Hipertiroidismo

tiroidearen gehiegizko jariaketa, sarritan delako organoaren hipertrofia eragiten duena
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hipertiroidismoa tiroide guruinaren gehiegizko jarioa da. Normalean hipertrofiarekin batera izaten da.[1] Hainbat eritasunek sortzen dute eta takikardiak, pisu-galtzea, urduritasuna eta dardarak dira sintoma nagusiak.

Hipertiroidismo

Hyperthyroidism (3).jpg

Hiperplasia tiroideo hedatsua, hipertiroidismoa duen paziente batengan.
Deskribapena
Mota gaixotasun tiroidea
Espezialitatea endokrinologia
Asoziazio genetikoa TSHR (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak iopanoic acid (en) Itzuli, methimazole (en) Itzuli eta propylthiouracil (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MK E05.9
GNS-9-MK 242.90
OMIM 603373, 609152, 603373 eta 609152
DiseasesDB 6348
MedlinePlus 000356
eMedicine 000356
MeSH D006980
Disease Ontology ID DOID:7998 eta DOID:7998

FisiopatologiaAldatu

Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: tiroxina (T4) eta triiodotironina (T3). Biek ala biek iodo dute beren molekuletan, eta tirosina aminoazidotik sortzen dira.

Bi hormona horiek prozesu katabolikoak sustatzen dituzte, eta organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena dute. Energia sortzen duten oxidazio-prozesuak aktibatzen dituzte. Horregatik, hormona horien gehiegizko ekoizpenak -hipertiroidismoan gertatzen dena- oxigenoaren kontsumo handia eta beroaren sorrera -katabolismoaren ondorioz- eragiten ditu.

SintomakAldatu

Hauek dira hipertiroidimoaren sintoma nagusiak:[2]

  • Apetituaren gehikuntza eta pisu-galera.
  • Beroaldiak eta beroarekiko intolerantzia (prozesu katabolikoen azkartzearen ondorioz).
  • Eskuetan izerdia.
  • Dardarak.
  • Argiarekiko sentikortasuna.
  • Nerbio-sistemaren tentsioa, antsietatea, suminkortasuna, hiperaktibitatea, insomnioa.
  • Bihotzaren eta arnas-aparatuaren jardueraren aktibazioa: bihotz-maiztasuna areagotzen da eta adrenalinaren gaindosiak sortuko lituzkeen antzeko sintomak agertzen dira, orokorrean.
  • Tiroide guruinaren garapen handia, lepoaren hantura eragiten duena.

EtiologiaAldatu

DiagnostikoaAldatu

Diagnostikoa baieztatzeko odol-analisia egiten da, hormona tiroideoen kontzentrazioa aztertzeko, eta ekografia, tiroidearen tamaina, itxura eta funtzionalitatea ikusteko.[2]

TratamenduaAldatu

Tratamenduari dagokionez, farmakologikoa (metimazola, propiltiouraziloa...), kirurgikoa (tiroide guruina erauzteko) edo iodo erradioaktiboaren bidezkoa (tiroide guruina deusestatzeko) aplikatu daitezke. Operazio kirurgikoan egindako ebakia ez da oso handia izaten, eta normalean gaixoa bere eguneroko bizimoduari berrekiteko moduan egongo da hamar egunen buruan.[2]

ErreferentziakAldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b c Agirre, Jabier. Tiroide guruinaren trastornoak. Argia astekaria, 2012ko urriak 14, CC BY-SA 3.0, argia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-12.

Kanpo estekakAldatu