Ireki menu nagusia

FC Nantes Frantziako futbol talde ezagunenetakoa da, Nantes hirikoa. Zortzi liga eta hiru kopa eskuratu ditu. Etxeko partiduak Stade de la Beaujoire estadioan jokatu ohi ditu.

Football Club de Nantes
Ezizena(k) Les Canaris
Sorrera 1943
Futbol zelaia Stade de la Beaujoire
(edukiera: 38.285 lagun)
Presidentea Polonia Frantzia Waldemar Kita
Entrenatzailea Portugal Miguel Cardoso
Liga Ligue 1
2017-18 9.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
FBBP01 - FCN - 20151028 - Coupe de la Ligue - Yacine Bammou et Jimmy Nirlo.jpg
FC Nantesen koloreak dituen Bretainiako bandera

Eduki-taula

HistoriaAldatu

SorreraAldatu

Gerra garaian Nantesen bost futbol talde zeuden, Saint-Pierre, Stade Nantais UC, AC Batignolles, ASO Nantaise eta Mellinet. Azken honetako presidentea zen Marcel Saupinek bostak batuz talde indartsua osatzea proposatu zuen 1943an eta horrela sortu zen FC Nantes. Hala ere taldea ez zen lehen mailara igo 1963 arte. Marcel Saupin 1963ko ekainaren 10ean hil zen eta ezin izan zuen taldea lehen mailan jokatzen ikusi.

Jose Arribasen aroaAldatu

60. hamarkada bikaina izan zen taldearentzat bi liga eta superkopa bat irabazi zituelarik. José Arribas bilbotarra zen entrenatzailea eta famatu egin zen bere erasorako gogoa jeu à la nantaise izenarekin (Nantes erako jokoa). 1976 arte egon zen Nantesen eta bere lekukoa aurrez jokalari izan zen Jean Vincentek hartu zuen. 1983 artean hainbat Liga eta Kopa berri bat eskuratu zituen.

Nantes AtlantiqueAldatu

1992an izena aldatu zuen, FC Nantes Atlantique hartuaz. 2007 arte iraun zuen izen honekin eta bitartean garaipen berriak eskuratu zituen bi liga eta bi kopa, eta Txapeldunen Ligako finalerdietara ere iritsi zen 1996an.

KrisialdiaAldatu

Emaitza onak bukatu eta 2007an bigarren mailara jeitsi zen, 44 urte goren mailan egin ondoren. Ordutik lehen eta bigarren mailan aritu izan da txandaka.

UniformeaAldatu

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1976-1987
     
 
 
 
1961-1967
     
 
 
 
1994-1995

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Frantzian: 14Aldatu

Europan: 1Aldatu

Jokalari ezagunakAldatu

Kanpo loturakAldatu