Kaltzitonina
Kaltzitonina tiroide guruinaren zelula parafolikularrek sintetizatzen duten hormona da. Hormona honek odoleko kaltzio eta fosfato kontzentrazioak murrizten ditu.
Odolean kaltzio kontzentrazioaren igoera bat ematen denean tiroidea aktibatu egiten da eta kaltzitonina jariatzen hasten da. Kaltzitoninak efektu fisiologiko desberdinak izango ditu:
- Giltzurrunean kaltzio eta fosfatoaren birxurgapena gutxitzen du.
- Hezurretan osteoklastoak inhibitu eta osteoblastoak aktibatzen ditu. Horren eraginez, hezurraren birxurgapena edo erreabsortzioa moteltzen da eta kaltzioa odoletik hezurretara pasatzen da.
Izokinaren kaltzitonina hainbat gaixotasunen tratamenduan erabili izan da:
- Osteoporosia
- Hiperkaltzemia
- Paget gaixotasuna
- Hezur metastasiak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fisikoki elkarreragiten duten drogak Kaltzitoninaikusi/editatu erreferentziak Wikidatan. .
- ↑ a b c GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000110680 - Ensembl, May 2017
- ↑ a b c GRCm38: Ensembl release 89: ENSMUSG00000030669 – Ensembl, May 2017
- ↑ Human PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.
- ↑ Mouse PubMed Reference:. National Center for Biotechnology Information, U.S. National Library of Medicine.