Misiolariaren jarrera

Sexu harremanetan, misiolariaren jarrera gizon baten eta emakume baten artean koito edo sarpen baginala burutzeko jarrera bat da. Misiolariaren jarreran emakumea bizkarrez etzanda dago eta gehienetan hankak zabaldurik (azken hau sarpena errazagoa izan dadin), gizona bere gainean jartzen dela. Bikote batean amodioa adierazteko nahiago izaten den sexu jarreretako bat da, jarrera honetan maitaleek elkarri begiratu eta gorputzek elkar ukitzen dutelako. Aldaerak ere baude, non emakumeak bere hankak gizonaren sorbalden gainetik jartzen dituen sarpena sakonagoa izan dadin.

Misiolariaren jarrera: emakumea etzanda eta gizona bere gainean.

Kanpo estekak

aldatu