Koper
Koper (ˈkoːpəɾ ahoskatua, italieraz: Capodistria), Esloveniako seigarren hiria da, Kostaldea-Karst eskualdeko hiri handiena. 2012ko erroldaren arabera 53.037 biztanle ditu.
Koper / Capodistria Koper Capodistria | |
---|---|
hiria | |
| |
Administrazioa | |
Herrialdea |
![]() |
Eskualdea | Kostaldea-Karst |
Alkatea | Boris Popovič |
Izen ofiziala |
Koper Capodistria |
Jatorrizko izena | Koper-Capodistria |
Posta kodea |
6000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 45° 32′ 53″ N, 13° 43′ 52″ E / 45.548°N,13.731°EKoordenatuak: 45° 32′ 53″ N, 13° 43′ 52″ E / 45.548°N,13.731°E |
![]() | |
Azalera | 13 km² |
Altuera | 3 |
Mugakideak | Muggia eta San Dorligo della Valle |
Demografia | |
Biztanleria | 25.611 (2019) |
Dentsitatea | 1.970,08 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia |
05 |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak |
Korfu, Muggia, Ferrara, San Dorligo della Valle, Buzet (en) ![]() ![]() |
Matrikula |
KP |
http://www.koper.si www.koper.si |
GeografiaAldatu
Esloveniaren hego-mendebaldean kokaturik dago eta herriak Adriatikoaren ertzean dituen lau herrietatik handiena da, bere kaia beraz benetan garrantzitsua da. Udalerria oso txikia da eta Istria penintsularen iparraldean kokaturik dago. Koperrek Italiarekin egiten du muga eta Kroazia ere oso gertu dauka.
HizkuntzaAldatu
Koper ofizialki elebiduna da, esloveniera eta italiera hartzen ditu bere baitan, hortik Koper-Capodistria izena.
HistoriaAldatu
SorreraAldatu
Koperreko golkoan zegoen uharte batean ezarri zen asentamenduan dauka jatorria. Greziarrek Aegida izena eman zioten "ahuntzen herria" eta erromatarrek latinizatu eta Capris deitu zuten. Honen aldaera da eslovenierazko Koper izena.
Erdi AroaAldatu
568 urtean lonbardiarren inbasioaren ondorioz Triesteko biztanleek baimena eskatu zioten Justiniano II.a enperadore bizantziarrari Koperren ezartzeko eta haren omenen Justinopolis izena eman zitzaion. Azkenean lombardiarrek Koper ere hartu zuten. Frankoen eta avaroen erasoak eta okupazioak ere izan zituen hurrengo urteetan.
932 urtetik aurrera Koper eta Veneziaren artean harreman komertzialak sortu ziren baina Germaniako Erromatar Inperio Santuak Veneziarekin loturak hautsi zituenean eten egin ziren. Koperrek orduan herri eskubideak hartu zituen eta mugan egonik harresiak eraiki zituen. 1278an ordea Veneziaren esku gelditu zen eta harresiak eraitsi egin ziren. Hauek Istriako hiriburu bihurtu zuten eta Caput Histriae izendatu ("Istriako buru"), hortik bere italierazko izena.
Aro modernoaAldatu
XVI mendean izandako izurriteek hiriaren populazioa nabarmen jeitsiarazi zuten eta 1719an Trieste kai askea bihurtu zenean Koperrek eremuko merkatal monopolioa galdu zuen.
XX mendeaAldatu
1900 urteko erroldaren arabera hiriko populazioa 8.000 biztanle ingurukoa zen, hauetatik 7.205 italiarrak, 391 esloveniarrak, 167 kroaziarrak eta 67 alemaniarrak ziren. Lehen Mundu Gerra bukatzean Italiaren esku gelditu zen, Trieste hiriburu zuen lurraldean, baina Bigarren Mundu Gerraren ondoren Jugoslaviak hartu zuen. Hiriko italiar gehienek hiria utzi eta Italiara egin zuten alde.
1991ean Esloveniak independentzia lortzerakoan herrialdeko kai-hiri bakarra bihurtu zen.
DemografiaAldatu
Gaur egun esloveniarrak dira nagusi hirian, 2002ko erroldaren arabera honako hauek dira biztanleen jatorri etnikoak:
- Esloveniarrak: 35.246 (%74'14)
- Kroaziar, bosniar eta serbiarrak: 8.314 (%17'49)
- Italiarrak: 1.059 (%2'23)
KirolakAldatu
FC Koper futbol taldea eta RK Koper eskubaloi taldea dira aipagarrienak, bakoitzak Esloveniako liga bat eta hiru kopa irabazi ditu.
Ondasun nabarmenakAldatu
Tito enparantzan kokatzen dira eraikin aipagarrienak:
- Jauregi pretoriarra: XV mendeko jauregia gotiko veneziarra da.
- Loggia jauregia: Koperreko udaletxea da, XV mendean eraikia, hau ere gotiko veneziar estiloan.
- Mariaren Jasokundearen katedrala (Cerkev Marije Vnebovzete): XII mendeko eliza honetan Esloveniako kanpai zaharrenetakoa dago, 1333 urtekoa hain zuzen ere. Barruko Sacra conversazione margolana, 1516koa, benetan aipagarria da.
IruditegiaAldatu
Hiritar ezagunakAldatu
- Santorio Santorio (1561-1636), medikua.
- Tinkara Kovač (1978- ), abeslaria.
Hiri senidetuakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Eslovenieraz)(Ingelesez)(Alemanez)(Italieraz) Webgune ofiziala