Norwich City Football Club

Norwich City» orritik birbideratua)

Norwich City Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Norwich hirian egoitza eta zelaia (Carrow Road) dituena. Gaur egun Premier Leaguen ari da eta garaipeni handienak 1962 eta 1985eko Ingalaterrako League Cup-ak ditu.

Norwich City Football Club
Ezizena(k)The Canaries
Sorrera1902
Futbol zelaiaCarrow Road
edukiera: 27.033 lagun
inaugurazioa: 1935
PresidenteaIngalaterra Ed Balls
EntrenatzaileaIngalaterra Dean Smith
LigaPremier League
2021-2220.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Chelsearen aurkako partida.

Historia aldatu

Norwich City FC 1902ko ekainaren 17an sortu zen, baina zorren erruz 1917an desagertu eta 1919an birsortu behar izan zen. 1934 urtean bigarren mailara igo zen.

1959 urtean Kopako final erdietara iritsi zen hirugarren mailako taldea izan arren. Hurrengo urtean bigarren mailara igo eta 1962an Ingalaterrako Ligako Kopa irabazi zuen. Aurkaria ere 2. mailako Rchdale izan zuen.

1972an lortu zuen Ron Saunders entrenatzailearen eskutik aurrenekoz Lehen mailara igotzea eta 1973an berriz jokatu zuen Ligako Kopako finala, baina oraingoan Tottenham Hotspurrek irabazi zion gol bakarraz. Hurrengo urteak bigarren mailan egin ondoren berriz goren mailara iztuli eta bigarren Ligako Kopa eskuratu zuen 1985ean, Sunderland 1-0 garaituz. Hurrengo urtean talde biak jeitsi ziren bigarren mailara.

1992-93 denboraldian Premier League hasi zenean Norwich izan zen liderra hilabete askotan baina azkenean Manchester United eta Aston Villak aurrea hartu zioten. UEFA Kopan aritu zen hurrengo urtean eta hirugarren kanporaketan Inter Milanek kanporatu bazuen ere aurretik Bayern Munich bota zuen, Munichen garaipena lortuz gainera, hori lortu duen talde ingeles bakarra da gainera. 1995 urtean berriz ere bigarren mailara jaitsi zen.

2010tik aurrera Premier Leaguen aritu da. 2014an maila galdu zuen eta ordutik igo eta jeitsi ibili da.

Irabazitako txapelketak aldatu

Txapelketa nazionalak aldatu

Kanpo estekak aldatu


 
Premier League 2022-23
 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton