Saint-Raymond museoa

Akitaniako Tolosako museo arkeologikoa

Saint-Raymond museoa, edo Tolosako Arkeologia Museoa, antzina Musée des Antiques izena zuena, Tolosako museo arkeologikoa da. 1892an ireki zen eta XVI. mendeko Saint-Raymond unibertsitate eskola zaharraren eraikinean dago. Done Saturdi basilikatik hurbil dago.[1] Protohistorian hasi eta Erdi Arora arte iristen den bilduma arkeologiko gordetzen eta erakusten du, batez ere erromatarren aurreko garaikoa piezak, erromatarrak eta paleokristauetakoak.

Saint-Raymond museoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia
Frantziako udalerriTolosa Okzitania
Arkitektura
Deskribapena

Antzinateko akitaniar edo euskal izenak dituzten erromatar garaiko idazkun multzo garrantzitsua du.

Eraikinaren historia aldatu

Hasieran, leku hartan, IV. mendeko hilerri edo nekropoli kristaua egon zen, Done Saturdiren hilobira eramaten zuen bide erromatarraren bi aldeetara hedatzen zena. Done Saturdi, Tolosako[2] lehen gotzaina izan zen, eta gaur egun berari eskainitako basilikatik gertu hilobiratu zuten.

1075-1080 urteetan, gaur egungo eraikinaren lekuan, Santiago bidea egiten zuten erromesentzat eta pobreentzako ospitale bat sortu zuen Raymond Gayrardek Tolosako kondeek ordaindu zuten.

Hiltzean, 1120 inguruan, Raymond Gayrard San Juan kaperan lurperatu zuten, San Raymondeko kapera izena hartu zuen ospitalearen ondoan, 1122. urtean.[2]

Done Saturdiko abadeak hala erabakita, XIII. mendean unibertsitatea sortu zenean, Saint-Raymond ikastetxe bihurtu zen, Tolosako Unibertsitateko ikasle pobreentzat erreserbatua, eta Frantziako Iraultzara arte eutsi zion eginkizun horri.

XIII. mendearen amaieran sute bortitz baten ondoren, Martin de San Andresek, Carcasonako gotzainak, leku berean berreraiki zuen. Gaur egungo eraikina, 1523koa, Louis Privat igeltsero-artisauak egina da, urte batzuk geroago Jean de Bernuyren y jauretxea egingo duena, hain zuzen. Martin de San Andres, ikastetxeko priorea zena zenak eta haren aita, Pierre de Saint-Andrék, finantzatu zuten hein batean. Beheko solairuan, tximinia handi bat zuen, harrera-gela eta jantokia zen eta lehenengo solairua ikasleen geletarako egokitu zen. Iraultzan, eskola bertan behera utzi zituzten, ikastetxea gobernatzen zuen erakunde desagerrarazi ondoren.[2]

Tolosako hiriak 1836an erosi zuen, hainbat eginkizunetarako, hala nola ukuiluetarako eta kuarteletarako. 1852-1853an, Done Sernin plaza birmoldatzen ari zela, museoa dagoen eraikinak baino ez zion eraispenari ihes egin, nahiz eta orduan oso degradatua egon, Alexandre Du Mège, Prosper Merimée eta Eugène Violet-le-Duc-en esku-hartzeari esker.

1868 eta 1871 bitartean, Eugène Violet-le-Duc-ek zaharberritu zuen. Kapera eraitsiaren aztarnak kendu zituen, eta laugarren angelu-dorretxo bat eraiki zuen; barruan bi horma erantsi zituen, eta almenadun tximinia ugari gehitu, multzoaren Erdi Aroko itxura nabarmentzen dutenak.[3] Etxe neogotiko bat ere eraiki zuen eskolako patio zaharrean, lorategi bihurtuta zegoena. Eraikina, orduan, Done Saturdiko basilikaren presbiterioa izango da 1890eko abuztuaren 20ra arte. Egun horretan, Hiriak monumentua berreskuratu nahi izan zuen bertan Lan Poltsa edo "Akademia eta Jakintsuen elkarteak" jartzeko, baina azkenean museo bat jartzea erabaki zen.[2]

Foix Eskolarekin eta Périgordeko Ikastetxearekin batera, Erdi Aroaren amaierako Tolosako unibertsitate-arkitekturaren testigantza bakanetako bat da.

