Gala Plazidia
Gala Plazidia (latinez: Aelia Galla Plazidia) (Konstantinopla, 388/392 – Erroma, 450eko azaroaren 27a) Antzinako Erromako enperatriza izan zen.
Gala Plazidia | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 386 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Erroma, 450eko azaroaren 27a (63/64 urte) | ||
Hobiratze lekua | Gala Plazidiaren mausoleoa | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Teodosio I.a Handia | ||
Ama | Gala | ||
Ezkontidea(k) | Ataulfo Konstantzio III.a | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Teodosiar leinu | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Biografia
aldatuTeodosio I.a Handiaren alaba eta Honorio enperadorearen arreba zen. 410ean, bisigodoek Erroman sartu zirenean bahitu zuten, eta 414an haien errege Ataulforekin ezkondu zen Narbonan. Hurrengo urtean Ataulfo hil zuten, eta Gala Plazidia erromatarrei itzuli zieten. 417an Konstantzio III.a izango zenarekin ezkondu zen. Hura hil zenean, bere seme Valentiniano III.a enperadoretzat onarrarazi zuen eta, hura adin txikikoa zela, bera izan zen enperadoreordea. Aldi hartan eta semea enperadore zela ere, eragin handia izan zuen. Eliza kristauaren aldekoa zen, eta Leon I.a aita santuari Eutikeren heresiaren aurka lagundu zion. Ravennan eliza asko eraikiarazi zituen, horien artean Gala Plazidiaren mausoleoa deiturikoa, lehen garaiko bizantziar mosaiko ederrak gordetzen dituena.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gala Plazidia |