Piotr Wrangel

Pyotr Nikolaievitx Wrangel» orritik birbideratua)

Piotr Nikolaievitx Wrangel (errusieraz: Барон Пётр Николаевич Врангель; Novo-Aleksandrovsk, Errusiar Inperioa, egun Zarasai, Lituania, 1878ko abuztuaren 27agreg./abuztuaren 15ajul. - Brusela, 1928ko apirilaren 25a) errusiar jenerala izan zen.

Piotr Wrangel
Wrangel Pyotr 5.jpg
Bizitza
JaiotzaZarasai (en) Itzuli1878ko abuztuaren 15a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaBrusela1928ko apirilaren 25a (49 urte)
Hobiratze lekuaBelgrade New Cemetery (en) Itzuli
Brusela
Church of the Holy Trinity, Belgrade (en) Itzuli
Jugoslaviako Erresuma
Heriotza modua: pozoitzea
Familia
AitaNikolay Wrangel
LeinuaWrangel family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNikolaevskaya Cavalry school (en) Itzuli
Saint Petersburg Mining Institute (en) Itzuli 1901)
General Staff Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraImperial Russian Army (en) Itzuli
Zalditeria
GraduaQ4340309 Itzuli
teniente jeneral
maior jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Errusia-Japonia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa
kristautasun ortodoxoa
Alderdi politikoaArmada Zuria

Find a Grave: 80226126 Edit the value on Wikidata
Врангель Петр Ник. автограф 1920е.JPG

BizitzaAldatu

Errusiarren eta japoniarren arteko gerran parte hartu ondoren, Lehen Mundu Gerran borrokatu zen. 1917. urteko iraultza piztu zenean, [[Krimeako penintsula|Krimeara]a erretiratu zen eta sobietarren aurka jardun zuen Anton Denikinen gudarostearekin batean. Poloniarren eta sobietarren arteko gerra garaian, berriro antolatu zuen Krimean gudarostea (1920), Dnieper ibaiaren inguruak eraso zituen eta Ekaterinoslav (egungo Dnipro) eta Mariupol konkistatu zituen.

Poloniako gerra amaitu zenean, ordea, sobietarrek gogor ekin zioten Wrangeli eta honek Krimearantz egin zuen atzera. Gudaroste sobietarrak Perekopeko istmoa bereganatu zuenean, 120 gerra-ontzi bildu zituen eta aliatuen laguntzaz Konstantinoplarantz abiatu zen 135.000 pertsonarekin batean, 70.000 soldadu barne. 1921. urtean, Frantziak eta Ingalaterrak uko egin zioten Wrangeli laguntza emateari, baina 1925 arte ez zuen borroka eten. Urte horretan bere gudarosteko estatu nagusia desegin zuen, Jugoslaviatik irten zen eta Belgikara erretiratu zen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Wrangel