Tolosako bildumen transferentziak eta banaketa aldatu

  • 1892: Agustindarren Museoan kontserbatutako monumentu-lanak eta San Raymondeko Museoan gordetako objektu txikiak bereizi ziren.
  • 1931: bilduma etnografikoa Tolosako museora transferitu zen.
  • 1950: antzinako hilarrien bildumak Agustindarren Museotik Saint-Raymondeko Museora lekualdatu ziren.
  • 1961: Merovingiar aldiaren ondorengo bildumak Paul-Dupuy museora eraman ziren.

Bildumak aldatu

Bildumen eraketa aldatu

Jatorri-funtsa Zientzia, Inskripzio eta Letren Errege Akademiak eta Pintura, Eskultura eta Arkitekturako Errege Akademiak eratutako bildumetatik dator. Bilduma horiek iraultzarekin konfiskatu ziren 1793an Errepublikaren Behin-behineko Museoa sortzeko, Agustindarren komentuan kokatua. 1826 eta 1830 artean Alexandre Du Mège-k zuzendutako indusketetan Chiraganeko hiri erromatarrean aurkitutako eskulturek osatu zuten Antzinakoen Museoa, klaustroko galerietan atonduta. 1832tik aurrera Du Mège bertako kontserbadore bihurtzen da. Ikusleek Enperadoreen galerian eta Venusen galerian zehar multzo nabarmen eta bakarra aurki dezakete, eta Louvrekoarekin baino alderatu ezin zitekeena garai hartan.

1831n sortua, Frantziako Hegoaldeko Elkarte Arkeologikoak museoaren biulduma asko aberastu zuen pieza garrantzitsuak (Fenouilleteko torkeak, Béziersen erretratuak...) erosteko aukera emanez, edota jaso zituen dohaintzak eskaintzen edo uzten. 1893an bilduma garrantzitsu bat laga zion hiriari errenta baten trukean.

 
Jupiter tximisatrakin, 2014ko erosketa.

Bildumagileei esker, halaber, museoa aberastu egin zen Antoine Bibent-en dohaintzekin (Pompeiako objektuak) 1831n, Clarac-eko kondearen dohaintzekin (pitxer grekoak eta etruskoak) 1843an, Edward Barry-ren dohaintzekin (brontze txikiak) eta 1862an Estatuak gordailuan utzi zuen Campana bildumaren zati batekin.

Erosketa asko XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran egin ziren.

Jules Fourcade kontserbatzaileak Tolosako burdinezko-pieza asko erosi zituen.

1961etik aurrera, Robert Mesureten zuzendaritzapean, bildumetan zenbait mugimendu egin ondoren, museoa arkeologian espezializatu zen, eta Tolosako Antzinakoen Museo bihurtu zen.

Eskualdeko arkeologia-zerbitzuak egindako indusketek bildumak handitzen lagundu zuten neurri handi batean, 1980-1990 urteetan.

Protohistoriako bildumetatik milagarren urtera aldatu

Bilduma protohistorikoa aldatu

Protohistoriarako, museoak Brontze Aroko eskumuturrekoak, fibulak eta aizkorak ditu, Burdin Aroko Fenouillet eta Lasgraiako urrezko torkeak ditu, eta are zehatzago,Volques Tectosagesen leinukoena. Gianerako Burdin Aroko gainerako bildumak Cluzel, Estarac eta Vièlha Tolosako guneetatik datoz.[4]

Mediterraneoko zibilizazio asko daude islatuta: Zipreko eta Etruriako piezak, pitxer grekoak eta italiarrak, VIII. mendetik I.medera bitartekoak, eta terrakota helenistikoak, espazio faltagatik erakusketa iraunkorreko aretoetan ikusten ez direnak.

Bilduma grekoa eta etruskoa aldatu

 
Velletri motako Atenearen estatua txikia.

Zeramika, terrakotazko eskulturak eta K.a. VI. eta K.o. II. mendeetan ekoiztutako txanponak ditu osagai nagusi. Etruria eta Italiako hegoaldean XVIII. eta XIX. menden egindako indusketetatik datoz, eta sarritan ez daukagu aurkikuntzaren testuinguru arkeologikoa.

