1378ko Nafarroa-Gaztela Gerra

1378ko Nafarroa-Gaztela Gerra herrialde bien arteko gerra izan zen.

1378ko Nafarroa-Gaztela Gerra
Nafarroako konkista
Data1378
LekuaHegoaldeko Nafarroa eta ekialdeko Errioxa
EmaitzaGaztelarren garaipena
Gudulariak
 Nafarroa Gaztelako koroa
Buruzagiak
Karlos II.a Nafarroakoa Henrike II.a Gaztelakoa

Aurrekariak aldatu

Ehun Urteko Gerran, Cocherelgo guduan jasandako porrotaren ostean, Karlos II.a Nafarroakoaren irrika Frantziako koroarekiko izugarri murriztu zen. Soa Iberiar penintsulan kokatuta, ingelesarekin hitzarmena bilatu zen Gaztelako erregearen aurka[1]. Rikardo II.a Ingalaterrakoari, 1.000 soldaduko (500 arkulari eta 500 arma-gizon) armadaren truke, Karlos II.ak Cherbourg utzi zien ingelesei hiru urtetarako[1]

Karlos V.a Frantziakoak saldukeriatzat hartu zuen hitzarmena eta Jacques de Rue nafar erregearen ganbarazaina atxilotu zuen. Normandiaren gaineko subiranotasuna berreskuratzeko, nafarren aurkako prozesua abian jarri zuen, ahalik eta publizitate gehienarekin. Traizioa eta Frantziako erregea hiltzeko asmoa leporatuta, frantziarrek Karlos II.aren lur guztiei eraso egin zieten.

1378an Karlos Nafarroako infanteak, aitak hala aginduta, Frantziako erregearekin negoziatzeko enbaxada zuzendu zuen. Frantziar erregeak infantea atxilotu eta, gainera, Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki zuen; Cherbourg menperaezina besterik ez zen onik atera. Egindako itaunketan, agerian geratu ziren Karlos II.ak Logroño hiribildua lortzearren egindako prestaketak. Frantziarrek Henrike II.a Gaztelakoari jakinarazi zioten.

Gatazka aldatu

Gartzia Eugi Baionako apezpiku eta erregearen aitor-entzuleak Petri Manrique gaztelar adelantadori hiria errenditzearen truke 20.000 florin eskura eman zizkiola ohartarazi zietenean, gaztelarrek Errioxara zihoan nafar armada eraso eta menderatu zuten.

Henrike Trastamarakoak, frantziarren aliantzan zuzendutako eraso honen ondorioz, nafar erregea Brionesko ituna sinatzera behartu zuten. Karlosek hogei bat gotorleku utzi behar izan zizkion bakea lortzearren.[2] Gainera, Ingalaterrarekin zuen aliantza militarra haustera, ezkontza bidezko aliantzak bukatzera eta Gaztelako Erresumaren etsaiak bere lurraldetik ezin sartzera behartu zizkioten.

Ondorioak aldatu

Frantziarrek Karlos infantea 1380an askatu zuten.[3]

1385eko Aljubarrotako guduan portugesen aurrean jasandako porrota eta Lancasterko dukearen mehatxuak zirela eta, Joan I.a Gaztelakoa errege berriak Karlos II.a Nafarroakoarekin berriro harremanetan izan nahi zuen 1378an gertatu zen moduan ingelesek Nafarroa zeharkatuz Gaztela eraso ez zezaten. Hori zela eta, 1386ko urtarrilaren 11n Karlos II.a berak eta Gaztelako erregearen ordezkariak, Petri Luna kardinalak, Lizarrako ituna sinatu zuten.[4] Itunaren bitartez nafarrek galdutako gazteluak berreskuratu zituzten, Tuterakoa, Lizarrakoa eta San Vicentekoa izan ezik. Hauek nafar oinordekoaren eskuetan geratu ziren. Gazteluak Joan I.aren izenean gobernatu behar izan zituen Karlos II.a bere aitak itunaren baldintzak errespetatzen zituen bitartean.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Autrand, Françoise. (1994). Charles V. Fayard, 810 or..
  2. Michaud, Joseph Fr.; Michaud, Louis Gabriel. (1854). Biographie universelle ancienne et moderne. Desplace, 560 or..
  3. Herreros Lopetegi, Susana. (1993). Navarra en la órbita francesa. in: Historia Ilustrada de Navarra. Iruñea: Diario de Navarra ISBN 84-604-7413-5..
  4. Orkastegi Gros, Carmen. (1978). «Crónica de los Reyes de Navarra de García de Eugui» Vianako Printzea Erakundea (152-153): 547-572..
  5. Usunáriz Garayoa, Jesús María. (2006). Historia breve de Navarra. Madril: Sílex, 80-81 or. ISBN 84-7737-147-4..

Kanpo estekak aldatu