Ireki menu nagusia

Jaizkibel Bizirik hainbat arlotako 30 erakundek baino gehiagok (ekologistak, mendi taldeak, sindikatuak, alderdi politikoak…) osatutako plataforma bat da, 2004an sortua, helburu hau duena: Jaizkibel mendia babestearen eta Pasaiako kanpo kaia ez egitearen alde lan egitea. Plataforma honek ikerketa, parlamentuko ekintzak, gizarte dibulgazioa[1] eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuz lan egiten du.

Jaizkibelgo labarra, kanpo portua egin nahi den tokia

SorreraAldatu

2000. urtean Lezoko bizilagun talde bat mobilizatzen hasi zen, kanpo kaiaren informazioa zabaltzen eta protesta ekintza desberdinak egiten. Plataforma 2004. urtean sortu zen, manifestu bat aurkeztu zuten [2]

PartaideakAldatu

Jaizkibel bizirik sortu zuten elkarteak hauek dira: WWF/Adena Gipuzkoa; Haritzalde Natur Taldea; Eguzki; Ekologistak Martxan; Superportuaren aurkako Taldea; Berdeak EG; Mutriku Natur Taldea; Itsas Enara Ornitologi Elkartea; Club Vasco de Camping; Jaizkibel Mendi Taldea; Badia; Lezoren Alde; Aukera; Aralar; Ezker Batua - Berdeak; AuB; Batasuna; EHAK; ELA; LAB administrazioa; AHTren aurkako Asanblada; AHT Elkartzen; Lezoko Gazte Asanblada; Gazterri; Gaztaño auzo elkartea; Oarsoaldeko EHE; Lezo Bizirik; Girizi mendi taldea; Batasuna kirol elkartea; Euskal Itsas Elkartea; Oreretako Elkartzen; Arraguako goiko eskola; Lasarte-Oria Bizirik; Tiñelu elkartea; Zintzilik Irratia; Txintxarri.[3]

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu