Olympique Marseilla (frantsesez: Olympique de Marseille edo OM) Frantzian titulu gehien lortu duen futbol taldea da, eta Europako Kopa irabazi duen bakarra. Marseilla hirian du egoitza.

Olympique Marseilla
Ezizena(k)l'OM
Les Phocéens ("feniziarrak")
Sorrera1899
Futbol zelaiaStade Vélodrome
edukiera: 67.000 lagun
inaugurazioa: 1937
PresidenteaEspainia Pablo Longoria
EntrenatzaileaEspainia Marcelino García Toral
LigaLigue 1
2022-233.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Arsenalen aurkako partida.
Olympique Marseillakoa eta Olympique Lyonnaisen arteko partida.
Stade Vélodrome

Historia aldatu

Hasierak eta Donostiako partidak aldatu

Lehenengo kirol taldea 1892an eratu zen. Hainbat kirol desberdin hartzen zituen bere baitan. Hasierako urteetan Sporting Club, US Phocéenne eta Football Club de Marseille izenak izan zituen. 1899an fozeatarrek Marseilla fundatu izanaren 25. mendeurrena ospatzen zenez taldea birsortu eta Olympique de Marseille izena jarri zioten, greziarren Joko Olinpikoak omendu nahian.

1911. urtean bi partida jokatu zituen Donostian sortu berria zen Real Sociedad taldearen aurka. Ondarretako futbol zelaian izan zen eta partida biak donostiarrek irabazi zituzten, 5-0 eta 3-0[1].

20. hamarkadan Frantziako talde indartsua bihurtu zen eta hiru kopa eta liga bat eskuratu zituen. Garai hartan taldea amateurra zen, Frantziako talde guztiak bezala. 1932an iritsi zen profesionalismoa eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik Liga bat eta bi Kopa eskuratu zituen.

Marcel Leclerc aroa aldatu

Gerra ondoren talde apala bihurtu zen. 1965ean Marcel Leclerc presidente izendatu eta lehenengo urrezko aroa hasi zuen 1969ko Kopako garaipenarekin. Ondoren iritsiko ziren beste 2 Liga eta 2 Kopa. Lecler gizon burugogorra zen eta Ligarekin istilu ugari izan zituen. Taldeak Ligaren aurka jarri baino Leclerc kanporatzea erabaki zuen 1972an. Honen ondoren krisi garaia bizi izan zuen Olympiquek eta bigarren mailara ere jeitsi zen.

Bernard Tapie aroa aldatu

1986an Bernard Tapie presidente bihurtu eta Frantzian inoiz ikusi izan den talde indartsuena osatu zuen. Europa mailako jokalari onenak fitxatu zituen, hala nola, Jean-Pierre Papin, Chris Waddle, Klaus Allofs, Enzo Francescoli, Abedi Pelé, Didier Deschamps, Basile Boli, Marcel Desailly, Rudi Völler eta Eric Cantona, bai eta kateoria handiko entrenatzaileak ere Franz Beckenbauer esate baterako. Lau liga jarraian irabazi zituen eta biribiltzeko Europako Kopa eskuratu zuen 1993an, Frantziako ezein taldek lortu ez duena. 1993an bertan ordea partiduen erosketak azaldu ziren eta urte horretan lortutako Liga txapelketa kendu egin zitzaion eta bigarren mailara jeitsi. Europan ere zigorrak jarri zizkioten, Superkopa eta Kontinente arteko Kopa jokatzea debekatuz.

XXI. mendea aldatu

1996an itzuli zen lehen mailara. 1999an UEFA Kopako finalista izan zen, bai eta 2004ean ere. 2005ean Intertoto Kopa irabazi zuen. Frantziako tituluak 2010an iritsi ziren, urte hartan Liga, Ligako Kopa eta Superkopa irabazi zituelarik. 2013an Ligan bigarren eta 2015ean 3. egin zuen. 2016an ordea 13.a izan da baina Kopako finala jokatu du. 2018an UEFA Europa Leagueko finala jokatu du baina Atletico Madrilek 3-0 emaitzaz garaitu du.

2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan Olympique bigarren zihoanez, postu hori eskuratu zuen.

Uniformea aldatu

Historikoa aldatu

     
 
 
 
1899-1900
     
 
 
 
1911
     
 
 
 
1920-1986
     
 
 
 
1986-tik

Azken urteak aldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

2022/2023 Taldea aldatu

2022ko abuztuaren 10ean eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Simon Ngapandouetnbu
4   ATZ Samuel Gigot
5   ATZ Leonardo Balerdi
6   ERD Mattéo Guendouzi
7   ATZ Jonathan Clauss
8   ERD Gerson
9   AUR Arkadiusz Milik
10   ERD Dimitri Payet
11   AUR Luis Suárez
12   AUR Bamba Dieng
13   AUR Cédric Bakambu
15   ATZ Duje Caleta-Car
16   ATE Pau López
17   AUR Cengiz Ünder
18   ATZ Isaak Touré
19   ATZ Jordi Amavi
Zbk. Postua Jokalaria
20   AUR Konrad de la Fuente
21   ERD Valentin Rongier
22   ERD Pape Gueye
23   ATZ Sead Kolasinac
29   ATZ Pol Lirola
32   AUR Salim Ben Seghir
36   ATE Rubén Blanco (Celtatik utzita)
40   ATE Jelle Van Neck
46   AUR Aylan Benyahia-Tani
47   ERD Bartug Elmaz
99   ATZ Chancel Mbemba
-   ERD Kevin Strootman
-   ATZ Nuno Tavares (Arsenaletik utzita)
-   ERD Jordan Veretout
-   AUR Alexis Sánchez

Palmaresa aldatu

Frantzian: 25 aldatu

Europan: 2 aldatu

Europako Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 1993.
  • Finalista (1): 1991.

UEFA Kopa aldatu

  • Txapelduna (0):
  • Finalista (3): 1999, 2004, 2018.

UEFA Intertoto Kopa aldatu

  • Txapelduna (1): 2005.

Jokalari ezagunak aldatu

Jean-Pierre Papin, Franck Ribéry, Fabien Barthez, Eric Cantona, Basile Boli, Eric Di Méco, Didier Deschamps, Jean Djorkaeff, Manuel Amoros, William Gallas, Claude Makélélé, Djibril Cissé, André-Pierre Gignac, Samir Nasri, Marcel Desailly, Laurent Blanc, Sylvain Wiltord, Steve Mandanda, Sonny Anderson, Carlos Mozer, Jairzinho, George Weah, Josip Skoblar, Chris Waddle, Andreas Köpke, Rudi Völler, Didier Drogba, Enzo Francescoli, Mamadou Niang.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Olympiquek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2015-16 UEFA Europa League Final 1/16 Olympique Marseilla
Athletic
0-1
1-1
Athletic
Olympique Marseilla
2017-18 UEFA Europa League Final 1/8 Olympique Marseilla
Athletic
3-1
1-2
Athletic
Olympique Marseilla

Kanpo estekak aldatu

2022-23 denboraldiko Frantziako Futbol Liga Txapelketako taldeak  
Ajaccio | Angers | Auxerre | Brest | Clermont | Lens | Lille | Lorient | Monaco | Montpellier | Nantes | Niza | Olympique Lyonnais | Olympique Marseilla | Paris Saint-Germain | Stade Reims | Stade Rennais | Strasbourg | Toulouse | Troyes
  1. «Ondarreta» atotxa.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).