Abraham Abulafia
Abraham ben Samuel Abulafia (hebreeraz: אברהם בן שמואל אבולעפיה; Zaragoza, 1240-Comino, 1291 eta gero), aragoiar rabbia izan zen, "Kabala profetikoa" eskolaren sortzailea.[1]
Abraham Abulafia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1240 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Bartzelona, Comino eta Sizilia, 1292 (51/52 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hebreera Erdi Aroko aragoiera Old Catalan (en) ![]() |
Irakaslea(k) | Hillel ben Samuel (en) ![]() Barukh Togarmi (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, errabinoa, idazlea eta kabbalist (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Gaztetan Tuteran bizi zen eta 1260an Lur Santua aldera joan zen. 1271 eta 1273 artean, Italian, Bartzelonan eta Grezian bizi zen. Estasi mistiko bat izan ondoren, 1280an Erromara joan zen Nikolas III.a aita santua judaismora aldatzeko asmotan.[2] Aita santua bera ailegatu baino lehen hil zen eta Abulafia frantziskotarren eskolan 28 egun eman ondoren, ia sutzarrean amaitu zen. Sizilian zegoela, Mesias 1290. urterako etorriko zela zabaldu zuen. Bere burua ere aldarrikatu zuen mesias. 1273an Maimonidesen Moreh Nevukhim liburuari buruzko Sefer ha-Ge’ulah izeneko iruzkina idatzi zuen.[3]
ErreferentziakAldatu
- ↑ Jewish Encyclopedia. Abulafia Abraham Ben Samuel. .
- ↑ Giulio Busi eta Elena Loewenthal. (1995). Mística hebraica. Torino: Einaudi, 175 or..
- ↑ Gershom Scholem. (1965). Principales tendencias en el misticismo judío. Milano, 181 or..
Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |