Holozenoko iraungipena

Seigarren iraungipen masiboa» orritik birbideratua)

Holozenoko iraungipena, baita ere seigarren iraungipen masiboa edo Antropozenoko iraungipena, egungo Holozeno garaian gertatzen ari den iraungipen masiboa da, gizakiek eragindakoa[3][4]. Bere baitan hartzen ditu landare eta animalia familia ugari, horien artean ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, anfibioak, arrainak eta ornogabeak.

Dodoa XVII. mende erdi aldera iraungi zen, gizakiek eragindako arrazoiengatik: habitaten suntsipena, ehiza eta sartutako ugaztunek harrapatzeagatik[1]. Maiz aipatzen da iraungipen modernoaren adibide gisa[2].

Holozenoaren hasieran, azken glaziazioaren ondoren, Homo sapiensek jendeztatutako kontinente eta uharte berriak izan ziren, batez ere, megafauna desagertzen ikusi zutenak. XIX. mendearen hasieratik, etengabeko azelerazioan 1950eko hamarkadatik aurrera, iraungipenak tamaina guztietako espezieei dagozkie, eta batez biodibertsitate handiko inguruneetan, oihan tropikal eta koralezko uharrietan esaterako. Oraingo iraungipen-tasa 100 edo 1.000 aldiz handiagoa izan daiteke, egungo biodibertsitatearen bilakaeran batez besteko tasa naturala baino[5]. 2007an, Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak ebaluatu zuen 8 txori espezietik 1, 4 ugaztunetik 1, 3 anfibiotik 1 eta landare guztien %70 arriskuan daudela, kalkulatu ziren 41.000 espezieetan[6][7].

Arrazoiak aldatu

Nahiz eta beste faktore batzuek joka dezaketen, indize gehienen arabera giza jarduera da Holozenoko iraungipenaren zuzeneko edo zeharkako eragilea[8].

 
Diprotodon baten eskeletoa. Australian desagertutako megafaunaren ehuneko 90 baino gehiago diprodonarekin batera desagertu zen duela 45.000 mila urte, gizakiak Australian sartu ziren garaian.[9]

Historiaurre et protohistorian, hauek izan ziren arrazoi nagusiak:

Gaur egun, NBEren arabera (biologia-aniztasunaren munduko 3. edizioan[8]), bost arrazoi nagusik[3] eragiten dute seigarren iraungipen masiboa, beren efektuak elkarreragin eta handiarazten dituztenak:

Azalpena aldatu

 
Costa Ricako apo urrekara (Incilius periglenes), 1989 inguruan iraungia. Faktore askok bat egin zutelako iraungi ei zen, horien artean El Niño berotzea, onddoak, habitat galera eta espezie inbaditzaileen sartzea[10]

Oro har, Holozenoko iraungipenak ugaztun handien desagertze nabarmena barne hartzen du, megafauna izenekoa, azken glaziazioaren amaiera aldera. Hainbat hipotesi formulatu dira, adibidez, basabizitzak klima-aldaketara edo gizaki modernoaren ugalketara ez egokitzea. Bi hipotesi hauek ez dira euren artean baztertzen, baina aurretik 33 glaziazio egon zirela kontuan hartuta, glaziazioarteko aro bero eta mesedegarriago bat hasten zela, eta inongo glaziaziok edo glaziazioartek ez zuela megafaunaren iraungipena eragin, gaur egun hipotesirik nabariena gizakiaren hedapena arrazoi nagusia izan zela uste da, ez bada arrazoi bakarra. Duela 13.000 urtetik hona iraungipenek jarraipena izan dute. Horrela, XX. mende erdialdean hasitako iraungipen bolada[11], Holozenokoaren jarraipena da, eta honen azelerazioa baino ez.

Azken 50.000 urteetan, Afrikan eta Hego Asian izan ezik, 1.000 kg-tik gorako espezieen %80 iraungi dira, Homo generoaren etorrerarekin batera. 45 kg-tik beherako iraungitako espezieak, aldiz, gutxiago izan dira.

Australian megafauna desagertu egin zen duela 45.000 bat urte, lehen gizakiek lurraldea okupatu zuten garaian. Maoriak, Zeelanda Berriko lehen sapiens kolonizatzaileak, uharteetara duela 800 urte inguru heldu ziren. Pare bat mendean, bertako megafauna gehiena desagerturik zegoen, hegazti-espezie guztien ehuneko 60rekin batera.[12]

 
Paleolitoan gizakiek haitzulo bateko horma batean egindako mamutaren marrazkia (Rouffignac, Akitania).

Antzeko patua izan zuen Siberiako kostatik 200 kilometro iparraldera dagoen Ozeano Artikoko Wrangel uharteko mamuten populazioak. Mamutek gora egin zuten milioika urtez ipar hemisferio gehienean, baina Homo sapiensa zabaldu ahala, lehenbizi Eurasian eta gero Ipar Amerikan, mamutek atzera egin zuten. Duela 10.000 urterako ez zegoen mamut bakar bat ere munduan, Artikoko uharte galdu batzuetan salbu, batez ere Wrangelen. Wrangeleko mamutek milurteko batzuk gehiago iraun zuten, eta gero bat-batean desagertu ziren, duela 4.000 urte inguru, hain zuzen lehen gizakiak uhartera heldu zirenean[12]. (Wrangel uhartean mamutek gehiago iraun zutela uste dute egile batzuek[13][14]).

Oro har, Holozenoko iraungipenak giza faktoreak ditu ezaugarri, eskualdeka kokatuta dagoelako, eta eskala geologikoaren oso epe laburrean gertatzen delako (ehunka edo milaka urte), beste iraungipen gehienekin alderatuta.

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN) "zerrenda gorria" argitaratzen du, oraintsu iraungitako edo galzoriko animalia-espezieak bost kategoriatan banatzen dituena, galzori-mailaren arabera.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Hume, J. P.; Walters, M.. Extinct Birds. London ISBN 978-1-4081-5725-1..
  2. (Ingelesez) Diamond, Jared. (1999). Guns, Germs, and Steel. 43–44 or. ISBN 978-0-393-31755-8..
  3. a b France Presse. (2019/05/11). «MILIOI BAT ESPEZIE DESAGERTZEKO ZORIAN JARRI DITU BAKAR BATEN JARDUERAK» naiz.
  4. (Ingelesez) Ceballos, Gerardo. (2018ko ekainak 8). «The misunderstood sixth mass extinction» Science (6393): 1080–1081.  doi:10.1126/science.aau0191. OCLC .7673137938 PMID 29880679. Bibcode2018Sci...360.1080C..
  5. (Frantsesez) A. Teyssèdre. (2004). Vers une sixième grande crise d'extinctions ?. Paris, 241 or. ISBN 978-2-914935-27-2...
  6. (Frantsesez) « L'extinction des espèces s'accélère », L'Express.fr, 2007-009-12 (kontsulta: 2007-9-13).
  7. (Frantsesez) Christiane Galus, « La sixième extinction des espèces peut encore être évitée », Le Monde, 2008-8-13.
  8. a b Biologia-aniztasunaren munduko 3. edizioa (2010) . Montreal, 94 orrialde.
  9. Harari, Yuval N.. (L.G. 2019). Sapiens : gizadiaren historia labur bat. Elkar ISBN 978-84-9027-730-0. PMC 1124677802. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  10. (Ingelesez) Ochoa-Ochoa, L.; Whittaker, R. J.; Ladle, R. J.. (2013). «The demise of the golden toad and the creation of a climate change icon species» Conservation and Society: 291–319.  doi:10.4103/0972-4923.121034..
  11. (Ingelesez) 1500etik iraungitako espezieen zerrenda, UICN (2006).
  12. a b Harari, Yuval N.. (L.G. 2019). Sapiens : gizadiaren historia labur bat. Elkar ISBN 978-84-9027-730-0. PMC 1124677802. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  13. Kh. A. Arslanov, G. T. Cook, Steinar Gulliksen, D.D. Harkness, Touvi Kankainen, E. M. Scott, Sergei Vartanyan & Ganna I. Zaitseva, S. L. Vartanyan, (Ingelesez) Consensus Dating of Remains from Wrangel Island, Radiocarbon, Volume 40, Number 1, (Tucson: Radiocarbon, 1998), 289-294.
  14. Sergei L. Vartanyan, Alexei N. Tikhonov & Liobov A. Orlova, (Ingelesez) The Dynamic of Mammoth Distribution in the Last Refugia in Beringia, Second World of Elephants Congress, (Hot Springs: Mammoth Site, 2005), 195.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu