Modest Petrovitx Musorgskierrusieraz: Модест Петрович Мусоргский— (Karevo, Errusiar Inperioa, 1839ko martxoaren 21agreg. - San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1881eko martxoaren 28a) musikagile erromantikoa izan zen. Bostak musikagile taldeko kideekin batera (Mili Balakirev, César Cui, Nikolai Rimski-Korsakov eta Aleksandr Borodin) Errusiako musika klasikoak berezko nortasuna gara zezan saiatu zen, Europa mendebaldeko musika kopiatu beharrean. Bere lan asko Errusiako historian, Errusiako folklorean eta beste gai nazionalista batzuetan oinarritu ziren: Boris Godunov opera, gaua mendi soilean poema sinfonikoa, Erakusketa bateko margolanak piano suita.

Modest Musorgski

Bizitza
JaiotzaKarevo eta Pskov1839ko martxoaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1881eko martxoaren 16a (juliotar egutegia) (42 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Heriotza modua: gaixotasun infekziosoa
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaNikolaevskaya Cavalry school (en) Itzuli
Saint Peter's School (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, libretista eta militarra
Lan nabarmenak
KidetzaBostak
Genero artistikoaantzezlana
musika klasikoa
opera
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0615915 IBDB: 480522
Spotify: 284mnx33IWcymQEpMxyfHl iTunes: 239667 Last fm: Модест+Петрович+Мусоргский Musicbrainz: c1380b12-3909-47d8-a5fd-d20e76123310 Songkick: 127904 Discogs: 523633 IMSLP: Category:Mussorgsky,_Modest Allmusic: mn0000035381 Find a Grave: 1513 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Karevon (Errusia) jaio zen, 1839ko maiatzaren 20an. Jaioterrian amarengandik piano eskolak jaso zituen. 1849an familiarekin San Petersburgora joango da eta ikastegi militar batean sartuko.

Antón Requerí irakasle izan zuen. 1857an Mili Balakirev musikaria ezagutu zuen, bai eta Cesar Cui ere. Milizia utzi behar izan zuen, eta konposizioan ibiltzea eskainiko zioten.

Osasun krisia izan ondoren (kirioak), bere apartamentuan bohemioak onartzen hasi zen. Geroago, 1868. urtean, Balakireven klaseak emateko ardura egokitu zitzaion. Bere buruarengan konfiantza galdu zuen, eta berriro ikasten hasi zen, oraingoan Nikolai Rimski-Korsakovekin.

1871-1874 bitartean sormen handiz ibili zen. Boris Godunov-ekin batera, konposizio batean murgilduko da. Erakusketa bateko koadroak lan ospetsua garai hartakoa da. Alkoholismoa zuen, eta horrek arazo latzak ekarri zizkion.

1881ean, delirio alkoholikoaren krisialdiek jota, ospitale militar batean hil zen San Petersburgon, martxoaren 20an. Berrogeita bi urte zeuzkan. Musorgskiren musika haren bizitzaren isla da, eta haren bizitzako gauzarik gogokoena bihurtu zen.

 
Fyodor Komissarzhevsky Boris Godunov operan.

Musorgskiren musika erromantizismo estilokoa da. Errusiako musika tradizionaletan oinarritu zen. Errusiar musikari askorentzat eredu izan zen, adibidez Dmitri Xostakovitx musikariaren azken sinfonietan, eta Sergei Prokofiev musikariaren operetan.

1868-1869 bitartean Boris Godunov opera idatzi zuen.

Khovanstxina opera ia bukatuta zuela hil zen, Rimski-Korsakovek bukatu zuen, eta 1886an aurkeztu zen San Petersburgon.

Erakusketa bateko margolanak izeneko piano piezak.

Gaua mendi soilean mugimendu bakarreko orkestra lana. Walt Disneyen Fantasia filmean erabili zen, Schuberten Ave Mariarekin batera.

Abesti asko ere baditu, adibidez hiru abesti ziklo: Erizaintza (1872), Eguzkirik gabe (1874), Heriotzaren abestiak eta dantzak (1877), Mefistofelesen arkakusoaren abestia

 

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modest Musorgski