1391ko pogroma urte hartan Gaztelako eta Aragoiko Erresumetan izandako juduen aurkako erasoa izan zen.

Juduen sarraskia Bartzelonan 1391n (Josep Segrelles, ca. 1910).

Historiografia juduan pogromari "5151ko fede-aldaketa behartua" (hebreeraz: גזירות קנ"א‎, Gzeirot kana) diote,[1][2]. Gaztelako Gerra Zibilan sortutako juduen aurkako giroan murgildurik, erasoa ekainaren 6an hasi zen Sevillan. Bertan arpilatze, sute eta sarraskiak izan ziren eta laster zabaldu zen Iberiar penintsulako Erresuma kristauen judutegi nagusietara. Eraso nagusiak Kordoban, Toledon eta Burgosen izan ziren. Abuztuaren 8an Bartzelonan 300 judu inguru erail zuten.

1328an ez bezala, Karlos III.aren politikari esker, Nafarroako Erresuman giro lasaiagoa zegoen eta haraino emigratu ziren gaztelar eta aragoiar judu asko.[3] Hala ere, kronikek erasoak izan zirela baieztatu zuten; izan ere, Tuterako Sinagoga Nagusia erre zuten, 1401ean herri harpidetza antolatuz zaharberritu zutena.[4]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu