Urrezko Maskorra Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusia da. Epaimahai ofizialak ematen du, Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartzen duten filmen artean. Gaur egun, Urrezko Maskorra ezin da ex aequo eman.[1] 1957an hasi ziren berez sari hori banatzen, Nazioarteko Zinema Ekoizleen Federazioak (FIAPF) jaialdiari maila gorena aitortu zionean.

Bahman Ghobadi zinemagilea, Urrezko Maskorra eskuetan duela, Donostiako 54. Zinemaldian, 2006an.

1957a baino lehenagoko sari nagusiak ez zuen izen hori: Filmik Onenaren Saria zen, besterik gabe.[2] 1980. eta 1984. urteen artean, FIAPFek kategoria gorena kendu zion jaialdiari, eta, ondorioz, urte horien artean emandako sariaren izen ofiziala Nazioarteko Kritikaren Sari Nagusia da. Gainontzean, Urrezko Maskorra eman izan dute urtero.[3]

Sei zinemagilek irabazi dute Urrezko Maskorra bitan: Francis Ford Coppolak (1969an eta 1984an), Manuel Gutiérrez Aragónek (1982an eta 1986an), Arturo Ripsteinek (1993an eta 2000n), Imanol Uribek (1994an eta 1996an), Bahman Ghobadik (2004an eta 2006an) eta Isaki Lacuestak (2011n eta 2018an).

Urrezko Maskorraren irabazleak

aldatu
Urtea Filma Zuzendaria Herrialdea
1953 La Guerra de Dios Rafael Gil   Espainia
1954 Sierra maldita Antonio del Amo   Espainia
1955 Giorni d'amore Giuseppe de Santis   Italia
1956 Il ferroviere Pietro Germi   Italia
1957 La nonna Sabella Dino Risi   Italia
1958 Ewa chce spać Tadeusz Chmielewski   Polonia
1959 The Nun's Story Fred Zinnemann   AEB
1960 Romeo, Juliet a Tma Jiri Weiss Txekoslovakia
1961 One-Eyed Jacks Marlon Brando   AEB
1962 L'isola di Arturo Damiano Damiani   Italia
1963 Mafioso Alberto Lattuada   Italia
1964 America, America Elia Kazan   AEB
1965 Mirage
Zlatá reneta (ex aequo)
Edward Dmytryk
Otakar Vávra
  AEB
  Txekoslovakia
1966 I Was Happy Here Desmond Davis   Erresuma Batua
1967 Two for the Road Stanley Donen   Erresuma Batua
1968 The Long Day’s Dying Peter Collinson   Erresuma Batua
1969 The Rain People Francis Ford Coppola   AEB
1970 Ondata di calor Nelo Risi   Italia
1971 Le genou de Claire Eric Rohmer   Frantzia
1972 The Glass House Tom Gries   AEB
1973 El espíritu de la colmena Victor Erize   Espainia
1974 Badlands Terrence Malick   AEB
1975 Furtivos José Luis Borau   Espainia
1976 Tabor ujodit v niebo Emil Lotianu   SESB
1977 Mekhanicheskogo pianino Nikita Mijalkov   SESB
1978 Alambrista! Robert M. Young   AEB
1979 Ossenij marafon Gueorgui Danelia   SESB
1980 Dyrygent Andrzej Wajda   Polonia
1981 Storie di ordinaria follia Marco Ferreri   Italia
1982 Demonios en el jardín Manuel Gutiérrez Aragón   Espainia
1983 Coup de foudre Diane Kurys   Frantzia
1984 Rumble Fish Francis Ford Coppola   AEB
1985 Yesterday Radoslaw Piwowarski   Polonia
1986 La mitad del cielo Manuel Gutiérrez Aragón   Espainia
1987 Noce en Galilée Michel Khleifi   Palestina -   Frantzia -   Belgika
1988 On the Black Hill Andrew Grieve   Erresuma Batua
1989 Homer and Eddie
La nación clandestina (ex aequo)
Andrei Konchalovski
Jorge Sanjinés
  AEB
  Bolivia
1990 Las cartas de Alou Montxo Armendariz   Espainia
1991 Alas de mariposa Juanma Bajo Ulloa   Espainia
1992 Un lugar en el mundo Adolfo Aristarain   Argentina
1993 Principio y fin
Sara
Arturo Ripstein
Dariush Mehrjui
  Mexiko
  Iran
1994 Días contados Imanol Uribe   Espainia
1995 Margaret's Museum Mort Ransen   Kanada -   Erresuma Batua
1996 Bwana
Trojan Eddie (ex aequo)
Imanol Uribe
Gillies Mackinnon
  Espainia
  Irlandako Errepublika
1997 Rien ne va plus Claude Chabrol   Frantzia -   Suitza
1998 El viento se llevó lo qué Alejandro Agresti   Argentina -   Herbehereak -   Espainia -   Frantzia
1999 C'est quoi la vie? François Dupeyron   Frantzia
2000 La perdición de los hombres Arturo Ripstein   Mexiko -   Espainia
2001 Taxi para tres Orlando Lübbert   Txile
2002 Los lunes al sol Fernando León de Aranoa   Espainia -   Frantzia -   Italia
2003 Schussangst Dito Tsintsadze   Alemania
2004 Kûsî Jî Dikarin Bifirin Bahman Ghobadi   Iran -   Irak
2005[4] Štěstí Bohdan Sláma   Txekia
2006 Nîwemang
Mon fils à moi
Bahman Ghobadi
Martial Fougeron
  Iran
  Frantzia
2007 A thousand years of good prayers Wayne Wang   AEB
2008 [5] Pandora'nın Kutusu Yesim Ustaoglu   Turkia -   Frantzia -   Alemania -   Belgika
2009[6] City of Life and Death Chuan Lu   Txina
2010[7] Neds Peter Mullan   Erresuma Batua -   Frantzia -   Italia
2011[8] Los pasos dobles Isaki Lacuesta   Espainia -   Suitza
2012[9] Dans La Maison François Ozon   Frantzia
2013[10] Pelo malo Mariana Rondón   Venezuela -   Peru -   Alemania
2014[11] Magical Girl Carlos Vermut   Espainia
2015[12] Þrestir Rúnar Rúnarsson   Danimarka -   Islandia
2016[13] Wǒ Búshì Pān Jīnlián Feng Xiaogang   Txina
2017[14] The Disaster Artist James Franco   AEB
2018[15] Entre dos aguas Isaki Lacuesta   Katalunia
2019[16] Pacificado Paxton Winters   Brasil
2020[17] Dasatskisi Dea Kulumbegashvili   Frantzia -   Georgia
2021[18] Crai Nou Alina Grigore   Errumania
2022[19] Los reyes del mundo Laura Mora   Kolonbia
2023[20] O corno Jaione Camborda   Espainia -   Portugal -   Belgika
2024[21] Tardes de soledad Albert Serra   Espainia -   Frantzia -   Portugal

Erreferentziak

aldatu
  1. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  2. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  3. «Donostia Zinemaldia» sansebastianfestival (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  4. «'Stesti' film txekiarrarentzat Urrezko Maskorra» Berria 2005-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  5. «'Pandoranin kutusu' filmari eman diote Urrezko Maskorra» Berria 2008-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  6. «'City of Life and Death' filmarentzat aurtengo Urrezko Maskorra» Berria 2009-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  7. «Ezustean, Urrezko Maskorra Peter Mullanen 'Neds' filmarentzat» Berria 2010-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  8. 'Los pasos dobles' filmak irabazi du Urrezko Maskorra. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  9. «'Dans la maison' François Ozonen filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2012-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  10. «'Pelo malo' Mariana Rondonen filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2013-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-09-19).
  11. Sarasola, Ainhoa. Carlos Vermuten 'Magical Girl' filmak irabazi du Urrezko Maskorra. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  12. Bereziartua, Gorka. 'Sparrows' film islandiarrak irabazi du Urrezko Maskorra. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23).
  13. ‘I am not Madame Bovary’ filmak jaso du Urrezko Maskorra. zinea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23).
  14. Sarasola, Ainhoa. 'The Disaster Artist' lanak irabazi du 65. Zinemaldiko Urrezko Maskorra. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-3-23) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  15. Berria.eus. «Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-30) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  16. Berria.eus. «'Pacificado'-k irabazi du Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-29) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  17. sansebastianfestival.com. «Sari Ofizialak - FIAPF» Donostiako Zinemaldia (Noiz kontsultatua: 2020-09-26).
  18. «Alina Grigoreren 'Crai Nou' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2021-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-09-26) CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  19. «'Los reyes del mundo'-k irabazi du 70. Zinemaldiko Urrezko Maskorra» Berria 2022-09-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  20. «Jaione Cambordaren 'O Corno' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2023-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  21. «‘Tardes de soledad’ filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria 2024-09-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrezko Maskorra