Parisko Notre-Dame katedrala

Parisko katedral gotikoa
Notre Dame» orritik birbideratua)

Parisko Notre-Dame Katedrala (frantsesez: Notre-Dame de Paris, "Parisko Gure Andrea" edo "Andra Maria"), askotan Notre-Dame gisa ezaguna, Parisko 4. barrutian dagoen katedrala da. Frantziako arkitektura gotikoaren adibide finenetako bat dela esan ohi da. Ojiba-gangaren eta arku arbotanteen erabilerak, arrosa leiho erraldoi eta koloretsuak eta bere eskulturen izaera naturalistak aurreko arkitektura erromanikotik bereizten dute[1]. Mariari eskainia, Jesusen amari, Parisko Île de la Cité uhartetxoan dago, Sena ibaiaren urek inguratzen dutena.

Parisko Notre-Dame katedrala
Notre-Dame de Paris
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 4. barrutia
Administrative quarter of ParisNotre-Dame
Kokapen fisikoaÎle de la Cité
Koordenatuak48°51′11″N 2°20′59″E / 48.853°N 2.3498°E / 48.853; 2.3498
Map
Historia eta erabilera
8th centenary of Notre-Dame de Paris
Kontserbazio-zaharberritzea1844 - 1864
Eraikuntza1163 - 1345
850th anniversary of Notre-Dame de Paris
Sagaratzea 1186ko maiatzaren 19a
Coronation of Napoleon I 1804ko abenduaren 2a
Eskaintzea 1864ko maiatzaren 31
Parisko Notre-Dame katedralaren sutea 2019ko apirilaren 15a
Reopening of Notre-Dame de Paris 2024ko abenduaren 7a
Inaugurazioa2024ko abenduaren 7a
JabeaFrantziar Estatua
Frantziar Estatua
Izenaren jatorriaVeneration of Mary in the Catholic Church (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Paris (en) Itzuli
IzenaMaria
Edukiera9.000
Arkitektura
ArkitektoaJean de Chelles
Pierre de Montreuil
Pierre de Chelles (en) Itzuli
Jean Ravy (en) Itzuli
Raymond du Temple
Materiala(k)Harlandua
EstiloaFrench Gothic architecture (en) Itzuli
Early Gothic architecture (en) Itzuli
Rayonnant (en) Itzuli
classic gothic (en) Itzuli
Dimentsioak48 (zabalera) × 127 (luzera) m
dorre: 69 (altuera) m
Parisko Notre-Dame katedraleko xapitel: 90 (altuera) m
Azalera5.500 m²
Atalakhormabular:
Ondarea
Mérimée IDPA00086250
Bisitariak urtean12.000.000
Kontaktua
Helbidea6 Place du Parvis de Notre-Dame, 75004 Paris
Webgune ofiziala

1163an eraikitzen hasi eta 1260ean amaitu zen, nahiz eta hurrengo mendeetan aldaketa ugari izan zituen. 1790eko hamarkadan, Frantziako iraultzan, elizak desakralizazioa jasan zuen, eta iruditeria erlijioso ugari suntsitu zen. 1831ean Victor Hugoren Notre-Dame de Paris eleberria argitaratu zenean, eraikinaren inguruko interesa piztu zen. Eugène Viollet-le-Ducek birgaitze proiektu handi bat abiatu zuen 1845ean, hogeita bost urtez iraun zuena. 1963an katedralaren fatxada nagusia garbitu zuten, haren jatorrizko kolorea itzuliz. 1991 eta 2000 urteetan ere berriro garbitu zuten[2].

Parisko Artxidiozesiaren katedrala izanik, Notre-Damen dago Parisko artzapezpikuaren katedra (Michel Aupetit). Urtero 12 milioi bisitari ditu, Parisko monumentu bisitatuenetako bat[3].

2019ko apirilaren 15ean sute larri bat izan zuen.[4] Katedrala berriz ireki zuten, bost urtez berreraikitzen aritu ondoren, 2024ko abenduaren 7an[5].

Historia

aldatu

Eraikuntza prozesua eta ondorengo erreformak

aldatu
 
Ikuspegia hego-ekialdetik

Katedrala dagoen tokiak, jada kalitate urriko lurrazpi bat zuen, eta mila pertsona luzatu behar izan zituzten lurrean lurra lautzeko, eraikina eraikitzen hasi aurretik, jada gurtza erlijiosoari dagokionez historia sendoa zuena. Lehenik, zeltek ospatu zituzten hemen euren zeremoniak. Ondoren, erromatarrek bertan eraiki zuten Jupiter jainkoari eskainitako tenplu bat. Hemen egon zen, baita ere, Parisko lehen eliza kristaua, Saint Etienne Basilika, Txildeberto I.a errege frankoak proiektatua 528an. Eliza honen ordez, 1163 arte mantenduko den eliza erromaniko bat eraiki zen. Urte horretan katedral honen eraikuntza bultzatu zen.

Lehen aldia: 1163-1250

aldatu

Jadanik 1160an, eta Parisek izandako igoera zentralizatzailearen ondorioz, Maurice de Sully gotzainak dio garai horretako eliza, San Estebanena, ez dela balio berrien parekoa, eta botatzea agintzen du. Hasierako gotikoa, ordura arte ezinezkoak ziren formak ahalbidetzen dituen bere berrikuntza teknikoekin, hiritar domeinuan ospe kontzeptu berri baten eskariarentzako erantzuna da. Luis VII.a Frantziakoaren erregealdian, eta errege honen babespean, egitasmo hau ekonomikoki babesten dute euren botere berriaren ikurraren sorreran interesa duten klase sozial guztiek. Honela, eta egitasmoaren handitasuna kontuan hartuz, egitarauak azkar jarraitu zuen, baliabide ekonomikorik ezaren ondoriozko eteterik gabe (garai horretan, eraikin handietan oso ohikoa zena). Eraikuntza 1163an hasten da, Saint-Denisko abadiaren trazu bideratzaile batzuk islatuz, oraindik, lehen harria jarri zuenaren nortasunari buruzko zalantzak mantentzen zirelarik, Maurice de Sully gotzaina edo Alexandro III.a aita santua izan ote zen. Prozesuan zehar (eraikuntzak, aldaketak kontuan hartuta, XIV. mendearen erdialdea arte iraun zuen), zenbait arkitektok parte hartu zuten egitasmo honetan, eta faktore horrek esplikatzen idtu eraikinean ikus daitezkeen estilo-ezberdintasunak.

 

1182an, koroak jada ematen zituen zerbitzu erlijiosoak, eta, mende arteko trantsizioan, nabea jada amaitua dago. XIII. mendearen hasieran abiatzen dira mendebaldeko fatxadaren lanak, haren bi dorreekin. Lan horiek mende bereko erdialdera arte luzatuko dira.

1250 - XIV. mendea

aldatu

Transeptuaren besoak (iparraldetik hegoalderako norantzan daudenak), 1250 eta 1267 bitartean eraikitzen dira, Jean de Chelles eta Pierre de Montreuil gainbegirale bezala daudelarik. Aldi berean, bere inguruan, gotikoaren barnean estilo aurreratuago batean, beste katedral batzuk eraikitzen dira, Chartresko katedrala, Amiensko katedrala eta Reimsko katedrala kasu.

XV. eta XVI. mendeak

aldatu

XVII. eta XVIII. mendeak

aldatu

XIX. mendeko berrikuntza

aldatu

1789an Frantziako Iraultza gertatu zen, eta arrazoimenaren gurtza. Iraultzaileek txikizioak egin zituzten katedralean. Notre-Dame fisikoki zein gogoz biziberritzeko mugimendua Victor Hugok hasi zuen 1831tik aurrera, eraikina balioetsiz, iragana ez ahazteko premia nabarmenduz eta nazioaren ondaretzat joz. Are, eleberri bat ere idatzi zuen bertan kokatua, Parisko Andre Maria (1831), zeinean kontatzen baita Quasimodo kanpai jole konkordun eta begibakarraren eta Esmeralda ijitoaren arteko harremana XV. mendeko Parisen. Horrek iruditeria kolektiboa elikatu zuen, eta erlijioaz aparteko dimentsio bat eman zion eraikinari.[6]

