Ireki menu nagusia
Valentziako katedraleko zinborioa kanpoaldetik

Zinborioa edo zinborrioa gurutzadura estaltzeko eraikitzen den dorre zilindriko edo oktogonala da, gehienetan argi sarrerez hornitua (leihoak, beirateak, argizuloak).

Ez da bakarrik arkitektura erlijiosoan erabiltzen, tenpluetan gehien erabiltzen den arren. Transeptuaren zabaleraren arabera, gurutzadura karratua izan daieke, edo laukiluzea. Edozein kasutan bere lau aldeak, toru formako arku banakin osatuak daude, hauen gainean zinborioa altxatzen delarik. Hau, oinplano zirkular edo oktogonalekoa denez, gurutzadura karratua edo laukiluzea den bitartean, behar bezalako eustea egiteko, azken honen lau erpinetan beste hainbeste egitura atal gangatuak jartzen dira, hiruki esferiko forman, kasu honetan petxina deritzelarik, edo harresiz kanpoko mentsula forman, non tronpa deitzen diren. Zinborioa, bere astuntasuna arintzen duten eta goikaldeko argiztapena mesedetzen duten argizulo edo zuloen bidez sartua doa.

GaleriaAldatu