Apeninoak
Apeninoak edo Apenino mendiak[1] (italieraz: Appennini) Italiako mendilerro luzea da. Ia 1.000 kilometroko luzera dute, Italiar penintsulako iparraldetik hegoalderaino, ekialdeko itsasertzaren parean. Apeninoak penintsula horren ardatz nagusia dira.
Apeninoak | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena |
Corno Grande (en) ![]() |
Garaiera | 2.912 m |
Luzera | 1.200 km |
Zabalera | 250 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43° 16′ 54″ N, 12° 34′ 55″ E / 43.28167°N,12.58194°EKoordenatuak: 43° 16′ 54″ N, 12° 34′ 55″ E / 43.28167°N,12.58194°E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Estatu burujabea | Italia |
Mendiak basoz beteta daude, nahiz eta mendirik garaienaren (2.914 metroko Corno Grande) hegoaldeko zatia Europako glaziarrik hegoaldekoena izan. Mendebaldeko maldak, Itsaso Adriatikoarenak alegia, zorrotzak dira; ekialdekoek, berriz, Italiako hiri nagusi asko kokatuta dauden lautadetan bukatzen dute.
Ipar-mendebaldean Liguriako Apeninoak Alpeekin lotuta daude. Hegoaldeko Apeninoek (Calabriakoek), nolabait, Siziliako iparraldeko mendietan dute jarraipena.
ZatiketaAldatu
Mendirik garaienakAldatu
Izena | Garaiera |
---|---|
Corno Grande | 2,912 m |
Monte Velino | 2,486 m |
Monte Vettore | 2,476 m |
Pizzo di Sevo | 2,419 m |
Monte Terminillo | 2,217 m |
Monte Sibilla | 2,173 m |
Monte Miletto | 2,050 m |
Monte Maggio | 1,853 m |
Monte Catria | 1,701 m |
Monte Pennino | 1,560 m |
Monte Nerone | 1,525 m |
BesteakAldatu
Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek Apeninoak defentsarako harresi gisa (Linea Gótica) erabili zituzten. 1944ko irailean aliatuek eraso egin zuten, arrakasta handirik lortu gabe.
Ilargian ere badaude Apeninoak, Mare Imbriumen ondoan. Bertan ilargiratu zen Apollo 15a.