Tribadismoa, lagun artean guraizearen jarrera deitua baina ez horretara soilik mugatua, sexu praktika lesbiko bat da. Emakume batek bulba igurzten du bere bikotekidearen gorputzaren kontra estimulazio sexuala lortzeko, batez ere klitoriaren estimulaziorako. Jarduera honetan, alua aluaren aurka ukitzen da edo alua kidearen izterrean, sabelean, ipurmasailean, besoan edo beste gorputz zati batean igurzten da (ahoa kenduta)[1][2][3]. Jarrera sexual askorekin praktikatzen da, misiolariaren jarrera barne[4][5].

Bi emakume misiolariaren jarreran euren aluak igurzten, bi emakumek euren artean aluak igurzteko izan dezaketen jarreretako bat.

Tribadismo terminoak sinesmen soziokulturalak sortu zituen emakumeen sexu kide sarkorrak izateko gaitasunari buruz[1][6][7]. Sexu jardueran sarpena egiten zutena izateagatik akusatutako emakumeek iseka edo zigorra jasaten zuten[1][7][8]. Aro Modernoan, terminoak emakumeen arteko sexu ez-sarkor mota zenbaiti egiten zion erreferentzia. Hatz bidezko estimulazioa, dildo bat edo sarpen bikoitzeko dildo bat ere erabili daitezke sexu jarduera honetan[3][7].

Etimologia eta erabileraAldatu

 
Ponpeiako irudi bat.

Tribadismo terminoa antzinako grezieratik dator, τριβάς (tribas) hitzetik[9], era berean τρίβω (tribō) hitzetik datorrena, "igurtzi"[10]. Antzinako Greziako eta Antzinako Erromako sexualitatean, tribas edo tribade, klitorisaren edo dildo baten bidez beste pertsona bat (arra edo emea) aktiboki penetratzen zuen emakume edo pertsona intersexuala zen. Tribade terminoa ez zen hasi emakumeen arteko erotismoari buruz hitz egiteko soilik erabiltzen, harik eta Antzinaroaren amaierara arte[1][7]. Sarpena "arrentzako" sexualitate bezala ikusten zenez, tribas bat lesbiana arruntenentzat jotzen zen[6][7][11][12]. Greziarrek eta erromatarrek sexu-berekoen arteko erakarpena onartu zuten, baina uste zutenez, edozein sexu-ekintzek eskatzen zuen bazkideetako bat "falikoa" izatea eta, beraz, emakumeen arteko sexu-jarduera ezinezkoa zela ezaugarri hori gabe. Mitologiak lesbianak ezaugari faliko batekin lotzen zituen, bai klitoriak handi izateagtik edo jarduera sexualaz gozatzeko gai ez zirela ezaugarri faliko baten eraldaketa izan gabe[13][14][15][16]. Hau greziarren eta latinoen satiretan agertzen da, I. mendearen amaieran[11].

XIX. mendearen erdialdera arte, tribade hitza ohikoa zen lesbiana adierazteko. Terminoa erabili da literatura klasikoan, anatomian, sexu-gomendio manualetan eta pornografian[1]. Oro har, sexu-praktika lesbiko guztiei tribadismo izena eman zaie[11], nahiz eta XVIII. mendean egindako ikerketa anatomikoek eszeptizismoa sortu zuten klitori handituen inguruan, eta anatomistak hasi ziren ezberdintzen klitoriaren hipertrofiaren eta hermafroditismoaren artean[1].

 
Bi Lagunak, Jean-Jacques Lagrenéeren margolana, XVIII. mendea.

Bonnie Zimmerman idazleak adierazi duenez, "Sarriago, ordea, europar idazleek saihestu egiten zuten terminoa, eufemismoz bizio ez-naturala, Naturaren aurkako krimenak, Tresna bat erabiltzea eta gizon baten papera hartzea esaten zen.[1] XVIII. mendean, non terminoak bere erabilerarik ezagunenetako bat ikusten zuen, Maria Antonietaren aurkako hainbat libelo pornografikotan erabili zen, prentsan "epaitua eta kondenatua" izan zelarik[1][8]. "Bere tribadismoak eragin politiko zehatzak zituen historikoki", esan du Dena Goodman idazleak. "Maria-Antonietaren (fikziokzo) aitorpenean bere azken testigantza kontuan hartu: Herria!, protestatzen du, Naturaren inpresio eztiei men egin nielako, eta Frantziako gorteko emakume guztien ahulezia xarmagarria imitatuz, amodioaren oldar eztiari men egin niolako... zure hormetan gatibu naukazue?". Goodmanek garatu zuenez, libelo batean, Maria Antonietak bere senarraren "jarduera benereorako ezgaitasunari" buruzko xehetasun mamitsuak ematen ditu, eta bere sexu-grinaren ondorioz Yolande de Polastron edertasun aristokrata "bere zerbitzurako" hartu zuen. Beranduago, emakume batekin sexua egiteak bere onurak zituela adierazi zuen, emakumeak "iaioak direlako klitoria kitzikatzen"; Maria Antonietak, antza, esan zuen La Polignacen atentzioak sortzen zioela "inoiz amaitzen ez diren plazer arraro horietako bat, nahi haina aldiz errepika baitaiteke"[8].

Viktoriar Aroa iritsi zenean, Zimmermanen arabera, "tribadismoa behe-mailako fenomeno eta ez-mendebaldeko fenomeno gisa egituratua izateko balio zuen eta askotan prostituten eta gaizkileen ustezko endekapenarekin lotuta zegoen ". XX. menderako, "tribadista" terminoaren ordez safista, lesbiana, inbertitu eta homosexual terminoak sartu ziren, tribadismo arkaikoegia bihurtu baitzen erabiltzeko[1]. Garai berean, latinetik eratorritako fricatrice hitza ere erabili zen frantsesez, tribadismoren esanahi berdinarekin[17].

Sexu praktikaAldatu

Sexu jarrerak eta beste aspektu batzukAldatu

Tribadismoa ohiko sexu praktika da emakumeekin sexua duten emakumeen artean[3][18][19][20]. Tribadismo terminoa normalki bulba-bulba estimulazioari buruzkoa izaten bada ere[3][21], sexu-jarduera ugari barnebiltzen ditu. Guraizearen jarreraz gain, non sexukideek euren hankak elkargurutzatzen dituzten guraizeen antzeko itxura batean eta euren bulbak elkarrekin igurzten dituzten, tribadismoak misiolariaren jarrera ere har dezake, emakume bat gainean dela, txakurtxoaren jarrera har dezake[4][5], edo sinpleki emakume batek bere bulba bikotearen berna, sabel, ipurdi, beso edo, praktikan, gorputzeko beste zati baten aurka igurzten du. Aluan sarpena egin daiteke, adi berean, hatz bat edo gehiago edo dildo bat erabiliz eta, batzuetan, ez da beharrezkoa bi kideek aldi berean izatea kitzikapen sexuala, nahiz eta biek plazerra jasotzea helburuetako bat izaten den. Tribadismoa nahiago edo aldezten duten emakumeek aipatu ohi dute gorputza-gorputzaren aurka jartze soilak jada plazerra ematen duela, bi pertsonen artean aldaken mugimendua sinkroniatzeak edo bikotearen mugimendua eskuen parte-hartzerik gabe nabaritzeak ere kitzikapen sexuala lortzen du. Gainera, orgasmora iristeko modu asko daude, klitoriaren estimulaziorako dauden aukera zabalak direla eta[5][22].

 
Herri hizkeran "guraizearen jarrera" deitzen dena eztabaidagarria da lesbiana askorentzat, uste dutelako ez dela ekintzaren jarrerarik ohikoena.

Emakume lesbiana eta bisexual batzuek ez dute nahi izaten guraizearen jarrera, uste dutelako edo ikusi dutelako ez dela oso erosoa, edo ez zaielako interesgarri egiten[23]. Askok ere pentsatzen dute lesbianismoaren praktika eraiki bat dela, eta ez dela ohiko jarrera lesbianismoaren barruan, baina bai gizonen sexu-fantasietan eta industria pornografikoan[24]. The Raw Story webguneak dioenez, "eztabaidagarria da ea guraizearen jarrera jarduera ohikoa den edo ez". Kontrara, Shere Hitek 1976 eta 1981 artean egindako ikerketak erakutsi zuen emakumeek jarrera hau gustoko dutela, bulba-bulba kontaktua handitzen duelako eta, gainera, oso jarrera gertukoa izatea lortzen delako[4][5].

Gaur egun, tribadismo forma guztietarako erabili ohi da guraizearen termino lagunartekoa, eta emakume lesbiana eta bisexual askok ez dakite euren sexu jarduera ohikoan egiten dituzten jarduera asko formalki tribadismo izendatzen direla, tribadismoa normalki ez delako agertzen sexu bilaketa terminologia ezagunean[25]. Judith Halberstamek, Female Masculinity liburuan, esaten du "Terminoaren erabilerari orainaldira ekartzen badugu, tribadismoa sexu-jarduera bakana baino sarritan praktikatzen diren horietako bat dela ikusten dugu, eta inguruan duen isiltasuna aurreko mendeetan sortu zuen diskurtsoa bezain txundigarria da orain." Sigmund Freudek, adibidez, "ez zuen ezer ere esan" gai honi buruz, "eta lesbianismoari buruzko sexu liburu garaikideek ez dute eztabaidagai ere jartzen"[7].

OhikotasunaAldatu

1970ko hamarkadako bi ikerketen arabera, "emakume lesbianen heren batek tribadismoa edo gorputzen arteko kontaktua erabiltzen du orgasmora iristeko"[26]. Masters and Johnsonen 1979ko iekerketa batek aurkitu zuen alua dildoekin penetratzea ez dela oso ohikoa, eta lesbianek nahiago izaten dutela genitalen estimulazioa klitoriarena baino, harreman heterosexualetan gertatzen den bezala[27]. 1987an egindako ikerketa ez-zientifiko batek, Coloradoko lesbianen elkarte batean eginda, aurkitu zuen bertako 100 kideen azken 10 sexu-ekintzen artean %100ek musuak, titimuturrak miazkatzea eta klitoriaren estimulazioa erabili zuela, %90k aho-sexua erabili zuela eta hatzak aluan sartu eta %80k esan zuela tribadismoa praktikatu zuela[7]. 2003an Julia V. Baileyk ikerketa argitaratu zuen Erresuma Batuko 1.218 lesbiana eta bisexualen artean egindako galdeketa batean oinarrituta, eta aurkitu zuen emakumeen %85ek tribadismoa praktikatzen zuela (bulba-bulba edo gorputzeko beste atal baten aurka igurztea) eta, ikerketa zaharragoek bezala, aurkitu zuen aluan dildoak edo beste objektu batzuk sartzea ez zela hain ohikoa[28][29].

Sexu seguruaAldatu

Edozein gorputzeko jariakin trukatzen den sexu jardueratan gertatzen den bezala, genital-genital tribadismoak sexu-transmisiozko gaixotasunak kutsa ditzake bietako batek baldin baditu. Kutsa daitezkeen gaixotasunen artean daude giza papilomaren birusa, pubis-zorriak eta herpesa ez kutsatzeko moduak "arropak eramatea edo, herpesaren kasuan, genitalen arteko kontaktua ekiditea" praktika onak dira[30][31]. Babesteko irekitako kondoi bat era erabil daiteke. Ez da gomendagarria menstruazioaren garaian odolaren arteko kontaktua egotea[32].

Bonoboen arteko praktikaAldatu

Eme-eme sexu genitala ez da gizakiek soilik egiten duten zerbait. Kongoko Errepublika Demokratikoan bizi diren bonobo emeek ere jarduera hau egin ohi dute, primatologian "GG igurzte" deitzen dena (genital-genital). Beste primate ez-gizakien artean ez da sexu jarduera hau aurkitu. Frans de Waalen arabera, emeak hankak eta besoak zabaltzen ditu eta zutik dagoen beste eme batek lurretik altxatzen du[33][34].

