San Martin Tourskoaren eliza (Frómista)
San Martin Tourskoaren eliza (gaztelaniaz: iglesia de San Martín de Tours) Frómistako eliza erromanikoa da, Tierra de Campos eskualdean dagoena.[1]
San Martin Tourskoaren eliza (Frómista) | |
---|---|
![]() Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Palentziako probintzia |
Udalerria | Frómista |
Koordenatuak | 42°16′00″N 4°24′25″W / 42.266715°N 4.406932°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1100 |
Izenaren jatorria | Martin Tourskoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Palencia (en) ![]() |
Izena | Martin Tourskoa |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Harlandua |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-1326 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000066 |
|
XI. mendean Munia Gaztelakoa kondesak hala eskatuta eraikia[2][3], Erdi Aroan zenbait aldiz eskuz aldatu zen.
1894an Espainiako gobernuak Bien de Interés Cultural izendatu zuen[2] eta 2015ean UNESCOk Donejakue Bidearentzat egindako zerrendan sartu zuen.
Historia
aldatuXI. mendearen bigarren erdian eraiki zuten. XV. mendean dorre bat gehitu zitzaion zinborioaren gainean, kanpandorrea izateko. Beste gela batzuk ere gehitu zitzaizkion, sakristia izateko. Hurrengo mendeetan eraikina kaltetuz joan zen.
XIX. mendean itxi egin zuten, gurtzarako egokia ez zela eta. Horren ondoren, ganga eta horma zati batzuk erori zitzaizkion.
XX. mende hasieran konponketa lanak egin zizkioten, Manuel Anibal Alvarez Amoroso arkitektoaren gidaritzapean. Honek, hasierako itxura bueltatu zion, mendeetan zehar gehitutako elementuak kenduz. Kaltetutako kapitelak eta hagaburuak Palentziako Arkeologia Museora eraman zituzten, eta haien ordez erreplikak ipini zituzten. Konponketak 1904an amaitu ziren.
Ezaugarriak
aldatuNabeek altuera txikia dute. Zinborio oktogonal bat dauka gurutzaduraren gainean. Aurrealdean bi dorre zilindriko ditu, atariaren albo banatan. Hiru nabeek kanoi-gangak dituzte, eta erdikoa zabalgoa da, eta garaiagoa. Nabe bakoitzaren amaieran abside erdizirkular bana dago.[3]
Hormetan leiho gutxi dauzka. Absideetan eta alboetan dituen leihoak erdi puntuko arkuak dira. Ateen eta teilatuaren aterpean 300 irudi baino gehiago ditu, animaliak, pertsonak edo izaki mitologikoak irudikatuz. Aipagarriak dira xake taula itxurako apaingarriak, teilatuen azpian ageri direnak.
Horma bakoitzean ate bana dauka. Guztira, lau. Kontrahormak ere ageri dira.
Barrualdean apaingarri gutxi dago. Aipagarriak dira zutabeetako kapiteletako irudiak (batzuk berreraikiak dira). Hauetan landareak, animaliak edo kontakizunak agertzen dira (adibidez, Adam eta Ebari buruzkoak edota azeriaren eta belearen alegiari buruzkoak).[2]
Argazki galeria
aldatu-
Teilatuaren azpiko xake taula itxurako irudiak eta hagaburuak
-
Habeak barrutik ikusita
-
Zinborioa barrutik ikusita
-
Maketa honetan ikus daiteke nola zegoen eliza konponketen aurrretik
Erreferentziak
aldatu- ↑ José Maiso; J. Ramón Lagunilla. (2010). San Zoilo de Carrión en el origen del románico pleno. El románico de las donnas. ISBN 978-84-613-9059-5.
- ↑ a b c «San Martín de Tours | Palencia Turismo» www.palenciaturismo.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Iglesia de San Martín de Frómista» Portal de Turismo de la Junta de Castilla y León (Noiz kontsultatua: 2023-04-06).
Kanpo estekak
aldatu- Bisita birtuala
- Bisita birtuala: elizaren egoera konponketak egin aurretik
- (Gaztelaniaz):"Eliza bisitatzeko informazioak".
- (Gaztelaniaz): "San Martín de Frómista, hito del Camino de Santiago" Patriomonio histórico de Castilla y León aldizkarian, V. urtea, 18 zk.
- (Gaztelaniaz):San Martín de Frómista Consumer aldizkarian.
- (Gaztelaniaz):Frómistaren Udala webgunea.
- (Frantsesez):"Terres-romanes"-San Martín de Frómista
- (Gaztelaniaz): San Martín de Frómistaren argazkiak.
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |