Tolosako Done Saturdi basilika
Done Saturdi basilika (frantsesez: basilique Saint-Sernin) Okzitaniako Tolosan dagoen santutegia da. Eraikuntza honen helburua Done Saturdi Tolosakoaren erlikiak gordetzea izan zen, Tolosako lehen apezpikua izan zena, 250an martiri bilakatutakoa. Erdi aroko mendebaldeko erromesen jomuga nagusienetako izan zen, IX. mendetik Frantses Iraultza bitarte kalonje komunitate batek zaindu zuen. Europan gordetzen den eliza erromaniko handienetakoa da, Alemaniako Spirako katedralarekin batera.
Tolosako Done Saturdi basilika | |
---|---|
Basilica de Sant Sarnin | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Monumentu historikoa | |
Donejakue bideak Frantzian | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Okzitania |
Departamendua | Garona Garaia |
Frantziako udalerri | Tolosa Okzitania |
Koordenatuak | 43°36′31″N 1°26′32″E / 43.608485°N 1.442126°E |
Historia eta erabilera | |
Jabea | municipality of Toulouse (en) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Tolosako artxidiozesia |
Izena | Zernin Tolosakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | Arte erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 868-045 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Mérimée ID | PA00094524 |
Webgune ofiziala | |
|
Saturdi, garai hartan kristau komunitateko burua Tolosan, apaiz paganoek atxilotu zuten 250eko azaroaren 29an Kapitolio zaharraren oinean (gaur egungo Esquirol plaza). Kristautasunari uko egiteari eta Jupiterri (zezena) gorazarre egiteari uko egin zion. Horregatik zezen bati soka batekin lotu eta arrastaka eraman zuten hiriko kaleetan barrena gaur egun basilika dagoen lekuan soka hautsi zen arte. Bi neska gaztek Done Saturdi hor bertan lurperatu zuten. Zezena Klaustroaren kaletik igaro zen, eta horregatik kaleari izena aldatu eta Rue du Taur (zezenaren kalea) jarri zioten.
Basilikak 260 kapitel erromaniko gordetzen ditu[1] eta hegoaldeko arkitektura erromanikoaren ikurra da. Tolosak Done Jakue bideko erromes ugariren bisita jasotzen zuen eta bertatik San Saturninoren erlikiak ondratzera pasatzen ziren.
Basilika hau UNESCOren gizateriaren ondarea da 1998tik.[2]
Historia
aldatuAurretik zegoen V. mendeko kapera txiki geratu zenez, basilika berria eraiki zuten XI. mende amaieran. Ez dakigu noiz hasi ziren obrak, baina 1096a baino lehenago izan zen.[3]
Garai gotikoan eta berpizkundean elizak erreforma batzuk eduki zituen. XIX. mendean ere erreformak egin zitzaizkion, baina XX. mendeko erreforma berriekin aurreko mendekoak ezabatzen ahalegindu ziren, elizaren lehengo itxurara bueltatzeko.[3]
XIX. mendean iparraldean zeuzkan klaustroa eta abadia bota egin zituzten.
Arkitektura
aldatuEliza gehiena adreiluekin eraikitakoa da. Gurutze formako oin planoa dauka.
Donejakue bidearekin lotutako beste eliza erromaniko batzuek bezala, eliza honek ere trantseptua dauka, eta baita deanbulatorioa ere. Alboko nabeen gainean tribunak ditu. Elizaren helburua ahalik eta erromes gehien sartzea zen, eta hauek santuen erlikiak ikustea deanbulatorioan, apaizek meza ematen zuten bitartean. Eliza mota hauei peregrinazio elizak deitzen zaie.[2]
Erdiko nabearen gainean kanoi gangak daude. Alboko nabeetan, aldiz, ertz gangak. Hauen gainean daude tribunak.
Eliza honek eskultura erromaniko garrantzitsuak dauzka. Deanbulatorioaren hormetan marmolezko zazpi behe-erliebe daude, Bernard Gilduinen tailerrean egindakoak.
Deanbulatorioak San Saturdiren hilarria inguratzen du. Absidioloak ere baditu, kapera txikietan errelikiak gordetzeko.
Kanpandorrea
aldatuGurutzaduraren gainean 64 metroko kanpandorre oktogonal bat dauka, 5 maila dituena. Azpiko hiru mailek arku erromanikoak dituzte eta XII. mendekoak dira. Goiko maila biak, aldiz, XIII. mendekoak dira. Dorreraren orratza XV. mendekoa da.
Eskulturadun ateak
aldatuAipatzekoak dira kanpoan dituen bi ate: Porte des Comtes eta Porte Miègeville. Bigarren honen tinpanoa erromanikoko zaharrenetarikoa eta ederrenetarikoa da.
Argazki galeria
aldatu-
Kanpandorrea
-
Porte Miègevilleko tinpanoa
-
Porte Miègeville
-
Porte Miègeville. Kapitela. Adam eta Eba paradisutik kanporatuak.
-
Erdiko nabea
-
Deanbulatorioko behe-erliebea
Erreferentziak
aldatu- ↑ Georges Duby, Jean-Luc Daval, La sculpture, ..., page 276
- ↑ a b (Frantsesez) mondial, UNESCO Centre du patrimoine. «Chemins de Saint-Jacques-de-Compostelle en France» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
- ↑ a b O'Reilly, E. B., 1921: How France Built her Cathedrals. London and New York: Harper and Brothers
Bibliografia
aldatu- O'Reilly, E. B., 1921: How France Built her Cathedrals. London and New York: Harper and Brothers