Sophie Opel

Ekintzaile alemaniarra (1840-1913)

Sophie Marie Opel, Ama Opel bezala ere ezagutzen da (jaiotzaz Sophie Marie Scheller, Dornholzhausen, Hessengo Dukerri Handia, Alemaniar Inperioa, 1840ko otsailaren 13aRüsselsheim am Main, Alemania, 1913ko urriaren 30a) alemaniar industria-enpresaburua, ekintzailea eta aitzindaria izan zen. Bere kudeaketapean eta interesen kontrolpean, Opel josteko makinak eta bizikletak egitetik automobiletara pasatu zen.[1][2][3][4]

Sophie Opel
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSophie Marie Scheller
JaiotzaDornholzhausen (en) Itzuli1840ko otsailaren 13a
Herrialdea Alemania
HeriotzaRüsselsheim am Main1913ko urriaren 30a (73 urte)
Hobiratze lekuaMausoleum of the Opel family (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Adam Opel  (1868 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakekintzailea
Sophie Opel, 1891 (Thomas Heinrich Voigten (1838–1896) erretratua)

Bizitza goiztiarra eta hezkuntza

aldatu

Opel, Sophie Marie Scheller izenez 1840ko otsailaren 13an jaio zen Dornholzhausen, Hesseko Dukerri Handian, Alemaniar Inperioan. Gurasoak Friedrich Franz Scheller eta Susanna Maria Scheller-i (Fischer ezkongabetan) izan ziren.[5][6] 13 anai-arreba zituen. Gurasoak ostalariek izan ziren eta aitak 1828an erositako "zum Hirschen" (Oreinera) ostatuan aritzen ziren.[7] Bera herriko eskoletara joan zen eta frantsesa ere ikasi zuen.[8]

Ibilbidea

aldatu

Opel familiako Adamekin ezkondu ondoren, laster izan zen bere senarraren lanetan parte hartzen. Hala ere, hasiera batean bere dotea ez zen handia izan, Scheller familia ez baitzen aberatsa eta. 1869an, bere aitak, Friedrich Scheller-ek, 100.000 Thaler irabazi zituen Brunswickeko Dukerriko Loterian, eta bizirik zeuden hamar seme-alaben artean banatu zuen. Sophie Opelek bere senarraren konpainian inbertitu zuen, eta, azkenean, lurrun-motor berri baten erosketa abiatu zuen.[1] Dorothée eta Elise Scheller ahizpek ere Adam Opel-en Rüsselsheim-eko lantegian inbertitu zuten eta Sophiek kudeatu zuen josteko makinaren eraldaketa eta bizikleten ekoizpena automobil fabrika batera. 1895ean Adam Opel enpresaren jabe zen senarra hil ondoren, akziodun handiena bihurtu zen eta bere bi semeekin Europako automobil enpresa lider batera garatu zuen konpainia. 1895ean enpresak 1.000 langile baino gehiago zituen.[9]

Bizitza pertsonala

aldatu

1868ko azaroaren 17an, Adam Opel, Opel-en fundatzailearekin ezkondu zen. Rüsselsheim-eko fabrika industria-lurretan bizi ziren, eta bost seme izan zituzten;

Sophie Opel 1913ko urriaren 30ean hil zen, 73 urteekin, bihotz-gutxiegitasunaren ondorioz. Rüsselsheim am Main-en lurperatu zuten.

Literatura

aldatu
  • Gerta Walsh: Sophie Opel – Unternehmerin im 19. Jahrhundert. In: Hessische Heimat (19.mendeko ekintzailea, Hessiche aberrian). Heft 2 (2.koadernoa) /1992, S. 68–70

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «La historia de Sophie Opel y un premio de lotería que le permitió crear la famosa marca de coches» La Vanguardia 2021-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. (Gaztelaniaz) Sophie Marie Scheller · Sophie Opel (1840-1913) - Reinas sobre Ruedas. 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  3. (Gaztelaniaz) redaccion_nm. (2019-03-08). «Sophie Opel, la mujer que inició los 120 años de éxito de Opel» NeoMotor (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  4. «SOPHIE MARIE OPEL: LA MUJER EMPRENDEDORA, ENÉRGICA Y VISIONARIA QUE INICIÓ LOS 120 AÑOS DE ÉXITO DE OPEL - veoMotor.com» www.veomotor.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  5. «Ev. Waldenser-Kirchengemeinde Bad Homburg v.d.Höhe - Dornholzhausen» waldenser.evangelisch-hochtaunus.de.
  6. «Hessische Biografie : Erweiterte Suche : LAGIS Hessen» www.lagis-hessen.de.
  7. (Alemanez) «Die Mutter des Konzerns» www.fr.de 2013-10-25.
  8. «Sophie Opel - Biografie WHO'S WHO» whoswho.de.
  9. Gerta Walsh. (October 28, 2013). Die Vorreiterin. Taunus Zeitung.

Kanpo estekak

aldatu