Ganga (arkitektura)
Ganga arku itxura duen eraikuntza-elementua da, bi hormen edo hainbat zutaberen arteko espazio bat estaltzeko erabilia. Gangak beherantz eta kanporantz egiten du indarra, arku baten antzera, eta kontra-indarra behar dute aurre egiteko. Ganga lurpean badago, lurrak berak egiten du kontra-indarra. Lurretik kanpo badago, hainbat elementu erabili daitezke kontra-indarra lortzeko, hormabularrak edo ostiko arkuak adibidez.
Ganga mota sinpleena kanoi ganga da, gehienetan itxura erdi-zirkularra duena. Berez, kanoi-ganga arku jarraitu bat da, arkuaren diametroa baino handiagoa den luzera badu. Arku bat eraikitzean bezala, aldi baterako euskarri bat ezarri behar da, zinbria izenekoa, giltzarria ipini arte ez baita bakarrik eusten. Gangak atal bakarrean edo dobelak erabiliz eraiki daitezke, material ugaritan: adreiluz, harriz, altzairuz, hormigoiz eta abar.
Historian zehar, ganga garrantzi handiko elementua izan da, espazio handiak estaltzeko era bakarra baitzen, baina hormigoiaren eta altzairuaren garapenarekin garrantzia galduz joan du baoburudun edo esekitako egituren kaltetan. Hala ere, egun hormigoi armatuzko gangak sarritan erabiltzen dira ingeniaritza zibilean, batez ere tunelak eta galeriak eraikitzeko.
Ganga motak
aldatuGanga izuna
aldatuArku izun batek, luzerako ardatzean proiektatzean, ganga izun bat ematen du. Arku izuna bezala, hurbilduz doazen harlandu edo harlangaitz ilaraz osatua dago, eta ezdobelaz. Horregatik, ez da da benetako ganga eta leihoburuen antzera funtzionatzen du.
Ganga izuna arkitektura megalitikoan, maian eta hilobi mizenikoetan (Atreoren altxorran esaterako) erabili izan da.
Kanoi ganga
aldatuGainazal zilindroerdiko ganga da, geometrikoki sortzaile zirkuluerdiak eta zuzentzaile zuzenak sortua. Batez ere espazio luzeak estaltzeko erabili izan da, hala nola elizetako nabeak. Erromatar arkitekturan eta erromanikoan erruz erabili da.
Kanoi gangaren zuzentzailea zuzena izan beharrean zirkularra bada, eraztun ganga[erreferentzia behar] izena hartzen du eta deanbulatorioetan erabili izan da.
Ertz ganga
aldatuPerpendikularrean gurutzatzen diren bi kanoi gangek eratzen dute. Puntu erdiko bi arku oinarri hartuta eratzen da. Intersekzio lerroak edo ertzak elipse arkuak dira, goiko erpinean gurutzatzen direnak.
Gurutzatzen diren bi gangak berdinak badira, estalitako espazioa laukia da. Bi gangak zabalera desberdinekoak badira, estalitako espazioa laukizuzena da.
Luneto edo ilargixka ganga
aldatuFletxa desberdineko bi kanoi gangak eratutako ertz ganga mota da.
Ganga apaldua
aldatuGangaren fletxa hutsarte erdia baino txikiagoa denean, hau da, kanoi ganga kirkuluerdikoa baino baino apalagoa dena.
Gurutze ganga
aldatuEgitura funtzioa duten arku edo nerbioz osaturiko ganga mota da. Nerbioen arteko tarteak betegarri estaltzen dira. Nerbioen itxura eta antolaketa askotarikoa eta oso konplexua izan daiteke.
Ganga esferikoa edo kupula
aldatuGangatzat hartzen da, geometrikoki kanoi ganga bat bere buruaren inguruan biraka eratzen delako. Gehienetan esfera-erdi itxura da, baina egitura sistema honek beste hainbat itxura izan dezake. Horma zirkular edo zutabeen gainean eusten da.
Labe ganga
aldatuEsfera laurdenak osatua da, hau da, kupula erdia. Proiekzio bertikala eta horizontala zirkuluerdiak dira eta, hortaz, absideak eta exedrak estaltzeko da egokia. Erromatar arkitekturan eta erromanikoan askotan erabili izan da.
Ganga trenkatua
aldatuKarratu baten lau aldeak eratzen dituzten planoen proiekzioak perpendikularki ebakita geratzen den esferaerdiko ganga da. Espazio karratuak estaltzeko balio du eta plano bertikalekin elkartzen erdi puntuko arkuak eratzen ditu.
Gangaren osagaiak
aldatu- Euskarriak: ganga eusten den zutabe edo horma zatia.
- Abiapuntuak: ganga eratzen duten arkuena.
- Dobelak: ganga edo honen arkuak osatzen duten ataletako bakoitza.
- Giltzarria: ganga edo arku nagusia ixten duen erdiko dobela.
- Salmerrak: gangaren abiapuntuko dobelak.
- Nerbioak: ertzak eratzen dituzten arkuen dobela independenteak.
- Betelana: nerbioen arteko tartea eratzen duen ganga atala
- Horma frontala: gangaren zati irekiak ixten duena.
- Lunetoa: beste ganga batek gangan sortzen duen irekiunea.
- Ganga atala: ganga txikiagoek eratutako ganga nagusiaren elementu bakuna.
Neurriak
aldatu- Hutsartea: euskarrien edo abiapuntuen arteko distantzia.
- Fletxa: abiapuntutik giltzarrira dagoen distantzia (garaiera).
- Lodiera: gararen estradosaren eta intradosaren arteko distantzia.