Charles Le Brun (Paris, 1619ko otsailaren 24a - ibidem, 1690eko otsailaren 22a) frantses margolaria eta dekoratzailea izan zen. Poussinen jarraitzailea izan zen, eta klasizista hura bezala, baina Le Brunek apaingarri gehiago erabili zuen bere lanetan. 1642an, Erromara joan zen eta han ezagutu zituen Italiako Errenazimentuko eta Barrokoko maisuen obrak. 1648an, Frantziako Académie de peinture et de sculpture delakoaren sorreran parte hartu zuen. 1650-1660 urteetan egin zituen bere koadro ospetsuenak: Afaria Simonen etxean; Séguier kantzilerra, eta 1662an Frantziako lehen margolari eta geroago Frantziako artegintzaren arduradun nagusi izendatu zuen Colbert ministroak. Aipagarri dira, koadroez gainera, Le Brunen tapiz-sailak (Les Saisons, Urtaroak; Alexandroren guduak, Luis XIV.aren historiak) eta Louvreko Museoan (Apoloren galeria) eta Versaillesko jauregian (Ispiluen galeria, Herkulesen egongela, eta Bakearen eta Gerraren egongelak) egin zituen dekorazio-lanak.

Charles Le Brun

(1680(e)ko hamarkada)
Premier peintre du Roi (en) Itzuli

1664 - 1690
Bizitza
JaiotzaParis1619ko otsailaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1690eko otsailaren 12a (70 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Nicolas-du-Chardonnet (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)François Perrier
Simon Vouet
Nicolas Poussin
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, dekoratzailea, diseinatzailea, artista grafikoa, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Versailles
Paris eta Erroma
Enplegatzailea(k)Gobelins lantegia
Garde-Meuble de la Couronne (en) Itzuli
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
Mugimenduaklasizismoa
Barrokoa
Genero artistikoaerretratua
erretratua
margolaritza historikoa
margolaritza erlijiosoa

Musicbrainz: 555f758c-b66c-4188-aeb0-ab9915ebf9aa Discogs: 4083743 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Le Brun  
  Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.