1831n, Antoine Bibent arkitekto tolosarrak Napolin eta Ponpeian bildutako antigoaleko gauzen bilduma erosi zuen.

1843an, Alexandre Du Mège-ren bidez, Louvre museoko antigoaleko gauzen kontserbadorea izan zen Clarac kondearen antigoaleko gauzen kabinetea erosi zuen, (mila eskultura baino gehiago, brontze txikiak, jarroi etruskoak eta grekoak), museoko bilduma grekoen %30 inguru ordezkatzen dutenak. Multzo honetan Clarac-eko kondeak erositako Edme-Antoine Durand zaldunaren bildumaren zati bat sartzen da.

1848an, Edward Barryk, Tolosako Letren Fakultateko historia-irakasle eta bildumagileak, Lucien Bonaparte Caninoko printzearen antigoaleko gauzen bildumako hamaika ontzi etrusko erosi zituen Tolosako Museoarentzat.

1874 eta 1877 artean, hiriak Edward Barryren bildumako zenbait lote erosi zituen, bildumagileek eskuratutako brontzezko irudiak barne, edo aurkikuntza arkeologikoetan edo bidaietan eskuratutakoak ere.

1862an, Estatuak gordailuan bidali zuen Giovani Pietro Campanaren bildumaren zati bat, 1861ean Napoleon III.aren aginduz erositakoa, eta horien artean 47 pitxer, Macroni egotzitako kopa.

1989an Sevingo Théodore bildumako lau pitxer greko erosi ziren salmenta publikoan.

Erosketa eta eskuratze horien guztiekin emaitza zeramika grekoaren bilakaeraren multzo adierazgarri bat da, Korinto, Ática edo Grezia Handiko ekoizpen-zentroetako hainbat forma eta erabileratako pitxarrez osatua baitago.

Eskulturak, batez ere, 1895 eta 1969ko Louvre Museotik datozen gordailuak dira.

Numismatika grekoaren bilduma, Tolosako Zientzia, inskripzio eta letren Tolosako Akademiak 1847an gordailuan emandako Charles Clement Martin de Saint-Amanden txanpon-bildumatik datoz.

Edward Barryren hil ondoren, bere bildumako antzinako balantzako pisu batzuk eskuratu zituen hiriak 1890ean.

Erromatar bilduma aldatu

Museoak bilduma erromatar garrantzitsua du: apaindutako olio lanparak, zigiludun zeramika (terra gilillata), Montans eta La Graufesenqueko zeramika, brontzezko giltzak eta irudiak, Inperio Erromatarraren amaierako mosaikoak probintzia hauetan: Sigognac, Granéjouls, San Rusticio eta Saint-Pierre-des-Cuisines, harrian eginiko idazkun ugari eta botozko aldareak.

Busto erromatarren bilduma aberatsaren zati bat Charigan (Martres-Tolosane) herriaren hondarretan aurkitu zuten, eta beste zati bat Béziersen,1844an. Louvre[5] museoak bakarrik dauka erromatar bustoen bilduma garrantzitsuagoa Frantzian. Enperadoreen eta haien familien erretratu ugari ditu, baina baita magistratu, militar, gizon, emakume eta identifikatu gabeko haurrenak ere. Chiraganeko hiribilduaren aurkikuntzek Herkulesen lanen erliebeak, greko-erromatar jainko eta jainkosen estatua eta bustoak ere biltzen dituzte.

Antzinako euskal izenak dituzten epigrafeak aldatu

Akitanierazko jende izenak edo jainko-jainkosen izenak dituzten idazkun gehienak Pirinioez iparraldera aurkitu dira, Akitanian hain zuzen, eta horietako batzuk, museo honetan daude ikusgai.

