Simon Vouet

margolari frantziarra

Simon Vouet (Paris, 1590eko urtarrilaren 9a - ibidem, 1649ko ekainaren 30a) frantziar margolaria izan zen, Laurent Vouet pintorearen semea.

Simon Vouet

Premier peintre du Roi (en) Itzuli

1627 - 1649
Bizitza
JaiotzaParis1590eko urtarrilaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1649ko ekainaren 30a (59 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Virginia Vezzi (en) Itzuli  (1626ko apirila -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Paris
Bolonia
Florentzia
Genova
Modena
Parma
Erroma
Venezia eta Londres
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoko margolaritza
Genero artistikoaerretratua
genero-artea
margolaritza historikoa
arte sakroa

Musicbrainz: 716a4372-f07b-40d7-835c-8375654383b9 Discogs: 2816266 Edit the value on Wikidata
Simon Voueten erretratua

Aitaren lantegian egin zituen margolaritza-ikasketak. Hamalau urte zituela, Ingalaterrara joan zen, eta han hainbat erretratu egin zuen. 1611. urtean Turkiara joan zen Frantziako enbaxadorearen laguntzaile gisa, eta Konstantinoplan bizi izan zen urtebetez; Mustafa I.aren erretratu bat egin zuen han.

Handik Italiara joan zen, eta hamabost urtez bizi izan zen Italiako hainbat hiritan (Venezia, Erroma eta Genova). Urte horietan Doriatarren eta Barberini kardinalaren babespean egon zen. 1624. urtean Erroma aukeratu zuen bizilekutzat eta San Lukaseko akademikide egin zuten.

Vouet Italian bizi bazen ere, Frantzian bazuten haren ospearen berri. Richelieuk eta Luis XIII.ak nola edo hala ezagutu nahi zuten pintore hura, eta Frantziak Erroman zuen enbaxadorearen bidez, gortean lan egiteko aukera eman zioten Voueti (1627).

Richelieuk Parisko eta Rueileko bere gazteluak apaintzeko agindua eman zion. Hala, Vouet Frantziara itzuli zen, eta haren itzulerak benetako iraultza eragin zuen Frantziako plastikan.

Voueten pintura, Italian lan egin zuen garaian, Caravaggioren pinturaren mende zegoen guztiz, eta hala ikus daiteke garai hartako erlijiozko hainbat lanetan, besteak beste, Andre Mariaren jaiotza (San Francesco a Ripa) eta San Frantziskoren Bizitza (1629, San Lorenzo in Lucinia) obretan.

Ondoren, Guido Reni pintorearen lanak eraginda, barrokismorantz jo zuen, ez bakarrik erlijiozko lanetan, baita mitologia- eta elezahar-motako lanetan ere. Vouetek eragin handia izan zuen Frantziako ondorengo belaunaldietako artistengan.

Koadrorik ezagunenak: Jesusen aurkezpena tenpluan, Karitate erromatarra, Kristo gurutzean eta erretratuak (Luis XIII.a).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu