San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa

San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa, ofizialki San Petersburgoko Estatu Kontserbatorioa (errusieraz: Санкт-Петербургская консерватория) Errusiako goi mailako musika erakundea da. Gaur egun Nikolai Rimski-Korsakov musikagilearen izena darama. Errusiako musika eskola zaharrena da.[1]

San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa
Saint Petersburg Conservatory.jpg
Datuak
Izen ofiziala
Ленінградская дзяржаўная кансерваторыя, Leninqrad Dövlət Konservatoriyası eta Санкт-Петербурзька консерваторія
Izen laburraСанкт-Петербургская консерватория
Motamusika kontserbatorioa eta hezkuntza-erakundea
HerrialdeaErrusia, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Errusiar Inperioa
Jarduera
Enplegatuak75 (1900)
Ikasle-kopurua870 (1900)
Agintea
ErrektoreaAlexeï Vassiliev (en) Itzuli
ZuzendariaAnton Rubinstein, Nikolai Zaremba, Mikhail Azanchevsky (en) Itzuli, Karl Davydov (en) Itzuli, Anton Rubinstein, Julius Ernst Christian Johannsen (en) Itzuli eta August Bernhard (en) Itzuli
Egoitza nagusi
JabeaMinistry of Culture of Russia (en) Itzuli
Historia
Sorrera1862ko irailaren 20a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: spb.conservatory VK: conservatory Youtube: UCtHoVov8X2X04vOkA01LMVw Edit the value on Wikidata
Kontserbatorioa 1913an.

HistoriaAldatu

1862an, Anton Rubinstein musikagileak beste musikariekin batera sortu zuen. Anton Nikolai Rubinstein musikagile ospetsuaren anaia zen. Egungo eraikina, aldiz, 1890. hamarkadan egin zen, garai bateko Bolshoi Kamenny antzokiaren tokian; antzoki ospetsu horren eskailera handia eta beste elementu batzuk gordetzen ditu. Rimski-Korsakov 1871ean integratu zen proiektuan eta 1944tik haren izena kontserbatorioari eman zitzaion. Ikastetxe hau, Moskuko Musika Kontserbatorioarekin batera, Errusiako garrantzitsuena da eta haien ikasgeletan ospe handiko musikariak eta musikagileak ikasten egon dira.

2014an Marie-Ange Gorbanevsky zuzendari frantsesak kontserbatorioari buruzko Musika ikasgai bat dokumentala egin zuen.[2]

Hiriaren izenen aldaketen arabera kontserbatorioarena ere aldatuz joan zen. Horrela, beste izen hauek izan zituen: Petrogradoko Kontserbatorioa (Петроградская консерватория) eta Leningradoko Kontserbatorioa (Ленинградская консерватория).[3]

EzaugarriakAldatu

2004an, kontserbatorioak 275 irakasle eta 1400 ikasle zituen.

Sei sail nagusi ditu:[4]

  • Piano
  • Orkestra musika-tresnak
  • Errusiar folklorea
  • Konposizio eta orkestra zuzendaritza
  • Kantua eta taularatzea
  • Musikologia

ZuzendariakAldatu

Ikasle ospetsu batzukAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu