Tiroidea (antzinako grezieraz: θυρεοειδής, «ezkutu formakoa») laringearen aurrealdean eta behealdean dagoen guruin endokrinoa da. Haren aurrean tiroide kartilagoa dago, kalean zintzur-korapilo edo zintzur-sagarra deitzen dena.

Tiroide
Tiroide eta paratiroidea.
Xehetasunak
Honen parteSistema endokrinoa
Aparatuasistema endokrino
Kokapenalepoa
Identifikadoreak
LatinezGlandula thyreoidea
MeSHA06.300.900
TAA11.3.00.001
FMA9603
Terminologia anatomikoa

Anatomia aldatu

Tiroidea lepoaren erdialdean, trakearen aurrealdean, dago, izen bereko kartilagoak babestuta. Arrautza itxurako bi gingil ditu, istmo batez lotuak. Istmo horretatik, zenbaitetan, hirugarren gingil bat ateratzen da (erdiko gingila edo Lalouetteren piramidea). Arteria eta nerbio ugari ditu.

Tiroidearen inguruan guruin paratiroideak daude.

Fisiologia aldatu

Guruin honetan, iodo ionikotik abiatuta, tiroidearen hormonak (T4 edo tiroxina eta T3 edo tri-iodotironina) sintetizatzen dira, hipofisitik datorren TSHk aginduta. Haien bidez oinarrizko metabolismoa, hazkuntza eta ehunen bereizketa erregulatzen ditu tiroideak. Beste alde batetik, bertan sortzen da kaltzitonina ere, kaltzioaren metabolismoa kontrolatzen duena.

Tiroidearen jarduera jaio aurretik hasten da, eta zahartzaroan ahitzen. Handiagoa da emeena, eta sexu zikloan, haurdunaldian, bular ematean eta menopausian aldatzen da, bai neurriz, baita eginkizunez ere. Arrengan zein emeengan aldatu egiten da urtaroaren arabera: txikiagoa da eta iodo gehiago du uda amaieran eta udazken hasieran.

Gaixotasunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu