Ireki menu nagusia

Miklós Horthy (hungarieraz: Vitéz nagybányai Horthy Miklós; alemanez: Nikolaus von Horthy und Nagybánya; Kenderes, Austria-Hungaria, 1868ko ekainaren 18a - Estoril, Portugal, 1957ko otsailaren 9a) hungariar militarra eta politikaria izan zen. 1920-1944 bitartean Hungariako erregeordea izan zen.

Miklós Horthy
Portraits de Miklós Horthy.jpg
Hungariako erregeordea

1920-03-01 - 1944-10-15
Károly Huszár Itzuli - Ferenc Szálasi Itzuli
Bizitza
Jaiotza Kenderes Itzuli1868ko ekainaren  18a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
Hungariako Erresuma
Heriotza Estoril1957ko otsailaren  9a (88 urte)
Hobiratze lekua Lisboa
Kenderes Itzuli
Familia
Ezkontidea(k) Magdolna Purgly  (1901-07-22 -  1957-02-09)
Seme-alabak
Leinua Q1055277 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Reformed College of Debrecen Itzuli
(1876 - 1878)
Hizkuntzak Hungariera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta armadako ofiziala
Lantokia(k) Rijeka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Austro-Hungarian Navy Itzuli
Gradua vice admiral Itzuli
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Kalbinismoa
Miklos Horthy signature.svg

BizitzaAldatu

Erdialdeko Hungariako Kenderes herrian jaio zen, kalbinista aitoren semeen familia batean. Fiumeko itsas armadako akademian egin zituen ikasketak. 1909tik 1914ra Frantzisko Josef I.a Austriakoa enperadorearen gai militarretako laguntzaile izan ondoren, Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako itsas armadako buruzagi gorena izatera iritsi zen.

Bela Kunen aurkako gobernu kontrairaultzaileko kide izan zen, 1919ko azaroan Budapestera sartu zen, gudaroste nazionala bere mendean zuela. 1920ko martxoaren lehenean Nazio Biltzarrak Hungariako erregeorde izendatu zuen. Estatuburu zela, habsburgotarrek berriro erregetza hartzeko egin zituzten ahaleginak galarazi eta askatasunen aurkako politika bideratu zuen, komunistak eta juduak harturik bereziki erasogai. Bigarren Mundu Gerraren hasieran neutro izaten saiatu zen eta nazionalsozialismoa guztiz gogoko ez bazuen ere, azkenean Alemania eta Italiaren alderdira bildu zen. 1944an alemaniarren okupazioa eta haiek ezarritako gobernua onartu behar izan zuen. Sobietar tropak Hungarian sartzen ari zirela, haiekin negoziatzen saiatu zen, baina SSek bahitu zuten eta Alemaniara eraman. Gerra amaieran ihes egin zuen eta Portugalen hartu zuen bizilekua.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miklós Horthy