Golo
Golo edo bozio tiroide guruinaren handitzea da. Sistema endokrinoaren gaixotasuna denez, Endokrinologia espezialitatea berataz arduratzen da.
Golo | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun tiroidea particular disease (en) ![]() |
Espezialitatea | endokrinologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | lebotiroxina, methimazole (en) ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E01-E05 |
GNS-9-MK | 240.9 |
GNS-10 | E01-E05 |
GNS-9 | 240.9 |
DiseasesDB | 5332 |
MedlinePlus | 001178 |
eMedicine | 001178 |
MeSH | D006042D006042 |
Disease Ontology ID | DOID:12176 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Emil Kocher mediku suitzarrak 1909an lortu zuen Medikuntzako Nobel saria goloaren inguruan berak egindako ikerketagatik.
ZergatiakAldatu
Kausarik ohikoena iodoren gabezia da, eta eskualdeka agertzen da munduan zehar. "golo endemikoa" izena hartzen du, tokiaren arabera agertzen delako. Beste zergati batzuk:
- Hashimotoren tiroiditia.
- Basedow-Gravesen eritasuna.
- Gaztaroko goloa: Jaiotzetiko hipotiroidismoak eragindakoa.
- Tiroideren tumoreak.
- Bestelako tiroiditiak.
- Farmakoen alboko eraginengatik.
FisiologiaAldatu
Bestela, tiroideko hormonen arabera, hiru egoeratan egon gaitezke goloa edukita:
- Hipertiroidismoa: Hormonak altu daudenean.
- Hipotiroidismoa: Hormonak baxu daudenean.
- Eutiroidismoa: Hormonak normal daudenean.
TratamenduaAldatu
Arnasbideak oztopatzen dituenean edo bestelako konplikazio mekanikoak gertatuz gero, kirurgia erabili egin behar da guruina kentzeko. Beste kanponketa merkeagoa eta errazagoa, gatz iododuna sendabide eraginkorra izango litzateke gaixotasun honentzet.