Novo Mesto (ˈnɔːvɔ ˈmeːstɔ ahoskatua, alemanez: Neustadtl), Esloveniako zazpigarren hiria da, Hego-ekialdeko Esloveniako hiri handiena. 2014ko erroldaren arabera 55.527 biztanle ditu.

Novo Mesto
Novo mesto
hiria
Novo mesto - letalski posnetek.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Eslovenia
Eskualdea Hego-ekialdeko Eslovenia
Alkatea Gregor Macedoni
Izen ofiziala Novo mesto
Jatorrizko izena Novo Mesto
Posta kodea 8000
Geografia
Koordenatuak 45° 47′ 53″ N, 15° 09′ 46″ E / 45.7981°N,15.1628°E / 45.7981; 15.1628Koordenatuak: 45° 47′ 53″ N, 15° 09′ 46″ E / 45.7981°N,15.1628°E / 45.7981; 15.1628
Karte Novo mesto si.png
Azalera 235,7 km²
Altuera 202
Demografia
Biztanleria 23.341 (2011)
Dentsitatea 700,93 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuak Langenhagen, Vilafranca del Penedès, Bihać (en) Itzuli, Yixing (en) Itzuli, Leskovac (en) Itzuli, Vršac (en) Itzuli, Herceg Novi, Toruń eta Trnava
Matrikula NM
http://www.novomesto.si www.novomesto.si

GeografiaAldatu

Kroaziako mugatik gertu dago eta Krka ibaiak zeharkatzen du hiria.

EtimologiaAldatu

Novo Mesto izenak "herri berria" esan nahi du.

HistoriaAldatu

Hallstatt kulturaren garaiko aztarnak aurkitu dira lurraldean.

1170 urteko agiri batean Graben gaztelua aipatzen da, baina hiria bera Rudolf IV.a Austriakoak fundatu zuen 1365ean Rudolfswerth izenarekin, Karniolako duke izendatua izan eta urtebetera. XV mendean Naustadt ("hiri berria") zena hartu zuen. Hurrengo mendeetan Austria-Hungariako Inperioan egon zen.

Lehen Mundu Gerraren ondoren Jugoslaviako Erresuman gelditu zen eta izena eslovenierara aldatu zuen, Novo Mesto bihurtuz. Bigarren Mundu Gerran nazien eta italiarren esku ere egon zen. Ondoren Jugoslavian gelditu zen, Esloveniako Errepublika Sozialistaren barnean.

1958an Ljubljana eta Zagreben arteko autopista eraiki zen eta Novo Mestotik pasatzen zenez Novo Mestok garapen handia izan du ordutik.

KirolakAldatu

Novo Mestokoa den KK Krka saskibaloi taldea Esloveniako bigarrena da palmaresari dagokionez. 2010 eta 2014 artean herrialdeko ia txapelketa guztiak irabazi ditu.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiritar ezagunakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu