Sergei Prokofiev
Sergei Sergeyevich Prokofiev (Sontsovka, Donetskeko oblasta, Errusiar Inperioa, 1891ko apirilaren 23agreg./apirilaren 11jul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1953ko martxoaren 5a) errusiar musikagilea, orkestra zuzendaria eta pianista izan zen. SESBeko erregimen komunistaren garaian lan egin izan zuen.
Bizitza
aldatuAma piano jotzailea eta aita ingeniari agronomoa zituen. Seme bakarra zen. Prokofievek umetatik erakutsi zituen musikarako gaitasun nabarmenak, eta 1902rako idatzita zituen pieza batzuk.
1904. urtean San Petersburgoko kontserbatorioan sartu zen, eta harmonia eta kontrapuntua ikasi zituen Lyadovekin, eta orkestratzea Rimski-Korsakovekin. Geroago piano ikasketak egin zituen Anna Essipovarekin eta zuzendaritza Tcherepninekin. Hamar urtez ikasketak egin ondoren, Anton Rubinstein saria jaso zuen bere lehen lan nagusiarekin (1. Piano Kontzertua). Glinka, Borodin, Musorgski eta Rimski-Korsakov errusiar musikagileek erakarri zuten, eta mendebalekoei dagokienez, Beethoven, Schumann, Brahms eta Maurice Ravelek.
1917. urtean lehen sinfonia idatzi zuen, Klasikoa izenekoa. 1918tik 1932ra bitartean, Errusiatik kanpo bizi izan zen. 1921ean, Hiru laranjen amodioa opera aurkeztu zuen Chicagon; eta Parisen, Diaghilevek balletak aurkeztu zizkion: Chout (1921), Altzairuzko pasabidea (1928) eta Seme galdua (1929). Herriminez, 1932. urtean Errusiara itzuli zen eta berehala bihurtu zen sobietar kulturaren eragile. Aldi hartan idatzi zituen lanik ezagunenak: Pello eta otsoa (1936), umeek orkestrako musika tresnak ezagutzeko idatzitako ipuina; Alexander Nevsky (1938-1939) kantata, izen bera zuen Einsesteinen filmerako idatzia; Romeo eta Julieta (1935-1936) balleta; Gerra eta bakea (1941-1952) opera; eta 5, 6 eta 7. Sinfoniak (1944, 1945-47, 1951-52).
Hil ondoren, 1957. urtean, Lenin saria eman zioten.
Prokofieven musika disonantea eta perkusiozkoa izan zen hasieran, baina, gerora, lirismo handiagoz eta ohiko moldeetako harmoniak erabiliz jardun zuen. Musika lan horiez gainera, musika tresnetarako kontzertuak, korurako lanak, sonatak, pianorako piezak eta film eta antzerkirako musika idatzi zituen. Ia musika mota guztiak landu zituen, eta XX. mendeko lehen erdiko musikagilerik bikainenetako bat izan zen.
Lan hautatuak
aldatuOpera
aldatu- Lotinant Kije (1933).
- Romeo eta Julieta (1935-1936).
- Gerra eta bakea (1945).
Sinfoniak
aldatu- Bosgarren Sinfonia, opus 100 (1944).
Haurrentzako musika
aldatu- Peru eta otsoa edo Pello eta otsoa (1936).
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sergei Prokofiev |
- (Ingelesez) Prokofiev Fundazioa