Numismatika aldatu

Txanponen-bildumak 11.000 txanpon baino gehiago ditu, galiarrak, greziarrak, erromatarrak, bizantziarrak eta Erdi Arokoak. Tolosako Zientzia, Inskripzio eta Letren Akademiak Hiriko Museoari eman zion 1847an, eta Charles Clemente Martin de San Amand-en bilduma paregabea eta museoaren funtsaren sorrera izan zen, batez ere 1752an Ariège-n aurkitutako Santa Suzanneren altxor monetarioaren aleei esker

Ernest Roschach-en zuzendaritzapean, 1892 eta 1898 bitartean, bilduma nabarmen zabaldu zen txanpon gehiago eskuratuz. Horietako gehienak tokian bertan aurkitu ziren: Goutrens (Aveyron), Causé (Tarn eta Garona), Cuzance (Lot), edo Tayac (Cazuloise) herrietan aurkitutako altxorrak. Greziako txanponak, bereziki, Parisko Rollin eta Feuardent salmenta-etxean erosi ziren aldi berean. Greziar aldiko multzoa 1907an osatu zen, Gustave de Clausaderen bildumaren zati bat eman baitzuen. Emmanuel Delorme, Émile Cartailhac eta Ernest Roschach-en dohaintzek ere txanpon-multzoa aberastu zuten.

1950ean, hiriko museoen bildumak berrantolatzean, txanponen bilduma bitan banatu zen, eta antzinako monetak bakarrik gorde ziren Saint-Raymond museoan. Michel Labroussek dominaren sailkapena egin zuen Robert Mesureten zuzendaritzapean.

1976an, tokiko txanpon-altxorren aparteko bi multzok nabarmen aberastu zuten: Séviac herriko (Gers) merobingiar amaierako 17 tier txanpon eta Dunesen (Tarn eta Garona) aurkitutako gurutzeko 490 txanpon galiar.[6]

Bilduma paleokristaua aldatu

Bilduma paleokristauak eta Erdi Arokoak eskulturak, inskripzioak, lanparak, pitxer liturgikoak, zeramika, bitxiak, fibulak eta plakak, azken horiek bisigotikoak, Lauragais motakoak eta Ariège motakoak. Sarkofago paleokristau asko ere gordetzen ditu museoak, besteak beste, Saint-Clairen hilobia, haur batentzat.

Museografia aldatu

Jatorrizko museografia 1892an aldatu

Bildumak sei aretotan banatzen dira, bi solairutan banatuta.[7]

Museografia 1999tik aurrera aldatu

1990eko hamarkadako berritze-lanen ondoren, museoa ia Tolosa erromatar eta paleokristauari eskainia da, eta haren erakusketa-espazioak lau solairutan sakabanatzen dira. Sotoa eta bigarren solairua jendearentzat irekita daude eta lehen dik dauden bi solairuei erantsita daude.

Bigarren eta azken solairua erromatarren aurreko eta erromatarren garaiko Narbonese probintzian zegoen Tolosari eskainia dago.[8] Lehen pisuan, Chiragan hirian aurkitutako eskultura erromatarren bilduma dago.[9] Beheko solairuan aldi baterako erakusketak daude antzinako "tinel" zen aretoan, ikasle-elkartea biltzen zen ohorezko aretoan. Azkenik, sotoan nekropoli paleokristaua dago, antzinatearen amaieran garatua, Saturdi Tolosakoaren gorputza, sarkofagoak eta ehorzketak gordetzen dituen lehen basilikaren inguruan, baita karezko labe bat ere.[10]

Beste misio batzuk aldatu

Bere bildumen balorizazioaz gain, Saint-Raymond Museoak gune arkeologikoak eta monumentu historiko bat kudeatzen ditu:

Oharrak eta erreferentziak aldatu

  1. Site du musée : Un musée dans un monument historique
  2. a b c d Claudine Jacquet. (février 2017). «L'Histoire du musée Saint-Raymond» Le Jardin des Antiques: 20-21..
  3. Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. PA00094508. .
  4. Voir sur persee.fr.
  5. Daniel Cazes. (1999). «Le musée Saint-Raymond, musée des Antiques de Toulouse, rouvre ses portes» Revue du Louvre (3): 24-27...
  6. Vincent Geneviève. (2001). «La collection numismatique du musée Saint-Raymond à Toulouse» Compte-rendu 48, International Numismatic Council: 60-65...
  7. Ernest-Humbert Guitard. (1949). «Le Musée Saint-Raymond» Haut-Languedoc et Gascogne d'hier et d'aujourd'hui: 192-194..
  8. Tolosa en Narbonnaise. ..
  9. La villa romaine de Chiragan. ..
  10. Nécropoles. ..

Bibliografia aldatu

  • Claudine Jacquet. (otsaila 2017). «L'Histoire du musée Saint-Raymond» Le Jardin des Antiques (60): 20-30..
  • L'Essentiel des collections. Musée Saint-Raymond, Toulouse, Musée Saint-Raymond, 2011, 63 or. (ISBN 978-2-909454-31-3 et 2-909454-31-2)
  • «Tolosa. Saint-Raymond Museoa, Toulouseko Antikoen Museoa», in Robert Sablayrolles (koordinazioa) eta Marie-Laure Maraval, Midi-Pyrénéesen gida arkeologikoa. 1.000 av. J.-C. - 1000 ap. J.-C., Fédération Aquitania, Bordeaux, 2010, ( ), 368-398 or.ISBN 2-910763-18-8
  • Daniel Cazes, Le Musée Saint-Raymond, Paris, Somogy, 1999, 190 or. (ISBN 2-85056-345-5)
  • Daniel Cazes. (1999). «Le musée Saint-Raymond, musée des Antiques de Toulouse, rouvre ses portes» Revue du Louvre (3): 24-27..
  • Michel Roquebert, Rues tolosanes, Toulouse, Privat, 1994, 188 p. (ISBN 2-7089-9041-1), 155-156 orr.
  • Daniel Cazes, Le Musée Saint-Raymond 1892-1992, Toulouse, Musée Saint-Raymond, 1992, 55 or. (ISBN 2-909454-00-2)
  • Fernand Cousteaux et Michel Valsiguié, Les Musées de Toulouse vus par leurs conservateurs, Drémil-Lafage, D. Briand, 1989, 315 or. (ISBN 2-903716-15-3)
  • Jacqueline Labrousse. (otsaila 1973). «Au musée Saint-Raymond» L'Auta (393): 46-50..
  • (Frantsesez) Julien Pierre; Eugène-Humbert Guitard. (1968). «Les momies se vengent-elles ? : M.-Th. de Saint-Paul, Quelques explications médicales aux "vengeances" de momies» Revue d'histoire de la pharmacie (199): 218-220..
  • Zuz: Ernest-Humbert Guitard, Haut-Languedoc & Gascogne d'hier et d'aujourd'hui, Nice, Editions Folkloriques Régionales de France, 1949, 309 or., 192-194 orr.
  • Raymond Corraze, Le Collège Saint-Raymond, Toulouse, L'Auta, 1944, 28 or. (on-line irakur daiteke)
  • André Aymard. (1943). «À propos de quelques monnaies romaines du Musée Saint-Raymond» Mémoires de la Société archéologique du Midi de la France 20: 1-38..
  • André Aymard. (1943). «Charles-Clément Martin de Saint-Amand. Note complémentaire» Mémoires de la Société archéologique du Midi de la France 20: 249-256..
  • Henri Ramet, Histoire de Toulouse, Toulouse, Librairie Tarride, 1935 ?, 922 or. (on-line irakur daiteke), p. 890-891
  • Jean-Mamert Cayla et Cléobule Paul, Toulouse monumentale et pittoresque, Les Editions du Bastion, 1983 (reprint de l'éd. de 1842), 252 p. (on-line irakur daiteke), 91-92 orr.

Kanpoko loturak aldatu

  • Les collections du musée Saint-Raymond, base nationale Joconde, Pop, la plateforme ouverte du patrimoine
  • Palladia, portail collaboratif des collections du musée Saint-Raymond
  • Les sculptures de la villa romaine de Chiragan, Pascal Capus, les catalogues numériques du MS
  • Muséofile
  • International Standard Name Identifier
  • Bibliothèque nationale de France (données)
  • Système universitaire de documentation
  • Bibliothèque du Congrès
  • Gemeinsame Normdatei
  • Bibliothèque nationale d’Espagne
  • Bibliothèque nationale d’Israël
  • Base de bibliothèque norvégienne
  • WorldCat
  • Les collections du musée Saint-Raymond, base nationale Joconde, Pop, la plateforme ouverte du patrimoine
  • Palladia, portail collaboratif des collections du musée Saint-Raymond
  • Les sculptures de la villa romaine de Chiragan, Pascal Capus, les catalogues numériques du MSR