Hindu Kush
Hindu Kush[1] (persieraz هندوکش) Afganistan eta Pakistan artean kokaturiko mendikatea da. Pamir mendien, Karakorum mendikatearen eta Himalaien mendebaldeko aldea da. Pamir mendietatik Wakhan haranak banatzen du, Kabul ibaiak bere hegoaldeko aurpegiko ura jasotzen du.
Hindu Kush | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Tirich Mir |
Garaiera | 7.708 m |
Mota | mendikate |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°N 71°E / 35°N 71°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Izena
aldatuNormalean Hindu Kush Kabul eta Helmand ibaiak eta Amu Daria artean dagoen mendilerroa deitzeko erabiltzen da, edo, bereziki Kabuletik ipar-mendebalderantz dagoen mendilerroa.
Sanskritoz Hindu Kush Pāriyatra Parvat deitzen da. Persieraz Hindu Indus haranaren biztanleei deitzeko erabiltzen da eta Kuh mendia esan nahi du.
Mendiak
aldatuHindu Kush mendilerroaren batez besteko altuera 4.500 metrokoa da. Hindu Kush mendiek 966 kilometroko luzera eta 240 kilometroko zabalera dituzte. Horietatik 600 kilometroak baino ez dira Hindu Kush propioa, bestea Koh-e Baba, Salang mendiak, Koh-e Paghman, Spin Ghar, Suleiman mendilerroa, Siah Koh, Koh-e Khwaja Mohammad eta Selseleh-e Band-e Turkestan izenez ezagunak dira.
Eskualdeko ibai nagusiak: Helmand, Hari eta Kabul ibaiak dira.
Ekialdeko Hindu Kush, baita Hindu Kush Handia izenaz ezaguna, iparraldeko Pakistan eta Afganistango Nuristan eta Badakhshan probintzietan dago. Hona hemen mendilerroaren mendirik altuenak:
- Tirich Mir (7.699 m)
- Noshaq (7.492 m)
- Istor-o-Nal (7.403 m)
- Saraghrar (7.338 m)
Shakhaur mendia (7.116 m) 1976an euskal espedizio batek lortu zuen igotzea, lehenengo zazpimilakoa izan zena euskal alpinismoaren historian.[2]
Militarren agerrera
aldatuHindu Kushen egoteko lehendabiziko armada ezaguna Alexandro Handiarena zen; Gerra Hotzan, sobietarrak eta mudjahidinak, eta, gaur egun, talibanak, Al Qaeda eta estatubatuar tropak daude.
Eskualdeko Islam aurreko tribuak
aldatu- Shinak
- Yeshkunak
- Neemchak
- Koliak
- Paluak
- Gawareak
- Yeshkunak
- Kramminak
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ "Mendiak 1976" dokumentala.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)The Hindu Kush Himalayan Region.