Frantziar-kantabriar eskualdea
Frantziar-kantabriar eskualdea iparraldeko Espainian dagoen Asturias eta hego-ekialdeko Frantzian dagoen Proventza arteko eskualdea izendatzeko arkeologian eta historian erabilitako terminoa da. Barnean egungo Euskal Herria ez ezik hegoaldeko Frantzia eta Bizkaiko Golkoaren ondoan dagoen iparraldeko Espainia ere badaude. Aditu batzuen arabera iparraldeko Katalunia ere eskualdeko zati bat izango litzateke.
Historiaurrean eskualdea homogeneotasun kultural handia izan zuen[1] eta litekeena da Goi Paleolitoan zehar Europako eskualderik populatuena izatea.
Arkeologia
aldatuEskualde honetan châtelperroniar, aurignaciar, gravettiar[2], solutrear, magdaleniar, aziliar[3] eta aziliar ondoko kulturak[4] izan ziren, bata bestearen ondotik. Bakoitzak bere adierazpen kulturalak izan zituen, nabarmenak horma-irudiak izanik. Solutrear, magdaleniar eta aziliar kulturak bertan sortu eta garatu ziren[5].
Aterpea eta Azken Glaziazioko biztanle-hazkundea
aldatuDuela 20.000 urte[6], Paleolitikoaren azken glaziazio aroaren une gorenean zehar eskualdea Europako aterperik nagusien bilakatu zen eta, aroa bukatu zenean, berriro kontinentea birpopulatzeko eginkizuna izan zuen[7][8].
Arkeologiaren ikuspegitik, Jean-Pierre Bocquet-Appelek adierazi zuen:
« | Badaude Akitania eta frantziar-kantabriar eskualdeko aterpea azken glaziazioaren birkolonizazioaren iturri nagusitzat jotzeko arrazoiak[9]. | » |
Berak egindako datu arkeologikoetan oinarritutako simulazio demografikoen arabera, Goi Paleolito osoan zehar alde handiz Europako eskualderik jendetsuena izan zen.
Eskualdeko homogeneotasunaren haustura Neolitoan
aldatuNeolitoan eskualdeak izandako homogeneotasun kulturala galdu zuen eta bi azpieskualdetan zatitu zen: Mediterraneoa eta Atlantikoa hain zuzen ere. Ekialdean zeramika kardialaren kultura tinko zabaldu zuen, mendebaldea, berriz, gutxi garatutako eskualde (azpineolitiko) bihurtu zen. Azpieskualde atlantikoko herrien artean, euskaldunak eta gaskoiak Mediterranear eta Erdialdeko Europatik zetozen kultura berrietara hurbilenak izan ziren adituen aburu.
Gune nagusiak
aldatuEskualdean dozenaka gune arkeologiko badaude ere, hona hemen bere ezaugarriak direla eta nagusienak direnak:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Forbes, Allan Jr.; Crowder, Thomas R.. (1979ko otsaila). «The Problem of Franco-Cantabrian Abstract Signs: Agenda for a New Approach» World Archaeology (Taylor & Francis, Ltd.) 3, Caves (10): 350-366..
- ↑ Grahame, Clark. (1969). World prehistory: a new outline. Londres: Cambridge University Press, 60 or. ISBN 0-521-07334-0..
- ↑ Agirre Martinez, Miguel. Modern Genetics and the Basques. Buber's Basque Page.
- ↑ Peñalver Iribarren, Xabier. (1996). Euskal Herria en la Prehistoria. Donostia: Orain ISBN 84-89077-5-4..
- ↑ Hemmingway, M.F.. (1980). «The Initial Magdalenian in France» British Archaeological Reports International Series 90.
- ↑ Peter U. Clark, Arthur S. Dyke, Jeremy D. Shakun, Anders E. Carlson, Jorie Clark, Barbara Wohlfarth, Jerry X. Mitrovica, Steven W. Hostetler, A. Marshall McCabe. The Last Glacial Maximum. American Association for the Advancement of Science, 710 - 714 or. doi: ..
- ↑ Achili, A.. The Molecular Dissection of mtDNA Haplogroup H Confirms That the Franco-Cantabrian Glacial Refuge Was a Major Source for the European Gene Pool. .
- ↑ Álvarez-Iglesias V, Mosquera-Miguel A, Cerezo M, Quintáns B, Zarrabeitia MT, et al.. (2009). New Population and Phylogenetic Features of the Internal Variation within Mitochondrial DNA Macro-Haplogroup R0. doi: ..
- ↑ Bocquet-Appel, Jean-Pierre. Upper Paleolithic demography in Europe from archaelogical data. .