Ezmel Ablitaskoa

Samuel edo Ezmel Ablitaskoa (Ablitas, ? - ?, 1342), "Ablitasko judu aberatsa" ezizenaz ezaguna, mailegu-emaile nafarra izan zen, Nafarroa eta Aragoiko erregeak finantzatu zituena[1][2].

Ezmel Ablitaskoa
Bizitza
JaiotzaAblitas, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1342
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta bankaria

BiografiaAldatu

Ezmelek Ablitasko juduen artean ezaguna zen On Joseph aita zuen[3]. Aragoiko erregeari eta Nafarroako jauntxoei hain diru-kopuru handiak maileguz eman zizkion (itzuli ez zizkiotenak) ezen Samuelek ezin baitzituen zergak ordaindu[4]. Bere heriotza eta gero, bere iloba zen Samuel II.a Ablitaskoa eta Tuterako kristau bat bere ondarearen administratzaile bilakatu eta zinpean jabetzak saltzera behartu zituzten, tartean altzariak, dirua, urrezko eta zilarrezko ontziak, loreontziak edo tailuak.

Beste azalpen bat ere badago: 1340 inguruan, mailegu asko eman zizkion nafar jauntxoei, hasieran interesik gabe, baina San Joan egunerako ordaintzen ez bazuten, % 20ko interesean. Hil zenean, erret-ondasunaren zordun zelako, erreginak bereganatu zituen Ezmel Ablitaskoaren diru-kontuak. Petri IV.a Aragoikoak, ordea, dirua zor zion Ablitasi: 60.000 soldata edo 3.000 bartzelonar libera hain zuzen ere; Nafarroako erregeak, halaber, bere alaba Mariaren dotea zor zion aragoiarrari. Aragoiko erregeak emaztearen doteaz kitatu zuen Ezmel Ablitasen jaraunsleekin zuen zorraren truke[5].

Dena dela, 1343an Joana II.a Nafarroakoak bere ondarea konfiskatu zuenean, erret-ogasunak dirutza handia lortu zuen, tartean, erregeak berak zuen 53.000 liberako zorra[6].

SemeakAldatu

Samuelen seme bi ezagutzen ditugu, Funes eta Judah izenekoak hain zuzen ere, azkena Iruñean aurkitutako agiri batean agertzen delarik[7].

ErreferentziakAldatu

  1. Gottheil, Richard. Jewish Encyclopedia. .
  2. «Navarra y La Rioja: juderías florecientes en la Ruta Jacobea (octavo artículo)» www.elreloj.com 2007-3-7.
  3. Arigita Lasa, Mariano. (1905). Influencia social, religiosa y política de los judíos en el País Vasco. Gipuzkoako Foru Aldundia, 124 or..
  4. Kayserling, Meyer. (1861). Gesch. der Juden in Navarra, den Baskenländern und auf den Balearen, oder Gesch. der Juden in Spanien. I. Berlin, 53 et seq. or..
  5. www.puntubi.com. Ablitas, Ezmel. .
  6. Joseph, viii. 487. orr.
  7. Jacobs, Joseph. An Inquiry Into the Sources of the History of the Jews in Spain. xxxviii, 85 or. ISBN 1116966751..