Katedrala, Eugène Viollet-le-Ducek eta Jean-Baptiste-Antoine Lassusek zaharberritu zuten 1846an, baina Lassus hil egin zen eta Eugène geratu zen agintari bakar. Egin zituen aldaketetako batzuk dira frontoiak leihoetan sartzea, hegoaldeko arrosa leihoaa, ostiko arkuetako harri, harri berrirekinnordezten du, barne kapera eta aldare guztiak berreraikitzen ditu, estatua berriak jartzen ditu fatxadan, Erregeen Galerian, eta, estatuetan buru batzuk falta direnez, gertuko katedraletatik kopiatzen ditu (Eugèneren beraren erretratuak diren batzuk ere badaude). Guzti honetaz gain, katedralaren isolamendu bat pentsatu zuen inguruko eraikin guztiak suntsituz.

XIX. mendeko berrikuntzaren ostean

aldatu

Gertaera historiko garrantzitsuak

aldatu

2019ko apirilaren 15eko sutea

aldatu

Katedralaren funtzioak

aldatu

Katedrala distira gotikoaren ideiari estuki lotua sortzen da, erantzun bezala garaiko gizarteak nahi eta behar zuen ikuspegi berri bati, katedrala hartzen zuena kontaktu eta igoera espiritualeko eraikin gisa. Arkitektura gotikoa, XI. mendearen hasieran, tresna boteretsua da hiri bizitza oso azkar eraldatzen ari dela ikusten duen gizarte baten barnean. Hiria, arlo politiko eta ekonomikoan (gorantza doazen merkataritza harremanen isla) berebiziko garrantziaz birsortzen da, burgesia aberatsak eta klero hiritarraren eraginak ere gorantza egiten duen une batean. Honen emaitza da, hirietatik kanpo, landatar elkarte monarkikoetan, eraikuntza erlijiosoen beharrak hiritar oparotasunaren ikur berria den katedralarekin ordeztea. Eta, Frantziaren barnean, gorantza doan duintasun berri baten bilaketari emandako erantzun bezala, Parisko Notre Dame Katedrala sortzen da.

XVII. mendearen amaieran, Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian, katedralak aldaketa nabarmenak jasan zituen ekialdeko zatian batez ere, tumulu eta beirateak aldatzearren garaiko estilo artistikoa zen barrokoaren gustukoago ziren elementuekin. Honela, 1630 eta 1707 bitartean, Parisko urregin gremioak, Laurent de La Hyre eta Sébastien Bourdon bezalako artistei, urtean margolan bana enkargatu zieten. Tamaina handiko 77 margolan bildu ziren, ondoren sakabanatuak izan zirenak. Berrikiago, lan horietako hamabi inguru tenplura itzuli ziren.

1793an, Frantziar Iraultzan, eta arrazoiaren gurtzapean, katedraleko elementu gehiago suntsituak izan ziren, eta bere altxorretako asko, lapurtuak, katedrala, azkenik, jaki biltegi bihurtu zelarik.

Erromantizismoa nagusitu zenean, katedrala beste begi batzuekin ikusten da, eta filosofia iraganera begira jartzen da, beste garai batzuetako historia eta hauen espresio artistikoa kutsu poetiko eta etereo batekin goraipatuz eta mistikotuz. Pentsamenduaren argi berri honekin, 1844an, Eugène Viollet-le-Duc eta Jean-Baptiste-Antoine Lassusen arkitektoen zuzendaritzapean, hogeita hiru urteko iraupena izango zuen zaharberritze egitarau bat abiarazi zen.

 
Katedralaren barnealdea

1871n, Parisko Komunaren igoera laburrarekin, katedrala, berriz, iskanbila sozialen agertoki bihurtu zen, hauetan zehar, ustez, katedralari, ia su eman ziotelarik. 1965ean, katedraleko plazan lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko zulaketen ondorioz, erromatar hondakinak adierazten zituen katakonbak, VI. mendeko katedral merovingiarrarenak eta Erdi Aroko gelak aurkitu ziren. Berrikiago, 1991n, hamar urte iraungo zuela aurreikusten zen katedralaren beste zaharberritze eta mantenu plan bat abiarazi zen.

Literatura eta ospea

aldatu

Erromantizismoko izpirituan zehar, Victor Hugok, 1831n, Notre-Dame de Paris izeneko eleberria idatzi zuen. Gertaerak, katedralean, Erdi Aroan kokatuz, historia, Quasimodori buruzkoa da, Esmeralda izeneko neska ijito batez maitemintzen dena. Monumentuaren marrazki poetikoak, iraganeko arkitekturari, eta, bereziki, Parisko Notre Dame-ri buruzko jakin-min berri bat pizten du.

« Eta katedrala ez zen soilik bere laguna, unibertsoa zen; hobe esanda, Natura bera zen. Berak, etengabe loratzen ari ziren beirateez gain beste sastrakarik zegoenik ez zuen sekula amestu, beti sortzen ari den harrizko hostodiarenaz aparteko beste itzalik, kapitel saxoietako sastraka artean txoriz betea, elizako dorreez aparteko beste mendi batzuk edo bere oinpean orroka ari zen Parisez aparteko beste ozeanorik. »
Victor Hugo. Notre Dame de Paris. 1831.

Une garrantzitsuak katedralean

aldatu

Katedrala

aldatu
 
Mendebaldeko fatxadaren xehetasuna

Katedral honetan, oraindik, eragin estilistikoen dualtasun bat dago: alde batetik, erromaniko normandiarraren hondarrak, bere batasun trinko eta indartsuarekin, bestetik gotikoaren eboluzio arkitektonikoen probeste berritzailea, eraikinari, arintasun bat eta eraikuntza bertikalean eta bere egituraren pisuaren eustean itxurazko erraztasun bat ematen diotenak (egitura euskarriaren hezurdura, soilik kanpotik ikus daitekeelarik).

Oinplanoak, latindar gurutze forma du, mendebalderanzko norantzan jarria, luzetarako ardatz nabarmenekoa, eta ezin daiteke kanpotik ikusi. Gurutzea, eraikinean "sartua" dago, deanbulatorio bikoitz batez bildua, buruan korotik doana (ekialdean), eta nabearekiko paraleloan luzatzen dena, horrela, lau alboko nabe sortuz.

Mendebaldeko fatxada

aldatu
 
Notre Dameko Mendebaldeko fatxadako guneen diagrama azaltzailea

Hau da fatxada nagusia, eta ez soilik inpaktu eta monumentaltasun handikoena, baizik eta baita ezagunena ere.

Konposaketan eta trazu orokorretan, Saint Denisko abadiaren fatxadarekin aldera daiteke, erromaniko normandiarraren fatxadaren aldaera bat.

Fatxadak, multzo proportzional bat du, trazatu ordena koherente bat, eraikuntza arrazionalekoa, bere elementuak, funtsezkoenetara mugatuz, agian horregatik, gotikoko beste arkitekto garaikide batzuk bertan eraginik ez zuten izan. Hemen, horma "plastiko" bat aukeratu zen, bere elementu guztiak elkarlotzen dituena eta, aurredefinitutako tokietan eskulturaren zati izatera pasatzen dena, modu espontaneoan eta ausaz haztea eragotziz, erromanikoan gertatzen zen bezala.

 
Kimerak irudikatzen dituzten gargolak, Notre Dameko Katedralaren fatxadan

Fatxadak, hiru maila horizontal ditu, eta bi dorreen tontorrak indartzen dituen eta bi beheko solairuak bertikalki lotzen dituen arinki irteten diren kontrahormek hiru gune bertikaletan banatua dago.

Dorreek, 69 metroko altuera dute. Hegoaldekoak, Emmanuel izeneko kanpai ospetsua du. Kimeren galeriatik igaroz bisita daiteke.

Organoa

aldatu
 
Grandes Orgues

Bereziki, bere Cavaillé-Coll organo bikaina nabarmentzen da, Notre Dameko organojole titular postua, organojole batek jaso dezakeen ohorerik gorenengokoetako bat delarik. Postu hau, Louis Vierne organojole eta konposatzaile frantziar bikainak bete zuen 1900 eta 1937 bitartean, Katedralaren gune artistiko eta musikalaren oparotasun handieneko garaia bezala gogoratzen dena.

Katedraleko organo nagusiaren izena, François da.

I Grand Orgue C–g3
Violon-Basse 16′
Bourdon 16′
Montre 8′
Viole de Gambe 8′
Flûte Harmonique 8′
Bourdon 8′
Prestant 4′
Octave 4′
Doublette 2′
Fourniture II–V
Cymbale II–V
Bombarde 16′
Trompette 8′
Trompette (Réc.) 8′
Clairon 4′
Chamade 8
Chamade 4


II Positif C–g3
Montre 16′
Bourdon 16′
Salicional 8′
Flûte Harmonique 8′
Bourdon 8′
Unda Maris (ab c0) 8′
Prestant 4′
Flûte Douce 4′
Nasard 22/3
Doublette 2′
Tierce 13/5
Fourniture V
Cymbale V
Clarinette 16′
Cromorne 8′
Clarinette aiguë 4′
III Récit C–g3
Quintaton 16′
Diapason 8′
Viole de gambe 8′
Voix céleste 8
Flûte traversière 8′
Bourdon céleste 8′
Octave 4′
Flûte Octaviante 4′
Quinte 22/3
Octavin 2′
Bombarde 16′
Trompette 8′
Clairon 4′
Basson-Hautbois 8′
Clarinette 8′
Voix Humaine 8′
Hautbois 8′
Dessus de Cornet V
Dessus de Hautbois 8′
Trompette 8′
Clairon 4′
Régale en chamade 2′/16′
Chamade (G.O.) 8′
Chamade (G.O.) 4′
IV Solo C–g3
Bourdon 32′
Principal 16′
Montre 8′
Flûte Harmonique 8′
Grosse Quinte 51/3
Prestant 4′
Grosse Tierce 31/5
Nazard 22/3
Septième 22/7
Doublette 2′
Grande Fourniture III
Fourniture V
Cymbale V
Cornet II–V
Cromorne 8′
Trompette (G.O.) 8′
Clairon (G.O.) 4′


V Grand Chœur C–g3
Principal 8′
Bourdon 8′
Prestant 4′
Nazard 22/3
Doublette 2′
Tierce 13/5
Larigot 11/3
Septième 11/7
Piccolo 1′
Plein jeu IV
Tuba Magna 16′
Trompette 8′
Clairon 4′
Pédale C–f1
Principal Basse 32′
Contrebasse 16′
Soubbasse 16′
Quinte 102/3
Violoncelle 8′
Flûte 8′
Bourdon 8′
Grosse Tierce 62/5
Quinte 51/3
Septième 44/7
Octave 4′
Flûte 4′
Tierce 31/5
Nazard 22/3
Flûte 2′
Tierce 13/5
Larigot 11/3
Piccolo 1′
Fourniture III
Cymbale IV
Bombarde 32′
Bombarde 16′
Basson 16′
Sordun 16′
Trompette 8′
Basson 8′
Clairon 4′
Chalumeau 4′
Clairon 2′

Irudi galeria

aldatu

Informazio praktikoa

aldatu
  • Helbidea: 6 Parvis Notre-Dame - Pl. Jean-Paul II, 75004
  • Ordutegia:
    • 7:45 - 18:45 astelehenetik ostiralera
    • 7:15 - 18:45 larunbat eta igandetan
  • Geltokiak:
    •    Cité
    •    Saint-Michel - Notre-Dame
    •     Saint-Michel - Notre-Dame

Erreferentziak

aldatu
  1. Ducher, Robert.. (1988). Caractéristique des styles. (Ed. revue et corr. argitaraldia) Flammarion ISBN 2080115391. PMC 299840308. (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  2. (Ingelesez) «Notre Dame Cathedral History» NOTRE DAME CATHEDRAL PARIS (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  3. (Ingelesez) «10 amazing Paris facts. Paris facts for kids. Fun facts.» Paris Digest 2019-01-21 (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  4. Berria.eus. «Parisko Notre Dame katedralaren teilatua kiskali du sute batek» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  5. (Gaztelaniaz) elDiario.es. (2024-12-07). «La catedral de Notre-Dame reabre sus puertas tras cinco años de reconstrucción» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-07).
  6. Berria.eus. «Quasimodo eta Strygeren etxea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-18).
  7. Berria.eus. «Parisko Notre Dame katedrala erretzen ari da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).

Kanpo estekak

aldatu