren 500 familiak 270 baino ez ziren 1363. urterako eta zerga asko jasaten zituzten. 1346an eta hurrengo urteetan urtero 2.000 libera eta 1375ean 3.382 libera ordaindu zituzten; gainera, noizbehinka diru-laguntzak ordaintzen zituzten. 1378ko Nafarroa-Gaztela Gerra eta 1379 eta 1380ko izurriteen ondorioz, familien kopurua gutxituz joan zen eta 1386an hirian 200 familia-judu besterik ez ziren geratu eta hain txiro ziren ezen ezin zuten zergak bildu.

JazarpenaAldatu

1235eko otsailean, tuterarrak matxinatu eta hainbat judu zauritu eta erail zituzten. Egoera baretzeko, Tibalt Trobalariak eta udalak bake-ituna sinatu zuten.[3]

1321ean Artzainen Gurutzada Tuteratik pasa zen. Gurutzatuek zenbait tuterar judu erail zituzten. Pixka bat beranduago, 500 (edo beste iturrien arabera 300) gurutzatuk beste saiakera egitea saiatu ziren baina menderatuak izan ziren. Judu aberatsek bere erlijiokide txiroak babestu zituzten hurrengo hiru urtetan. 1328ko Nafarroako pogroman, noiz judu asko hil zirenean[6], asko Tuterakoak izan ziren.

Karlos III.ak, juduen aurkako 1391. urteko erasoak zirela eta, 1401. urtean haien sinagoga berreraikitzeko herri harpidetza antolatu zuen, behar-beharrezko baitzuen juduen merkataritza jarduerari eustea hiriko eta Erresumako ekonomia bultzatzearren.[7]

1492an Errege-erregina Katolikoek Alhambrako Dekretuaren bitartez judu guztiak Gaztelatik eta Aragoitik egotzi zituztenez, Tuterako judutegira etorkin asko ailegatu ziren. 1498an Katalina Nafarroakoak, errege-erregina katolikoek bultzatua, antzeko ediktu atera eta Erresuma osoko juduak bataiatu ala alde egin behar izan ziren. Tuterako 180 familia bataiatu ziren. Kristautuak marrano edo kripto-judua izatearen susmagarriak ziren eta horietako asko, iparraldeko muga zeharkatu zuten hurrengo urteetan. Tuterako katedralean "La Manta" izeneko zerrenda jarri zuten, non kristautuen izenak agertzen ziren.

ErreferentziakAldatu

  Singer, Isidore; et al., ed. TUDELA (ancient Tutela) New York: Funk & Wagnalls Company .

  1.   Segura-Miranda, L.M. (1964) Tudela, historia, leyenda y arte 24 Archivo Municipal de Tudela 177. orrialdeak .
  2.   ciudadtudela.com Juderia .
  3. a b c   Kayserling, Meyer Geschichte der Juden in Spanien 197-206. orrialdea .
  4.   Arigita Lasa, Mariano (1905) Influencia social, religiosa y política de los judíos en el País Vasco Gipuzkoako Foru Aldundia 124. orrialdea .
  5.   Gershom Scholem (1965) Principales tendencias en el misticismo judío Milano 181. orrialdea .
  6.   Egaña, Iñaki (2001) Mil noticias insólitas del país de los vascos Tafalla: Txalaparta 43. orrialdea ISBN 84-8136-200-X .
  7. Lur entziklopedietatik hartua.