Podologia

oinetako gaixotasun eta deformazioez arduratzen den medikuntzaren atala

Podologia[1] (grekeratik ποδο-, podo: ‘oin’, y -λογία, -logía, ‘azterketa’) oinarengan eragiten duten alterazioen ikasketa, diagnosia eta gaixotasunen tratamendua helburu nagusi bezala duen medikuntzaren adarra da, hala nola, giza anatomia, fisiologia, patofisiologia, biomekanika, radiologia, farmakologia eta kirurgia. Podologoa, beraz, aditu gaitua da helburu hau lortzeko orduan, bere ikasketa eta entrenamendu urteak direla medio. Honek oin eta orkatilaren tratamendua ahalik eta hoberen egitea ahalbidetzen du. Podologoek aurretik aipatutako ezaguera guztiak izan behar dituzte.

Podologia klinika hirigunean.

Podologian, laburki, aspektu hauek sar daitezke:

  • Osasun integralaren sustapena
  • Afekzioen prebentzioa eta oinaren deformazioak
  • Teknika eta tratamendu berezien bidez erantzunak ematea

Podologiaren eremuak aldatu

  • Kirurgia Podologikoa: Oinaren estrukturaren zuzenketa anatomikoak, alterazio biomekanikoen deribatua
  • Martxaren biomekanika: Zenbait froga kliniko-funtzionalen bidez, froga alternatiboekin batera, martxa normala eta martxa potologikoaren behaketa da. Oinaren estatika eta dinamika aztertzen ditu, presioaren ondorioak aztertuz.
  • Farmakologia: Pologo batek, mediku edota odontologo baten askatasun bera du farmakoak errezetatzeko.
  • Ortopodologia: Podologoak, behaketa biomekaniko baten ostean, plantilla termoegituratu edo oinazpi soporte pertsonalizatuak sortu ditzake, teknika eta metarial zehatz batzuen bidez, presio desegoki baten ondorioei aurre egiteko.
  • Kiropodologia: Honek bi tratamendu aztertzen ditu. Alde batetik, lesio bakar edo hainbaten tratamendu kirurgikoa aztertzen du. Eta bestetik, afekzio dermatologiko edo azalaren afekzioak, eta bere tratamendua aztertzen ditu (onikokriptosia, onikomikosia...).
  • Prebentzio podologia: zientzia honen eta oinaren parametro globalak aztertzen ditu eta globalki sailkatu. Munduko sektore bakoitzaren alterazio fisikoak (oinarekin erlazionatutakoak batez ere). aztertzen ditu
  • Podologia pediatrikoa: pertsona gazteen oinean eta bere afekzio mota ezberdinetan espezializatuta dago.
  • Kirol podologia: Kirolarien oinen, bere mugimenduen eta bere afekzio mota ezberdinetan espezializatuta dago.
  • Podologia geriatrikoa: Pertsona zaharren oinetan espezializatuta dago.
  • Podologia fisikoa: Podologiara aplika daitezkeen metodo fisikoak aztertzen ditu.

Podologiaren eboluzioa aldatu

Podologiaren eboluzioa, garatua izan den herrialdeen arabera azter daiteke:

Egipto aldatu

Oinen tratamenduaren sorrera Antzinako Egiptokoa da. Han Amenofis IV. faraoiak zenbait zerbitzari zituen eta haietako batzuk bere oinetaz arduratzen ziren. Honen harira, Amenofis IV.aren hilobian bere eskeletoa aterata, bere behatz txikietako batean ebakuntza bat zuela ikusi zen. Honetaz gain, aurkitu egin diren beste zenbait momietan kailurik ez zutela eta heme izeneko substantzia bat dela medio, oinetako azazkalak ondo kokatuta zeudela ikusi zuten,

Grezia aldatu

Antzinako Grezian, Homeroren garaian, sazerdoteak, lehenengo medikuak izan zirenak, formulak sortzen zituzten oinen afekzio eta infekzioak ekiditzeko. Hipocrates, berriz, oinetako deformazio bat aurkitu zuen lehen gizona izan zen, eta arazo hau zapatila zuzentzaileekin konpondu zuen. Kontuan izan behar da, XIX. mendera arte ez zirela oin tamaina bakoitzerako zapatilak sortu. Galenok, aldiz, liburu bat idatzi zuen non kailu, deformazio eta azazkal ubelduei buruz hitz egiten duen.

Erromatar inperioa aldatu

Erromatarren garaian, bañu eromatarretan kailu eta gogortasunen kontra tratamenduak egiten ziren.

Erdi Aroa aldatu

Elizak medikuntza kontrolatzen zuenez, bere garapena gelditu egin zen. Hortaz, bi mediku mota zeuden bakarrik:

  • Toga motzeko medikuak edo bizargin medikuak: Elizetan ikasten zuten podologiari beharrezko guztia eta baliabide ekonomikorik ez zutenei kailuak eta gogortasunak kentzen zizkieten.
  • Toga luzeko medikuak: Hauk unibertsitateetan ikasten zuten eta hausketetan espezializatuak ziren.

Ondorengo urteetan bizarginen eta zirujanoetaz gain, beste gremio bat agertu zen: medikuen gremioa.

Espainiaren kasuan, Errege Katolikoek lan sanitarioak hiru hauetan banatu zituzten 1477an:

  • Medikuak: Infusioak eta edariak sortzen zituzten orokorrean.
  • Kirurgilariak: Apurketak tratatzera eta suturak egitera dedikatzen ziren.
  • Bizarginak: Hagin, kailu eta hesgailuetara dedikatzen ziren.

Berpizkundea aldatu

Nahiz eta podologia bizarginen eskuetan jarraitzen zuen gehienbat, XV eta XVI. mendeetan egundoko garapena jasan zuen zientzia honek. Baina pixkanaka-pixkanaka bizargin hauen eskulanak ospea galtzen joan ziren beren sinpletasunagatik. Hori zela eta, Espainian, XVIII. mendean Felipe V.ak anatomia eta disekzio ikasketak eskatzen die bizargin guztiei. Garai honetan kirurgia agertu zen bere indar handienarekin.

Kirurgilariak hiru mailatan bana daitezke:

  • Kirurgilari latinoa edo toga luzeko kirurgiklariak
  • Kirurgilari erromantizista edo toga motzeko kirurgilariak
  • Praktiketako kirurgilaria

Ingalaterra XII. mendean aldatu

Kaletik dihoan pertsonaia anbulante bat sortzen da, etxetik etxera podologoen zerbitzuak eskaintzen dituena.

Aro Modernoa aldatu

Pedikuroak honako aldaketak jasaten ditu:

  • Anbulantea izateari uzten dio eta leku zehatzetan kokatzen da.
  • Exotikotasunaren ezaugarriak eta ospea galtzen du.
  • Europako eta Estatu Batuetako eragina jasaten dute.
  • Pedikuroen zerbitzua beharrezkoa suertatzen da gizartean.

Frantzia Aro Modernoan aldatu

  • Podologiaren ezaguerak garatzen dira takoidun oinetakoak eta puntadun oinetakoiak direla medio.
  • Kirurgia podologikoaren ikasketa kalitateak hobekunta handia jasaten du.
  • Podologiari buruz lehenengo idatziak aurkitzen dira:
    • Kailuen tratamenduari buruzko obserbazio berriak eta Kailuen, berrugen eta oinetako beste gaixotasunen tratamendua, Russelotek idatziak.
    • Oinak sendatzearen artea eta Kailuen, berrugen eta azazkalen afekzioen tratamendua, Laforetek idatzia.

Estatu Batuak Aro Modernoan aldatu

  • 1985ean, munduko lehen podologo organizazioa sortzen da New York Pedic Society izenarekin.
  • 1912an, lehenengo podologia ikastetxea agertzen da Chicagon, Illinoisen.
  • 1939an, American Medical Asociationek podologia, Chyropody bezala ofizializatzen du.
  • 1957an, gaur egungo izena hartzen du: podiatry.

XX. mendea - gaur egun penintsulan aldatu

  •  
    Gaur egungo podologia fakultateak honelako itxura dute.
    1904ean, Asociación General de Pedicuros organizazioa sortzen da.
  • 1944ean podologia tratatzen duten lehenengo ikastxeak sortzen dira .
  • 1953an, ATS titulazio medikoa sortzen da.
  • 1955ean, Bartzelonan, lehenengo podologia unibertsitatea sortzen da medikuntza fakultatean.
  • 1966an, podologoen lehen organizazioa sortzen da.
  • 1988. urtean zientzia hau aztertzen zuten 12 unibertsitate zeuden.
  • Podologoen organizazioak honela definitzen du kirurgia txikia, 17/90 artikuluaren arabera:

Kirurgia txikiatzat hartzen da araututako teknika kirurkikoen bidez egindako interbentzio guztiei, afekzioetara bideratuta, anestesia lokalaren baitan, erregimen anbulatorio batean eta arazo medikorik gabe egindakoa, erreanimazioaren beharra, adibidez.

  • 2009an, Plan Bolonia aplikatzen da ikasketa unibertsitarioetan, podologia barne.

Podologoarenera joateko kausa ohikoenak[2] aldatu

  • Podologoari bisita egiteko kausa ohikoenetariko bat behatzetako azazkaletan ateratzen diren onddoak dira, onokomikosia deritzona. Hau tratatzea zaila izaten da gehienetan, baina, normalean, aho bidezko pastilak ematen dira. Hala ere, arazo honi aure egiteko pastila horiek, propietate keraltikoak dituztenak, mediku batek errezetatu behar ditu.
  • Beste arazoetako bat onikokriptosia da. Edo modu berean esanda, azazkalen haragitzea. Izan ere, nahiz eta dermatologikoki gauza oso sinple eta naturala izan, oso mingarria izatera hel daiteke, zenbait infekzio mota sortuz.
  • Bromhidrosia izaten da beste arazoetako bat, podologoarenera joateko kausa. Kasu honetan, oinek isuritako izerdiaren deskonposizioak azalean afekzioak sortzen ditu,eta honek, oso ospetsua den oin-kiratsa sortzen du. Honetarako, oinetarako usain-kengarri edo desodoranteak erabiltzen dira erremedio bezala. Horiek osatzeko, zink oxidoa beste hainbat konposatuekin konbinatzen da. Desodorante hauek oinetakoetan isuritzen dira, ondoren.
  • Dudarik gabe, arazo "ospetsuena" "atleta oina" deitzen zaion pedis edo tiña da. Oso ohikoak diren oinazpiko onddoak dira, eta sarritan, berriz bueltatzen dira kendu eta gero. Onddo hauek oinazpiko edozein tokitan ager daiteke. "Atleta oinaren" ondorio nagusiak gogortasun handiak edota babak izaten dira.
  • Azken kausa kailuak edo helomak dira. Hauek oineko gogortasunak dira, errepikatutako traumatismo baten ondorioak. Normalean, kailuak eta babak oinetako desegokiak eramateagatik agertzen dira.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Txantiloi:Esp «Podología» Wikipedia (Noiz kontsultatua: 2015-04-06).
  2. Txantiloi:Esp ¿Cuándo debemos acudir al podólogo?. (Noiz kontsultatua: 2015-04-06).