Sinagoga Nagusia (Tutera)

Sinagoga Nagusia Erdi Aroan zehar Tuterako sinagogarik handiena izan zen. Bere kokapen zehatza ezezaguna da baina XII. mendera arte egungo Tuterako katedralaren ondoan zegoen. Hori dela eta, aditu batzuen ustetan egungo Kristoren Eskolaren kaperan dagoen leku berean eraiki zuten.[1] Izan ere, kaperaren neurriak (7 x 12 m) orduko sinagogenak dira eta egungo apainketa almohadeen antzekoa da.

Sinagoga Nagusia
Kokapena

Eraikinaren data ezezaguna da baina 1177rako jada zutik zegoen. Kronikek 1391n erre zutela zioen eta 1401ean herri harpidetza antolatuz zaharberritu zuten.[2] 1498an Tuterako juduak egotzi zituztenean desagertu zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.