Alpetar orogenia

Mesozoikoaren hasieratik gaur egun arte luzatzen den ziklo orogenikoa, orogenesi-jarduera biziena Goi Kretazeotik Miozenora bitartean izan zuena
Orogenia Alpetarra» orritik birbideratua)

Alpetar orogenia Mesozoikoaren bukaeran eta Zenozoikoan zehar,[1] Europan, Afrika iparraldean eta Asian barrena, Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldeko Eurasiako plakaren arteko konbergentziaren ondorioz garatutako orogenia da. Europaren hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asian ezagutzen diren mendikate garrantzitsuenak sortu zituen: Atlas, Rif, sistema Betikoa, Pirinioak, Alpeak, Apeninoak, Dinarideak, Helenideak, Karpatoak, Balkanak, Taurus, Kaukasoa, Alborz, Zagros, Hindu Kush, Pamir, Karakorum eta Himalaia.

Alpetar orogeniaren hedadura, Europan

Historia geologikoaAldatu

Kretazeoaren amaieratik duela 65 Ma, Afrika, India, Arabia eta Eurasia plaken mugimendu erlatibo konbergentea zegoen, haien artean Tethys itsasoaren lurrazal ozeanikoa zeukan arro ozeanikoa zegoen. Garai hartan Tethis itsasoaren lurrazal ozeanikoaren subduzioa eragin zuen, Tethys itsasoaren itxiera eraginez eta bi kontinenteen kolisioa sortuz. Kolisio horretan bi plaka kontinental nagusien kolisioaz aparte beste mikroplaka batzuen kolisioa ere eragin zuen. Horietako bat Iberiar mikroplaka izan zen.[2]

Alpeto-Himalaiar sistema sortzeko behar izan ziren mugimendu konbergenteak Kretazeo goiztiarrean abiatu ziren duela 155 Ma, baina orogenia gehiena Paleozenoan eta Miozenoan eman zen eta gaur egun Alpeto-Himalaiar sistemaren barneko zenbait eremuetan oraindino konbergentzia ez da bukatu.[3]

Iberiar penintsulan sortutako mendikateakAldatu

 
Iberiar penintsularen geologiako unitate nagusien eskema.

Mesozoikoaren bukaera eta Paleogenoa bitartean Europako eta Afrikako plaken arteko konbergentziaren ondorioz konpresio indar handiak izan ziren, eta Pirinioak, Mendikate Betikoak, Iberiar sistema eta Kataluniako kostako mendilerroak sortu ziren.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Moores, E.M. Fairbridge, R. w.. (2006). Encyclopedia of European and Asian Regional Geology. Springer Verlag ISBN 9781402048654 PMC 144223092 . Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  2. (Gaztelaniaz) Suarez-Burgoa, Ludger O.. (2017-01-01). «Matematización de la geología» Boletín de Ciencias de la Tierra (41): 30 doi:10.15446/rbct.n41.55386 ISSN 2357-3740 . Noiz kontsultatua: 2019-05-02.
  3. (Gaztelaniaz) User, Super. «Orógeno Alpino» Geodiversidad y Turismo Geológico en España . Noiz kontsultatua: 2019-05-02.
  4. (Gaztelaniaz) «España a Través de los Mapas» www.ign.es . Noiz kontsultatua: 2019-05-02.

Kanpo estekakAldatu