Kultura Intereseko Ondasun (Espainia)

Espainiar estatuko babeserako figura juridikoa
Bien de Interés Cultural (Espainia)» orritik birbideratua)

Kultura Intereseko Ondasun (KIO)[1] (gaztelaniaz: Bien de Interés Cultural, BIC) Espainiako figura juridiko bat da, ondare higiezinen zein higigarrientzat, historia, arte, hirigintza, etnografia, zientzia, paleontologia, arkeologia, teknika edo gizarte balio berezia duten kultura ondasunak babesteko helburua duena. Ondare dokumental eta bibliografikoa, aztarnategiak eta gune arkeologikoak eta balio artistikoa, historikoa edo antropologikoa duten gune naturalak, lorategiak eta parkeak ere BIC gisa deklaratu daitezke.

2022. urtea 17.819 ondasun higiezin zeuden inskribatutako Interes Kulturaleko Ondasun gisa. Inskribatutako ondasun higigarria, bestalde, 22.354 ondasun izendatu zifren KIO (BIC)[2].

Herrialde, nazioarte mailako erakunde eta herrialdez azpiko lurralde-erakunde askok garatu dute legedia euren kultura ondarea babesteko. UNESCOk, adibidez, Gizateriaren ondare izendapenak deklaratzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan, halako ondasunei buruzko legediak Espainiako BIC figura juridiko honetan oinarrituak daude. Ipar Euskal Herrian aplikatzen den Frantziako figura juridiko baliokidea, berriz, monumentu historikoa (MH) da.

BIC izendapena duten ondasun moten adibide batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Espainiako Ondare Historikoaren Legea. (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Anuario de Estadísticas Culturales 2023 | Principales resultados.» Anuario de Estadísticas Culturales (Gobierno Español. Ministerio de Cultura.): 36..
  3. (Gaztelaniaz) «Urbanismo» Patronato de la Alhambra y Generalife (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu