Zbigniew Herbert (Lwów, Polonia, gaur egun Lviv, Ukraina, 1924ko urriaren 29a - Varsovia, Polonia, 1998ko uztailaren 28a ) polonierazko poeta, saiakeragile eta antzerkigilea izan zen. Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat izan zen.

Zbigniew Herbert

Bizitza
JaiotzaLviv1924ko urriaren 29a
HerrialdeaPoloniako Bigarren Errepublika  (1924ko urriaren 29a -  1945)
 Polonia  (1952 -  1989ko abenduaren 31)
 Polonia  (1990eko urtarrilaren 1a -
BizilekuaLviv
Proszowice (en) Itzuli
Krakovia
Toruń
Sopot
Toruń
Brwinów (en) Itzuli
Varsovia
Paris
Varsovia
Berlin
HeriotzaVarsovia1998ko uztailaren 28a (73 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Katarzyna Herbert (en) Itzuli  (1968ko martxoaren 29a -  1998ko uztailaren 28a)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNicolaus Copernicus University in Toruń (en) Itzuli Zuzenbidean Masterra
Lviveko Unibertsitatea
Jagellondar Unibertsitatea
Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) Itzuli
Krakow University of Economics (en) Itzuli diploma
Varsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, saiakeragilea eta autorea
Enplegatzailea(k)Gdańskeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka
Berlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Polish Writers' Union (en) Itzuli
Stowarzyszenie Pisarzy Polskich (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm2112787 Musicbrainz: 9557f9cf-c9f1-4286-884a-42e2d0fc771d Discogs: 932869 Find a Grave: 10932980 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filologia ikasketak egin zituen Krakovian, Torunen eta Varsovian. Gudaroste Gorria Lviven sartu zenean, Krakoviara joan zen ihesi, eta Barne Gudarosteak komunismoaren aurkako erresistentzia talde nagusiak antolatutako higikunde ezkutukoari lotu zitzaion.

1950ean argitaratu zituen bere lehenengo poemak, Dzis i Jutro aldizkarian. Stalinen garaian herriaren eta sozialismoaren etsai izendatu zuten. Stalinen krimenen kondenaren ondoren, bere literatura lanari lotu zitzaion berriro, Tworczosc eta Poezja aldizkarietako zuzendari gisa lehenbizi, eta europar literatura irakasle gisa 1970etik aurrera, Kaliforniako unibertsitateetan.

Poloniara itzuli zenean, 1981ean, eta gerra legea aldarrikatu zenean, Zapis isilpeko aldizkariaren idazle nagusietako bat izan zen. Haren poesia kezka moralez beteak eta diktaduraren aurka izan zuen jarrerak eragin handia izan zuten Poloniako intelektualengan 1989an komunismoa erori bitartean.

Azkeneko urteetan antikomunista erradikala bihurtu zen eta kontuak eskatu zien erregimen komunistako buruzagiei.

Erreferentziak aldatu

 
Zbigniew Herberten bustoa, Kielcen (Polonia).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zbigniew Herbert