Toruń
Toruń (alemanez: Thorn, kaxubieraz: Torń, latinez: Thorunium) Poloniako erdi-iparraldeko hiria eta ibai portua da. Vistula ibaiaren ertzean dago, Varsoviatik 210 kmra. 1999tik Kujavia-Pomeraniako voivoderriko bi hiriburuetako bat da. 2021eko abenduaren 31n 197.812 biztanle zituen[1].
Toruń Toruń | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
barruti-hiria | |||||||||||
Goian: Udaletxea Hiri Zaharreko plazan (Rynek Staromiejski), Planetarioa Erdian: Hiriaren ikuspegia Behean: Epaitegia, Nikolas Kopernikoren etxea, Dwór Artusa Irudi gehiago | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Polonia | ||||||||||
Probintzia | Kujavia-Pomeraniako voivoderria | ||||||||||
Konderria | Torun | ||||||||||
Alkatea | Michał Zaleski | ||||||||||
Izen ofiziala | Toruń | ||||||||||
Jatorrizko izena | Toruń | ||||||||||
Posta kodea | 87-100 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 53°01′N 18°37′E / 53.02°N 18.62°E | ||||||||||
Azalera | 115,72 km² | ||||||||||
Altuera | 65 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 198.273 (2021eko martxoaren 31) −3.174 (2019) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.709 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | XIII. mendean | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 56 | ||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Kaliningrad, Göttingen, Novo Mesto, Leiden, Hämeenlinna, Čadca, Swindon, Lutsk, Guilin, Iruñea, Filadelfia, Angers eta Kaunas | ||||||||||
Matrikula | CT | ||||||||||
http://www.torun.pl |
Poloniako hiririk zaharrenetako bat da. 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Erdi Aroko hirigunea.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Torun) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.1 | 1.4 | 6.2 | 12.7 | 18.8 | 22.2 | 23.5 | 23.0 | 18.5 | 12.8 | 5.9 | 1.6 | 12.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.8 | -1.8 | 1.9 | 7.1 | 13.0 | 16.6 | 17.8 | 17.2 | 13.0 | 8.3 | 3.4 | -0.6 | 7.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.6 | -4.7 | -1.5 | 2.4 | 7.3 | 10.7 | 12.2 | 11.7 | 8.6 | 4.9 | 0.9 | -3.1 | 3.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 27 | 23 | 26 | 30 | 56 | 78 | 77 | 60 | 45 | 39 | 40 | 35 | 536 |
Iturria: Climate-charts.com[2] |
Historia
aldatuOso hiri zaharra da, eta garai askotako monumentuak gorde ditu. 1231. urtean sortu zuten Zaldun Teutoiek, eta Hansako Ligako kide egin zuten. Erdi Aro guztian zehar Europako mendebaldearen eta ekialdearen arteko merkataritzagune guztiz garrantzitsua izan zen. XV. mendean Poloniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1793-1920 urteetan Prusiaren mende egon zen, Varsoviako Dukerri Handiaren garaian izan ezik (1807-1815). 1920. urtean Poloniako hiri bihurtu zen.
Ekonomia
aldatuBurdinbidegune garrantzitsua da. Industria (metalurgia, janari industria, kimika industria, ehungintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia.
Kultura
aldatuHezkuntza
aldatuGoi mailako irakaskuntza zentrorik handiena Nikolas Koperniko unibertsitatea (polonieraz Uniwersytet Mikołaja Kopernika) da.
Monumentuak
aldatuToruńgo Erdi Aroko hirigunea1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 835 |
Kokalekua | Polonia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 53°01′N 18°37′E / 53.017°N 18.617°E |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1997tik Toruń Gizateriaren Ondare izendaturik dago. Hirian Erdi Aroko eraikin ugari dago. Izan ere, arkitektura gotikoko monumentu gehien dituen Poloniako bigarren hiria da, Krakoviaren ondotik[3].
Herritar ezagunak
aldatuHiri senidetuak
aldatuToruń ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
gus
izeneko erreferentziarako - ↑ [http://www.climate-charts.com/Locations/p/PL12250.php Torun, Poland: Climate, Global Warming, and Daylight Charts and Data. ] World Climate (Noiz kontsultatua: ekaina 26, 2012).
- ↑ Torun[Betiko hautsitako esteka] Pamplona2016.org
- ↑ a b c d e f g h i j Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
Toruń twinnings
izeneko erreferentziarako - ↑ Heritage Twin Towns. © 2003-2009 Swindon Borough Council (Noiz kontsultatua: 2009-02-16).
- ↑ Torun - Twin Town in Poland. www.swindon.gov.uk (Noiz kontsultatua: 2009-11-07).