Pozoi

Pozoitze» orritik birbideratua)

Pozoia izaki bizidunekin kontaktuan jartzean gaixotasunak, lesioak edota heriotzak eragin ditzakeen substantzia toxikoa da. Substantzia hau egoera solido, likido edo gaseosoan egon daiteke. Difusio molekularrari esker, pozoidun konposatu askoek azkar zabaltzen dira ehun biologiko, aire, ur edo lurzoruan zehar.  Entropia printzipioa dela eta, kutsadura kimikoaren efektuak itzultzea zaila edo bideraezina izan daiteke kasu batzuetan.

EBk onartu ikurra, gai pozoitsuak antzemateko

Jatorria

aldatu

Pozoiek hainbat jatorri ezberdin izan ditzakete, besteak beste:

Pozoiketa

aldatu

Pozoiketa akutua zein kronikoa izan daiteke, mota ezberdinetako substantziak eraginda; naturalak edo sintetikoak, alegia. Xurgatu beharrean, ehuna suntsitzen duten konposatuei -lixiba, adibidez- konposatu korrosibo deitzen zaie.

Akutua

aldatu

Pozoiketa akutua da pozoi baten eraginpean egotea denbora tarte labur batez. Sintomak esposizioarekin batera gertatzen dira. Nerbio-sistemari eragiten dioten agenteak segundo gutxian geldiaraz daitezke. Agente hauek jatorri biologikoko neurotoxinak edo nerbio-gasak izan daitezke, gerrarako edo industriarako sintetiza daitezkeenak. Normalean seguruak diren substantzien gehiegizko kontsumoak eragin dezake pozoiketa. Kasu honen adibidea urak eragindako intoxikazioa da.

Kronikoa

aldatu
Pozoi botila bat

Pozoiketa kronikoa da pozoi baten eraginpean behin eta berriz edo etengabe egotea, denbora tarte luze batez. Sintomak ez dira agertzen esposizio bakoitzaren ondoren edo berehala. Pertsona pixkanaka gaixotu egiten da, aldi luze baten ondoren. Pozoiketa kronikoa maizago gertatzen da biometatzen edo biomagnifikatzen diren pozoien eraginpean egon ondoren, hala nola: merkurioa, gadolinioa edo beruna.

Aplikazioak

aldatu

Industria eta etxeko erabilerak

aldatu

Konposatu pozoitsuak erabilgarriak izan daitezke toxikotasunagatik edo, maizago, beste propietate kimiko batengatik, hala nola erreaktibotasun kimiko espezifikoa. Pozoiak asko erabiltzen dira industrian eta nekazaritzan, erreaktibo kimiko, disolbatzaile edo konplexu-sortzaile moduan. Karbono monoxidoa, metanola eta sodio zianuroa hauen adibideak dira, hurrenez hurren. Nahiz eta etxeko erabileran hain ohikoak ez izan, milioika tona amoniako eta metanol sortzen dira urtero. Hala ere, erreaktibotasun berak giza ehunaren proteinak suntsitu ditzake eta, beraz, oso konposatu toxikoak dira.

Pestizidak

aldatu

Pestizidak dira hainbat intsektu eta izurritzat jotako beste animalia batzuentzat kaltegarriak diren substantziak. Pestizida naturalak duela milaka urte erabiltzen dira helburu horrekin. Hala ere, kimikoki prestatutako nekazaritza-intsektiziden biometaketa kezkagarria da espezie askorentzat, batez ere hegaztientzat, intsektuak jaten baitituzte elikagaien oinarrizko iturri gisa.

Animalien pozoia

aldatu

Gero eta ohikoagoa da gizakien osasunerako onuragarriak izan daitezkeen animalien pozoiak dosi txikietan erabiltzea. Mexikoko unibertsitate baten ikerketaren arabera, erlearen pozoiak GIBa duten gaixoei lagundu diezaieke.[1]

Historia

aldatu

Gizadiaren historian zehar, pozoia nahita aplikatzea erabili izan da hilketa, izurriteen kontrola, suizidioa eta exekuzioa egiteko metodo gisa.

Exekuzio-metodo gisa[2], pozoia irentsi egin da, antzinako atenastarrek egiten zuten bezala (Sokrates). Arnastu egin da, karbono monoxidoarekin edo hidrogeno zianuroarekin bezala (gas-ganbera) edo xiringatu da (injekzio hilgarria).

Pozoia, bolborarekin bat, gerran ere erabili zen. Adibidez, Huolongjing-en XIV. mendeko Txinako testuak, Jiao Yuk idatzitakoak, bolbora pozoitsuaren nahasketa bat nola erabili deskribatzen zuen, galdatutako burdinazko granadak betetzeko.[3]

Artsenikoa ingurumen-pozoi naturala da, baina kontzentratu artifizialak herentzia-hautsa izena hartu zuen. Erdi Aroko Europan, ohikoa zen monarkek elikagaien dastatzaile pertsonalak erabiltzea errege-hilketa zapuzteko, botikarien aroaren hasieran.

Erreferentziak

aldatu
  1. Odontólogos, Portal. «Los usos terapéuticos del veneno de abeja» www.odontologos.mx (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  2. Kurian, George. (2011). «Kautilya» The Encyclopedia of Political Science (CQ Press): 889–890. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).
  3. (Ingelesez) Manton, Irene. (1986-09). «Science and Civilization in China. Vol. VI: Part 1: Botany. By Joseph Needham. [Cambridge: Cambridge University Press, 1986. 718 pp.»] The China Quarterly 107: 559–561.  doi:10.1017/S030574100004011X. ISSN 1468-2648. (Noiz kontsultatua: 2021-12-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu