ODESSA
ODESSA (alemanez: Organisation der ehemaligen SS-Angehörigen, SSko Kide Ohien Elkartea) 1946ean sortutako kode izen bat da, Bigarren Mundu Gerran SSko kideak Hirugarren Reichatik Hego Amerikara ihes egiten laguntzeko nazi taldeek sortutako sarea izendatzeko erabili zen. Nagusiki Argentina, Brasil, Paraguai eta Txilen bizitzen jarri ziren, ta helmuga horietara iristeko zubilan egin zuten herrialdeak Frantzia, Espainia, Portugal eta Italia izan ziren.
ODESSA | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Isilpeko elkartea |
Agintea | |
Zuzendaria | Otto Skorzeny |
Historia | |
Sorrera | 1946 |
Aurrekoak | Schutzstaffel |
Ustez, Rodolfo Freude antolatzaile nagusia litzateke, Juan Perón argentinar presidentearen aholkulari hurbilenetako bat izan zena. Simon Wiesenthal nazi-ehiztari judua sare honen izatearen berri eman eta nazi iheslariak atzeman eta epaileen aurrera eraman zituen.
Iheslari nabarmenakAldatu
LiteraturaAldatu
- The Odessa File (1972, Frederick Forsyth)
ZinemaAldatu
- The Odessa File (1974)