Yom Kippur
Yom Kippur (hebreeraz: יוֹם כִּפּוּר, ˈjom kiˈpuʁ ahoskatua, pluralean יום הכיפורים, Yom HaKipurim) edo Pekamenaren Eguna, juduen jaia da, tishrei hileko hamargarren egunean (irailaren bukaeran edo urriaren hasieran) ospatzen dena. Urteko egunik sakratuena da juduentzat. Janaria, edaria, bainua eta senar-emazteen arteko sexu-harremanak debekaturik daude, eta sineslearen eta Jainkoaren arteko adiskidetasuna berrezartzen da egun horretan.
Yom Kippur | |
---|---|
Jatorrizko izena | (he) יוֹם כִּיפּוּר (yi) יום־כּיפּור (he) יוֹם הַכִּפּוּרִים |
Mota | public holiday (en) ![]() ta'anit (en) ![]() gertaera errepikakor jaiegun |
Egun | 10 Tishrei (en) ![]() |
Erlijioa | judaismo |
Celebration (en) ![]() | mundu osoan |
Ohiturak
aldatuGarrantzi handienetako jaiegun judua denez, Yom Kippurreko jaiegunean judu laikoek ere parte hartu ohi dute. Horietako asko Yom Kippur eta Rosh Hashanah edo juduen urteberrian bakarrik joaten dira sinagogara eta, ondorioz, sinagogak jendez beteta egon ohi dira data horietan.[1]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Cohen, S.M.; Eisen, A.M. (2000). The Jew Within: Self, Family, and Community in America. Indiana University Press.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |