Prosper Mérimée
Prosper Mérimée (Paris, Frantzia, 1803ko irailaren 28a - Cannes, Frantzia, 1870eko irailaren 23a) frantsesezko idazlea, hizkuntzalaria eta arkeologoa izan zen.
Prosper Mérimée | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1803ko irailaren 28a | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Cannes, 1870eko irailaren 23a (66 urte) | ||||
Hobiratze lekua |
Cimetière du Grand Jas (en) ![]() | ||||
Familia | |||||
Aita | Léonor Mérimée | ||||
Ama | Anne Louise Moreau | ||||
Bikotekidea(k) | George Sand | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa |
Lycée Henri-IV (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak |
frantsesa errusiera gaztelania erromaniera latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak |
antropologoa, arkeologoa, historialaria, itzultzailea, politikaria, idazlea, eleberrigilea, margolaria, antzerkigilea eta Inspector general of the Historical Monuments (en) ![]() | ||||
Lan nabarmenak |
La Vénus d'Ille (en) ![]() Carmen Homme en Grande Bottes (en) ![]() Mateo Falcone | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza |
Frantses Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres Société de l’histoire de France (en) ![]() Société des antiquaires de la Morinie (en) ![]() | ||||
Izengoitia(k) | L' Auteur du Théâtre de Clara Gazul, Clara Gazul, Joseph Lestrange eta Hyacinthe Maglanovich | ||||
IMDb | nm0617737 | ||||
![]() |
BiografiaAldatu
1825ean argitaratu zuen lehen liburua, Théâtre de Clara Gazul (Clara Gazul-en antzerkia). 1834an, monumentu historikoen begirale izendatu zuten, eta 1853an, senatari izan zen. Espainiako eta Britainia Handiko tradizioak ongi ezagutzen zituen. Haren eleberrien artean ezagunena Chronique du règne de Charles IX (1829) izan zen. Baina sona handiagoa eman zioten eleberri laburrek edo nouvellek. Horietarik aipagarrienak dira:
- Mateo Falcone (1829, Nemesio Etxanizek euskaratua);
- Les âmes du purgatoire (1834, Purgatorioko arimak);
- La Vénus d'Ille (1837);
- Colomba (1840);
- Carmen (1845, Asun Garikanok euskaratua), Bizetek operarako egokitu zuena.
1885ean, Stendhal, ordurako hila zenari buruzko oroitzapen-liburu bat argitaratu zuen Notes et souvenirs izenburuarekin.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gaineraAldatu
- Karmen Etxalarkoa pastorala, 2017an Etxalarren antzeztua.