Bonoboen klitoria beste ugaztun gehienetan baino nabarmenagoa da. Jonathan Balcombek nabarmendu duen bezala, jarduera hau hamar-hogei segundo artekoa izaten da, eta segida azkarrak egiteko errepikatu ohi dute. Bataz beste, bonobo emeek bi orduan behin edo egin dezakete jarduera hau[35].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g h i Lesbian histories and cultures : an encyclopedia. Garland Pub 2000 ISBN 0-8153-1920-7. PMC 42290691. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  2. Winks, Cathy.. (2002). The good vibrations guide to sex : the most complete sex manual ever written. (3rd ed. argitaraldia) Cleis Press ISBN 1-57344-158-9. PMC 50613863. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  3. a b c d Carroll, Janell L.. (2010). Sexuality now : embracing diversity. (3e [ed.]. argitaraldia) Wadsworth CENGAGE Learning ISBN 978-0-495-60274-3. PMC 426044136. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  4. a b c Hite, Shere.. (2004). The Hite report : a nationwide study of female sexuality. Seven Stories Press ISBN 1-58322-569-2. PMC 55682291. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  5. a b c d Carroll, Janell L.. (2010). Sexuality now : embracing diversity. (3e [ed.]. argitaraldia) Wadsworth CENGAGE Learning ISBN 978-0-495-60274-3. PMC 426044136. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  6. a b Mapping gender in ancient religious discourses. Brill 2007 ISBN 978-90-474-1126-0. PMC 237202380. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  7. a b c d e f g Halberstam, Jack, 1961-. (1998). Female masculinity. Duke University Press ISBN 0-8223-2226-9. PMC 39235591. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  8. a b c Marie-Antoinette : writings on the body of a queen. Routledge 2003 ISBN 0-415-93394-3. PMC 50684626. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  9. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, τρι^βάς» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  10. «Henry George Liddell, Robert Scott, A Greek-English Lexicon, τρίβω» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  11. a b c «The "Sodomite" and the "Lesbian"» web.archive.org 2008-02-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  12. The Sleep of Reason : Erotic Experience and Sexual Ethics in Ancient Greece and Rome. ISBN 978-0-226-92331-4. PMC 855504088. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  13. Blumenfeld, Warren J., 1947-. (1993). Looking at gay and lesbian life. (Updated and expanded ed. argitaraldia) Beacon Press ISBN 0-8070-7923-5. PMC 26590493. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  14. Roman sexualities. Princeton University Press 1997 ISBN 0-691-01179-6. PMC 36640758. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  15. The Roman gaze : vision, power, and the body. Johns Hopkins University Press 2002 ISBN 0-8018-6961-7. PMC 48795853. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  16. Clarke, John R., 1945-. (1998). Looking at lovemaking : constructions of sexuality in Roman art, 100 B.C.-A.D. 250. University of California Press ISBN 0-520-20024-1. PMC 36130665. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  17. Andreadis, Harriette.. (2001). Sappho in early modern England : female same-sex literary erotics, 1550-1714. University of Chicago Press ISBN 0-226-02008-8. PMC 45438693. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  18. Crooks, Robert, 1941-. (2011). Our sexuality. (Eleventh edition. argitaraldia) Wadsworth/Cengage Learning ISBN 978-0-495-81294-4. PMC 456838969. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  19. Greenberg, Jerrold S.. (2007). Exploring the dimensions of human sexuality. (3rd ed. argitaraldia) Jones and Bartlett Publishers ISBN 0-7637-4148-5. PMC 70114466. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  20. Lesbian, gay, bisexual, and transgender aging : research and clinical perspectives. Columbia University Press 2006 ISBN 0-231-50985-5. PMC 76705706. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  21. (Ingelesez) Westheimer, Ruth Karola. (2000-09). Encyclopedia of Sex: Second Edition. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-8264-1240-9. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  22. Crooks, Robert, 1941-. (2011). Our sexuality. (Eleventh edition. argitaraldia) Wadsworth/Cengage Learning ISBN 978-0-495-81294-4. PMC 456838969. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  23. (Ingelesez) «Real Lesbians Talk About the Fakery of Lesbian Porn» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  24. (Ingelesez) «The Frisky - Popular Web Magazine» The Frisky (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  25. Women's sexualities : new perspectives on sexual orientation and gender. Published quarterly for the Society for the Psychological Study of Social Issues by Blackwell Publishers 2000 ISBN 1-4051-0080-X. PMC 48055140. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  26. Lesbian, gay, bisexual, and transgender aging : research and clinical perspectives. Columbia University Press 2006 ISBN 0-231-50985-5. PMC 76705706. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  27. Greenberg, Jerrold S.. (2007). Exploring the dimensions of human sexuality. (3rd ed. argitaraldia) Jones and Bartlett Publishers ISBN 0-7637-4148-5. PMC 70114466. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  28. Crooks, Robert, 1941-. (2011). Our sexuality. (Eleventh edition. argitaraldia) Wadsworth/Cengage Learning ISBN 978-0-495-81294-4. PMC 456838969. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  29. (Ingelesez) Bailey, J. V.; Farquhar, C.; Owen, C.; Whittaker, D.. (2003-04-01). «Sexual behaviour of lesbians and bisexual women» Sexually Transmitted Infections 79 (2): 147–150. doi:10.1136/sti.79.2.147. ISSN 1368-4973. PMID 12690139. PMC PMC1744617. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  30. (Ingelesez) February 24, Content Source: HIV govDate last updated:; 2020. (2020-02-24). «HIV Treatment as Prevention» HIV.gov (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  31. «Los Angeles County STD Program - Resources for Lesbian & Bisexual Women» web.archive.org 2013-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  32. Wiederman, Michael W.. (2007-04-01). «A Narrow (But Thorough) Examination of the Evolutionary Significance of Female Orgasm - A BOOK REVIEW OF: The Case of the Female Orgasm: Bias in the Science of Evolution by Elisabeth J. Lloyd Cambridge, MA: Harvard University Press, 2005, 320 pp. Cloth, $27.95» The Journal of Sex Research 44 (1): 104–105. doi:10.1080/00224490709336797. ISSN 0022-4499. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  33. (Ingelesez) «Bonobo Sex and Society» Scientific American doi:10.1038/scientificamerican0395-82. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  34. (Ingelesez) Paoli, T.; Palagi, E.; Tacconi, G.; Tarli, S. Borgognini. (2006). «Perineal swelling, intermenstrual cycle, and female sexual behavior in bonobos (Pan paniscus)» American Journal of Primatology 68 (4): 333–347. doi:10.1002/ajp.20228. ISSN 1098-2345. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  35. Balcombe, Jonathan P.. (2011). The exultant ark : a pictorial tour of animal pleasure. University of California Press ISBN 978-0-520-94864-8. PMC 712769766. (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu